Klimaren aldakortasuna eta aldaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Klima aldaketa (kontzeptua)» orritik birbideratua)
Artikulu hau klimak historian zehar izan dituen aldaketei buruzkoa da; giza jarduerek azken mendean kliman eragin duen berotzeari buruzkoa beste hau da: «Berotze globala».
Vostokeko izotz laginetako tenperatura eta hautsa CO2ko aldaketak, azken 400.000 urteetan

Klima-aldaketa Lurra edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumenari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.

Klima-aldaketaren zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima-aldaketak Lurreko atmosferaren aldaketak erakusten ditu, baita Lurreko beste lekutako prozesuak ere, adibidez izotz-geruzatan, eta gizakiaren eragina. Klima-aldaketan beste kanpoko eragile, lurraren orbita, eguzki-izpien noranzko aldaketak eta berotegi-efektua.

Lurraren barruko klima eraldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguraldia, atmosferaren eguneroko egoera da eta sistema kaotiko ez-lineala. Beste aldetik, klima – batez besteko lurraren egoera – egonkor samarra da eta iragarri daiteke. Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kopurua, egun oskarbiak eta edonon neur daiteken beste aldagai. Hala ere, Lurreko ingurumenean badaude klima eralda dezakeen aldaketak ere.

Glaziazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alpeetan aurreratzen ari diren glaziarren ehunekoa, azkeneko 80 urteetan

Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira. Klima hoztean handitzen dira (ad: Izotz Aro Txikia) eta klima berotzean, berriz, laburtzen dira. Azkenengo milioi urteetan, klima prozesu garrantzitsuena, gaurko Izotz Aroko glaziar eta glaziararteko zikloak izan dira. Orbita-desbideratzeek edo Milankovitx zikloek eraginda izanagatik ere, beste eragile ere zerikusia izan dute. Adibidez, lurraren barneko indarrak kontinenteetako izotz-plaketan, itsasoaren 130 metroko igoera, Heinrich eta Dansgaard-Oeschger gertaerak eta Younger Dryas Aroa.

Ozeanoetako eraldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkulazio termohalinoa

Epe laburretan, hamarkada batzuk jota, klima-aldaketak atmosfera eta ozeanoen arteko harremanengatik gerta litezke. Klima-aldaketa asko, El Niño, Ozeano Bareko Hamar urteko Oszilazioa, Ipar Atlantikoko oszilazioa eta Artikoaren oszilazioa ozeanoetan beroa era ezberdinetan mantentzearen ondorioa dira. Epe luzeagoetan ozeanoetako prozesuak, esate baterako zirkulazio termohalinoak, beroa hedatzen garrantzi handia daukate, eta klima alda dezakete.

Klimaren memoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimaren aldakortasun ezberdinak histeresi eratzat har daitezke. Honek esan nahi du, klimaren ohiko egoera inputak ez ezik outputak ere kontuan hartzen dituela. Adibidez, hamarkada lehor batek urtegiak txiki ditzake, lautadak idortu, eta basamortuak zabaldu. Hauek direla eta, eurite gutxiago izango da hurrengo urteetan. Beraz, klima-aldaketa prozesu auto iraunkorra da, zeren eta ingurugiroko alderdien arabera, erantzun ezberdinak izango baitira.

Klima-aldaketa eragiten duten eragile ez klimatikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berotegi-gasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken 500 milioi urtetako karbono dioxidoen aldaketak
Sakontzeko, irakurri: «Berotegi-efektuko gas»

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.

Klima aldaketari buruzko ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urtarrilaren 12an, zientzialariek ohartarazi zuten munduak asko mugatu beharko zuela erregai fosilen erabilera, bestela, bi graduko tenperatura igoera gertatuko zelako. Horrenbestez, petrolio erreserben herenek, gasekoen erdiek eta ikatzekoen ia guztiek ezingo ziren erauzi[1]. Baina Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) zenbait ikerlarik egin zuten lan batek erakusten zuenez, klima aldaketak aldaketa biologikoetan eragiten zituen aldaketei buruz egindako azterketek «fidagarritasun zalantzazkoa» zuten[2].

Klima aldaketaren aurkako borroka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima aldaketaren aurkako borrokan urrats hauek eman dira[3].

  • 1972. Nazio Batuen Erakundeak giza ingurumenari buruzko nazioarteko lehen konferentzia egiteagatik, 1973an, NBEren Ingurumenerako Programa (UNEP) sortu zen.
  • 1979. Genevan, klima aldaketaren inguruko lehen nazioarteko konferentzia egin zen.
  • 1983. NBEren Garapen eta Ingurumen Batzordea eratu zen (CNUMAC).
  • 1988. Klima aldaketaren inguruko adituen gobernu arteko taldea (IPCC) sortu zen.
  • 1990. IPCCk klima aldaketa frogatzen zuen lehen ikerketa txostena aurkeztu zuen, Suedian.
  • 1992. Klima aldaketaren inguruko Nazio Batuen Esparru Hitzarmena onartu zen. 1994ko martxoaren 21ean jarri zen indarrean. 1994ko ekainean, Lurraren Goi Bilera egin zen Rion (Brasil), hitzarmen esparru bat erabaki zuten, behartzeko klima aldaketaren eragileak gas isurketak murrizteko neurriak hartzeko.
  • 1995. Parteen Lehen Konferentzia (COP1) egin zen Berlinen. NBEren Esparru Hitzarmenaren organu gorena da eta betetze maila ikuskatzeko elkartzen da.
  • 1997. Abenduaren 11n, COP3 egiten ari zirela, Kyotoko Protokoloa adostu zuten. Honek 38 herrialde eta Europako Batasuna behartu zituen 2008 eta 2012 artean %5 gutxitzeko gas isurketak egitea, 1990eko kopuruekin alderatuta.
  • 1998. Europako Batasuna osatzen zuten herrialde guztiek sinatu zuten Kyotoko Protokoloa.
  • 2006. Otsailean berriz jarri zen Kyotoko Protokoloa. Errusiak bat egin zuen baina ez AEBak, Australia, Txina eta India. Oslon CO2ren isurketak salerosteko lehen poltsa sortu zen, eta COP12ak, Nairobin, Kyotoko Protokoloa berraztertzeko erabaki hartu zuen 2008an.
  • 2007. IPCCk adierazi zuen klima aldaketa prozesu eztabaidaezina zela eta haren ondorioetako batzuk «itzulezinak» zirela. Balin, COP13an, hitzarmen bat egin zuten Kyotoko Protokoloaren ordezko bat egiteko 2012an.
  • 2009. Kopenhagen, COP15ean, herrialdeen arteko desadostasunegatik blokeatuta geratu zen NBE klimaren aurkako borroka.
  • 2010. Cancunen, COP16an, Funts Berdea eratu zuten, herrialde pobretuei laguntzeko garapen ekonomikoa lortzerakoan ahal zen gas gutxien isuriz lortzeko helburuarekin.
  • 2011. Durbanen, COP17an, hitzarmen bat egin zen 2015erako Kyotoren ordezko izango zen akordioa lortzeko. Urte berean, Kanada Kyotoko Protokolotik atera zen.
  • 2013. Varsovian, COP19an, Kalte-ordainen Sistema adostu zuten. Honen arabera, herrialde industrializatuek dirua jarriko zioten klima aldaketaren ondorioak zituzten herrialde pobretuei laguntzeko.
  • 2014. Urrian EBk berretsi zuen 2030erako energia berriztagarriak garatzeko eta isurketak %40 murrizteko. Txinak eta AEBek azaroan adostu zuten klima aldaketaren kontra egitea.

Abenduaren 11ean, COP20 klimari buruzko Limako goi bileran, Parisen 2015an, Kyotoko Protokoloaren ordezkoa izango zen testu zirriborroa hitzartu zuten baina desadostasun handiak zeuden herrialde pobretuen eta aberastuen artean[4].

Abenduaren 12an, klima aldaketari buruzko goi bilera luzatu egin zuten akordioa lortu ahal izateko. Kyotoko Protokoloaren oinordekoa izango zen akordioa hitzartu behar zen 2015ean Parisen, eta haren oinarriak ezartzea zen 2014ko abenduko Limako bileraren helburua. Negoziazioak, ordea, ez atzera ez aurrera zeuden[5].

Abenduaren 13an, Limako klimaren goi bileran ez zuten egin gas kutsakorrak murrizteko akordio garrantzitsurik. Herrialde aberasten eta hazteko bidean zeudenen arteko desadostasunek trabatu zuten hitzarmena[6]. Txina eta AEB elkarren aurka azaldu ziren klimari buruzko Limako goi-bileran. Txinak eta garapen bidean zeuden beste hainbat herrialdek konpromisoa hartzera behartzen zueno testua baztertu zuten. Bestalde, AEBk denbora bukatzen ari zela adierazi zuten[7].

Abenduaren 14an, gutxiengo helburuak betetzeko ituna sinatu zuten klimari buruzko Goi-bileran, Liman. Honen arabera, herrialde garatuek klima aldaketaren kontrako borrokan lemazain izango ziren eta garatzeko bidean zeuden herrialdeei laguntza emango zien[8].

Abenduaren 15ean, Txinaren ustez orekatua zen Limako akordioa[9].

IPCC[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea erakundea 1988an sortu zuten gizakiak klima-aldaketan egindako eraginak aztertzeko.

2007an Bakearen Nobel Saria irabazi zuten Al Gore Estatu Batuetako presidenteorde ohiarekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]