Lankide:Lauramirás/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Caro Baroja plaza Gipuzkoan Donostiako Benta Berri auzoan kokatzen da.[1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Caro Baroja

Plaza honek Julio Caro Baroja euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalariaren izena hartzen du. Diziplina horietan aitzindari, lan eskerga utzi zuen bere atzean. Julio Caro Baroja Berako kanposantuan dago lurperatuta, Baroja familiak duen panteoian. Rafael Caro Raggio eta Carmen Barojaren semea, Pio Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren iloba izan zen. Etnografia eta historia arloetan lan egin zuen. Haren lehendabiziko ikerlanetan Euskal Herriko usadioak zituen hizpide, hala nola honako liburuetan: Los pueblos del norte de la península Ibérica (1943), Los pueblos de España (1946), Los vascos (1949). Euskal etnografia bizitza osoan zehar landu zuen. Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariaren zuzendari izan zen 1983tik hil arte.

XX. mendean Julio Caro Baroja plaza egon aurretik Donostiako zonalde industriala zen zonalde hau. Hemen kokatu ziren hiriaren historian garrantzi handia izan zuten lantegiek:

  • "Cervezas El León" (El León garagardoak) - Keler. Lantegi garagardogilea Juan eta Teodoro Kutz alemaniar anaiek 1890. urtean sortu zuten enpresa.
  • “Lizariturry y Rezola”. Lantegiak gai kimikoak ekoizten zituen: glizerinak, parafinak, kandelak, xaboiak... Zalantzarik gabe ekoizten zuten produktu ezagunena Lagarto xaboia izan zen.
  • "Suchard" txokolatearen lantegia.
    Benta Berri auzoa industria garaian.

Plazaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak Hartz Nagusia irudikatzen duen zazpi farola ditu. Farolak koloreetakoak dira eta bakoitzak konstelazioko izar baten izena du jarrita (Dubhe, Merak, Phecda, Megrez, Allioth, Mizar, Alcar y Alkaid.). Lurrean koloreetako marra batzuk aurki ditzazkegu, marra horiek konstelazio eta beste izarren ibilbidea irudikatzen dute. Gainera, plaza azaltzen dizkizun bi plaka daude Sport eta Mario tabernen ondoan. [2]

Plazan tabernak (Café Mario , Sport), denda (Lukas) eta Dirección General De Tráfico De Guipúzcoa daude.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean errebendikazio bat egon zen bertan, errepidean hildako bi motoristen omenez. Marka ezberdinetako moto ugari bildu ziren plazan ( Harley Davidson, Mobilette, Honda Vespa...). Gerturatu ziren gehienek kamiseta beltz bat zeramaten soinean lema honekin "que no robe tu última curva". Horrez gain, firmak jaso zituzten eta bi minutuko isil unea egin zen.[3]

Julio Caro Baro plaza.

Urtero Antiguoko jaietan atrakzioak bertan jartzen dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Eu-US «maps julio caro baroja - Google Bilaketa» www.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Plaza de la Osa Mayor en Donostia | deTuristeo» www.deturisteo.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. Txantiloi:Es-Es Pizarro, Vicky. (2014-09-21). «Las motos toman la calle» Cadena SER (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).