Parafina
Parafina | |
---|---|
Konposizioa | karbono |
Mota | nahaste |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 8002-74-2 |
EC zenbakia | 232-315-6 |
CosIng | 91023 |
MeSH | D010232 |
UNII | I9O0E3H2ZE |
Parafina egur ikatzen eta petrolio mota batzuen destilaziotan hondakin gisa lortzen den gai organikoa da. Pisu handiko molekulak dituzten hidrokarburoak nahastuz lortzen da. 45°C eta 70 °C tartean urtzen den gai trinko zuria da, argizari itxurakoa, sukoia eta bentzenotan urtzen dena. Azido estearikoarekin nahastuta kandelak eta pospoloak egiten dira, jakiak biltzeko erabili behar diren argizarizko paperak, labangarriak, bakartzaile elektrikoak, kosmetikoak, botikak egiteko erabiltzen da.
Parafina hidrokarburoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petrolioaren eratorriak diren eta CnH2n+2 formula orokorra duten hidrokarburo aseen saila. Sail honetako gai guztiei -ano atzizkia ematen zaie, eta hori da familia honen sinboloa. Parafina hidrokarburoak kate zuzenekoak (metano, pentano, oktano...) edo kate adarkatukoak (metilpropano, dimetilbutano...) izan daitezke. Molekulan karbono atomo gutxi dituzten parafinak, adibidez: metanoa (CH4), gas egoeran daude, 5-16 karbono atomo dituztenak isurkariak dira, eta 16 baino gehiago dituztenak argizari itxura dute.