Lankide:Lierni Olano/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erlazionatutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inositolaren gabezia mekanismo desberdin ugariren ondorioz sor daiteke; sarrera murriztua, katabolismo eta kanporaketaren areagotzea, biosintesiaren gutxiagotzea eta heste eta zelulako kontsumoaren inhibizioarengatik adibidez, eta gabezia honek, gizakiaren egoera patologiko batzuetan eragin dezake. [1] Bestetik, myo, inositola duten hainbat konposatuen aurrekaria da, eta honek, paper garrantzitsuak ditu seinaleen transdukzioan, mintz biogenesian, besikula garraioan eta kromatinaren erremodelazioan[2]. Hemen, myo bideko zenbait anomalia, glukosaren metabolismoko hainbat anomaliekin erlazionatu dira.[3]


Inositolaren agortzearen hipotesisa lehenengoz proposatu zenetik, hainbat ikerketa burutu dira, eta gaur egun arte, ikerketa gehienek inositolaren agortzea eta honen ondorioak fosfoinositidoaren zikloarekin erlazionatu dituzte. Hala ere, inositola fosfolipidoen sintesian eragiten duen seinalizazio intrazelularraren funtsezko osagai bat da. Horrez gain, inositolaren sintesiaren inhibizioak funtsezko bideen ehundaka geneen espresioaren aldaketa eragingo luke. [4]

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inositola elikagai desberdinetan aurki dezakegu modu naturalean, nahiz eta konposizio taula guztiek ez duten lezitina, forma bioerabilgarria, eta erabilgarria ez den fitato aleen arteko bereizketarik egiten.[5] Inositol kontzentrazio handiena duten elikagaietan (bere osagaiak ere kontuan hartuz) aurkitzen ditugu frutak, lekak, zerealak eta intxaurrak.[6] Gainera, lekak, intxaurrak eta zerealak fitato eduki altua azaltzen dute. [6] Barazkien artean, kontzentrazio altuenak ilar eta babarrunetan aurkitzen ditugu, eta aitzitik, iturri okerrenak hostodun barazkiak izango dira.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Bizzarri, Mariano; Cucina, Alessandra; Verna, Roberto; Unfer, Vittorio; Minini, Mirko; Dinicola, Simona. (2017/10). «Nutritional and Acquired Deficiencies in Inositol Bioavailability. Correlations with Metabolic Disorders» International Journal of Molecular Sciences 18 (10): 2187.  doi:10.3390/ijms18102187. PMID 29053604. PMC PMC5666868. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  2. Carlomagno, Gianfranco; Grazia, Sara De; Unfer, Vittorio; Manna, Fedele. (2012-03-01). «Myo-inositol in a new pharmaceutical form: a step forward to a broader clinical use» Expert Opinion on Drug Delivery 9 (3): 267–271.  doi:10.1517/17425247.2012.662953. ISSN 1742-5247. PMID 22339497. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  3. (Ingelesez) Soulage, Christophe O.; Géloën, Alain; Croze, Marine L.. (2015/06). «Abnormalities in myo-inositol metabolism associated with type 2 diabetes in mice fed a high-fat diet: benefits of a dietary myo-inositol supplementation» British Journal of Nutrition 113 (12): 1862–1875.  doi:10.1017/S000711451500121X. ISSN 0007-1145. (Noiz kontsultatua: 2019-04-16).
  4. (Ingelesez) Deranieh, Rania M.; Greenberg, Miriam L.. (2009-10-01). «Cellular consequences of inositol depletion» Biochemical Society Transactions 37 (5): 1099–1103.  doi:10.1042/BST0371099. ISSN 0300-5127. (Noiz kontsultatua: 2019-04-15).
  5. Clements, R. S.; Darnell, B.. (1980-9). «Myo-inositol content of common foods: development of a high-myo-inositol diet» The American Journal of Clinical Nutrition 33 (9): 1954–1967.  doi:10.1093/ajcn/33.9.1954. ISSN 0002-9165. PMID 7416064. (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  6. a b Clements, R. S.; Darnell, B.. (1980-9). «Myo-inositol content of common foods: development of a high-myo-inositol diet» The American Journal of Clinical Nutrition 33 (9): 1954–1967.  doi:10.1093/ajcn/33.9.1954. ISSN 0002-9165. PMID 7416064. (Noiz kontsultatua: 2019-04-11).
  7. (Ingelesez) Croze, Marine L.; Soulage, Christophe O.. (2013-10). «Potential role and therapeutic interests of myo-inositol in metabolic diseases» Biochimie 95 (10): 1811–1827.  doi:10.1016/j.biochi.2013.05.011. (Noiz kontsultatua: 2019-04-17).