Lankide:LoreM/Alerta nuklearra piztu zuen tsunamia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hainbat lurrikara gertatzen dira Japonian. Bi plakak (Eurasiako plaka eta Ozeano Bareko plaka) eragileak dira.

Ozeano bareko plaka (dentsitate handiagoa duenez), eurasiako plaka mixtoaren litosfera ozeanikoan subdukzionatzen da. Subdukzionatzerako orduan, magma mantutik, gora joaten da. Eta, magma litosferatik igotzen da, uharte bolkaniko bat eratuz. Hortaz aparte, ere eratu egiten dira fosa ozeanikoa eta bi harri mota: metamorfiko ( tenperatura eta presio altuengatik, eraldatu egin dena) eta magmatiko ( mantuko baldintzen ondorioz, urtu egin dena).

Prosezu hau, izaten da lurrikarak eragiten dituena. Ozeano Bareko plaka, “suaren eraztuna” están zaio, bolkanez betetako zonaldea delako. Han subdukzio asko gertatzen dira. Gertatzen diren mugimenduak, konbergenteak dira.


Japonia munduko eremu sismiko arriskutsuenetarikoan kokatuta dago eta horregatik hainbeste lurrikara eta tsunamiak gertatzen dira bertan. Lau plaka tektoniken gainean kokaturik dago; eurasiako plaka, plaka pazifikoa, filipinetako plaka eta ipar amerikakoa. Lurralde gehiena Ojotsk-ko mini plakan finkatuta dago, plaka euroasiatikarekin (Amuria konkretuki) marruskadura egiten duen lekuan. Subdukzio eremu hau ere bada jarduera bolkanikoaren kausa Japoniaren iparraldean.


Gainera, filipineko plaka, euroasiakoa eta Ojotsk gertu daude Fuji menditik, non potentzia sismiko altua duen konbergentzia dago.Distribuzio konplexu hau sortzen ditu fosa ozeaniko sakonak, bereziki Japoniako Fosa (9000 metroko sakonera) falla konbergente baten subdukzioagatik sortua.


Lurrikarak dira tsunamiaren kausa nagusia.Lurrikara tsunamia sorrarazteko, itsas hondoa bertikalki eta gogor mugiarazi behar du, horrela ozeanoa bere ohiko orekatik kanpo geratzen da. Sekulako ur masa honek bere oreka berreskuratzen saiatzen denean, olatuak eratzen dira.Hauen tamaina lurrikararen magnitudearen menpean dago, hau da, zenbat eta magnitude altuagoa, orduan eta olatu handiagoak egongo dira.


2011n gertatutako Japoniaren kasuan, kostaren pazifikoan Tōhoku regioan gertatutako lurrikara deritzona, 9,0 magnitudea zuen eta, ondorioz, 10 metroko olatuak eragin zituen. Lurrikararen epizentroa Ozeano Pazifikoan lokalizatu zen. Lurrikar honek Japoniako fosan gertatu zen, non plaka pazifikoa Ojotsk-ko plakaren azpitik subdukzitzen du.


Orain dela egun batzuk, izan da beste lurrikara bat Japonian, tsunami txiki bat sortarazi duena; 7´4 graduko seismokoa zen lurrikara.


2011ko martxoaren 11n, Iwakin eta Japoniako eki-kostaldean dauden beste hiri batzuetan gertatu zen. Ozeano Pazifikoaren ur inbasioak, aurkitzen zuen guztia suntsitu egiten zuen. Richter eskalako 9 graduko seismoaren ondorioz gertatu zen. Japoniako fosan tsunamia gertatu zen. Subdukzioa dela-eta, lurrikara bat egon zen; lurrikara horren epizentroa itsasoan kokatzen zen eta horrek eragin zuen, itsasoko ura goranzkako bultzada jasotzea, tsunamia sortuz.

40 metroko altuera zuten olatuak sortu ziren. Baina altuera hori ez zen garrantzi handikoa, olatuen bolumena baizik.


Fukushimako zentral nuklearra apurtu egin zen. Lehenengo lurrikara ez zen horren eragilea izan, baizik eta tsunamia, zentral nuklearra itsasoaren alboan kokatzen zelako. Zentral nuklearraren hozte-sistema huts egin zuen. Horren ondorioz, 45.000 pertsona tratatuak izan ziren erradiazioa dela-eta, tiroideetako minbizia edukitzeko probabilitateak handiak zirelako. 15.852 pertsona hil egin ziren gertaera horretan eta 3.287 desagertu ziren. Hainbat zaurituak izan ziren eta erradiazioagatik Japon denbora luzez kutsatuta geratu zen.

Kaixo Lorea. Hemen daukazun informazioren zati bat honako artikulu honetan txertatzen saia zintezke:
2011ko Sendaiko lurrikara eta tsunamia GorkaAzk