Fukushima
Fukushima 福島市 福島市 (Fukushima-shi) | |||
---|---|---|---|
prefectural capital of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tōhoku Fukushima | ||
Alkatea | Hiroshi Kohata (en) | ||
Izen ofiziala | 福島市 福島町 | ||
Jatorrizko izena | 福島市 | ||
Posta kodea | 960-8601 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°45′39″N 140°28′29″E / 37.76081°N 140.47472°E | ||
Azalera | 746,43 km² | ||
Altuera | 67 m | ||
Mugakideak | Nihonmatsu (en) , Date (en) , Koori (en) , Kawamata (en) , Inawashiro (en) , Yonezawa (en) , Takahata (en) , Shiroishi (en) eta Shichikashuku (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 284.282 (2021eko martxoaren 1a) −9.965 (2015) | ||
Dentsitatea | 369 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1907ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 024 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) | ||
Hiri senidetuak | Arakawa | ||
http://www.city.fukushima.fukushima.jp/ www.city.fukushima.fukushima.jp/ |
Fukushima (japonieraz: 福島市 Fukushima-shi ) Fukushima prefeturako hiriburua da, Japoniako Tōhoku eskualdean dago. 2014ko erroldaren arabera 283.079 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aintzinako Japonian Minekoshi izenarekin ezagutu zen Fukushima.
Jōmon Aroan asentamendu handi bat azaldu zen Abukuma ibaiaren ertzean, duela 2.000 urte inguru.
Nara Aroan posta-herriak ezarri ziren inguruan eta Tōsandō geltokia izan zen Minekoshin ezarri zena. Garrantzi handiko eremua bihurtu zen izan ere Mutsu probintziaren iparraklderen zegoen puntua baitzen eta iparraldeko Emishi jendearen zabalkudea gelditzeko helburua hartu baitzuen, harik eta 718an Mutsu berarfen zabalkuntza hasi eta muga Miyagi probintziaraino mugitu zen arte.
Heian Aroan, X mendearen inguruan, Iparraldeko Fujiwara leinuak agindu zuen Tōhoku eskualde guztian. Beren ahaide zen Shinobu Satō leinuak gobernatu zuen gaur egungo Fukushimaren eremua eta Daibutsu gaztelua eraiki zutela pentsatzen da.
1591an Gamō Ujisatok agintea hartu eta izena aldatu zion gazteluari, Fukushima-jo deituz ("zorteko uhartearen gaztelua"). Hurrengo mendean hainbat eskutatik pasa zen gaztelua eta 1702an Fukushima domeinua ezarri zen.
Meiji berrezarkuntzaren ondoren 1876an Fukushima prefetura antolatu zen eta 1879an Fukushima bertako hiriburu bihurtu zen. 1907an hiri estatusa lortu zuen.
1945ean hegazkin estatubatuarrek hiria bonbakatu zuten eta hurrengo urteetan hainbat istripu izan zituen, 1948ko eta 1949ko deskarrilamenduak. Desastre naturalak ere ezagutu izan ditu, aipagarrienak 1986ko tifoiak sorturiko uholdeak eta 2011eko lurrikara ezaguna.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tokioren iparraldean dago, 250 km-tara eta Sendaitik hegoaldera 80 km. Hiria lur barnean dagoen arren prefekturak ozeano Barean hainbat portu dauzka, Onahama eta Soma adibidez. Fukushimako aireportua Sukagawa inguruetan dago.
Ōu mendiak ditu mendebaldean eta Abukuma ibaiak zeharkatzen du harana. Hiriko mendirik garaiena Azuma mendia da, 1.974 metrotako garaiera daukana. Aintzira ugari ere badaude Fukushimaren inguruan, Bandai-Asahi Parke Nazionalaren barnean daudenak.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Fukushima, 67m, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.5 | 6.5 | 10.4 | 17.4 | 22.5 | 25.2 | 28.3 | 30.4 | 25.6 | 20.0 | 14.1 | 8.7 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 1.6 | 2.2 | 5.3 | 11.5 | 16.6 | 20.1 | 23.6 | 25.4 | 21.1 | 15.1 | 9.2 | 4.4 | 13.0 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.8 | -1.5 | 0.9 | 6.2 | 11.5 | 16.1 | 20.1 | 21.8 | 17.6 | 11.0 | 4.8 | 0.7 | 8.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 49.4 | 44.3 | 75.6 | 81.0 | 92.6 | 122.1 | 160.4 | 154.0 | 160.3 | 119.1 | 65.5 | 41.8 | 1166.0 |
Prezipitazio egunak (≥ ≧0.5mm) | 10.8 | 9.0 | 10.0 | 8.7 | 9.7 | 11.8 | 14.7 | 11.4 | 12.3 | 9.6 | 8.1 | 9.2 | 125.2 |
Elur egunak (≥ ≧5cm) | 9.9 | 6.7 | 2.4 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 3.0 | 22.9 |
Eguzki orduak | 132.0 | 142.3 | 174.2 | 186.4 | 187.5 | 136.6 | 123.6 | 152.5 | 114.2 | 135.8 | 128.3 | 125.2 | 1738.8 |
Hezetasuna (%) | 68 | 64 | 61 | 59 | 63 | 72 | 77 | 75 | 76 | 72 | 69 | 68 | 69 |
Iturria: Japan Meteorological Agency[1] |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritzari dagokionez zekaleak dira nagusi. Industriari dagokionez komunikazioekin loturiko jarduerak %50a hartzen du. Merkataritza berriz minorista da bereziki.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Azumayanuma santutegia.
-
Fukushima prefeturako arte museoa.
-
Adatara mendia.
-
Shinobu mendia.
-
Arakawa ibaia Fukushima hiria zeharkatzen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 気象庁|平年値 (年・月ごとの値). Japoniako Meteorologia Agentzia (Noiz kontsultatua: May 31, 2012).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Fukushima hiriko webgune ofiziala