Lankide:LoreM/Permanganimetria saiakuntza

Wikipedia, Entziklopedia askea


HELBURUA:


Anemiarako pastilletan dagoen burdin disulfatoa (FeSO4)-ren kantitatea kalkulatzea da saiakuntza honen helburu nagusia.


OINARRI TEORIKOAK:


Permanganimetria balorazio bolumetrikoa da. Balorazio bolumetrikoetan beti erabiltzen da konposaketa ezaguna duen disoluzio bat kalkulatzeko (baloratzeko) konposaketa ezezaguna duen beste disoluzio baten konposaketa.


Permanganimetrian konposaketa ezaguneko disoluzioa potasio permanganatoaren (KMnO4)-ren disoluzio bat da beti, eta saiakuntzan erabiltzen da burdin disulfatoa (FeSO4) disoluzio baten konposaketa kalkulatzeko.


Balorazio bolumetrikoetan konposaketa ezaguneko disoluzioa beti sartzen da buretan eta uzten da erortzen Erlenmeyerrean dagoen disoluzio problemaren gainean.


Permanganimetria honetan balorazioaren azken puntua ikusteko ez da erabili behar adierazlerik, nabarmena egiten da erabili potasio permanganatoaren kolore morearekin.


MATERIALA:


   Segurtasun betaurrekoak
   Latex eskularruak
   Babes-papera
   Bureta
   Euskarriak
   Erlenmeyerra
   Erloju-beira
   Balantza
   Matraze-aforatua
   Inbutu-konikoa
   Hauspeakin-ontzia
   Pasteur pipeta
   Beirazko hagatxoa



ERREAKTIBOAK:


   Potasio permanganatoa (KMnO4)
   Anemiarako pastillak
   Azido sulfuriko (H2SO4)
   Azido ortofosforiko (H3PO4)



PROZEDURA:


Lehenengo, kalkulatu KMnO4 zenbat gramo pisatu behar diren balantzan, haren molartasuna jakinda. Prestatu 1M azido sulfuriko disoluzioa.


Anemiarako pastillak zapaldu almarizan, hauts bihurtu arte. Jarraian, 100ml-ko hauspeakin ontzian pisatu pastilla-hautsak.

Gero, pastillen hautsak eta azido sulfurikoa nahastu. Nahastea 250ml-ko matrazera bota eta tapoia jarri. Segidan, nahastea homogeneizatu (bueltak eman gora eta behera).

Bota matrazetik erlenmeyerrera pipeta baten bidez.


Likido morea bureta batean sartu, inbutu baten bidez (ez dira burbuilak agertu behar, bestela airea ere kalkulatuko da). Likido morez beteriko bureta ireki, substantzia erlenmeyerrean jauzi dadin. Kalkulatu zenbat ml (substantzia morea) jauzi behar den erlenmeyerrean, nahastea kolore morea har dezan.


Lau aldiz egin, emaitza ondo ziurtatzeko. Kalkulatu pastilla bakoitzean dagoen budinezko masa eta parekatu botikako ontziak dakarren informazioarekin.


OHARRAK:


Sulfurikoa erabili behar denez, segurtasun betaurrekoak erabiltzea saiakuntzan zehar ezinbestekoa da.


Potasio permanganatoaren disoluzioa, argitik babestuta egon behar da.


Hondakinak ezin dira harraskatik bota, manganesoa metal astuna eta kutsakorra delako.


Bolumetria izatean, bolumenaren neurketak oso zehatzak izan behar dira.