Potasio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Potasioa
Kalium.jpg
19 ArgonaPotasioaKaltzioa
   
 
19
K
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaPotasioa, K, 19
Serie kimikoaMetal alkalinoak
Taldea, periodoa, orbitala1, 4, s
Masa atomikoa39.0983 g/mol
Konfigurazio elektronikoaAr 4d1
Elektroiak orbitaleko2, 8, 8, 1
Propietate fisikoak
Egoerasolido
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 0.89 g/L
Urtze-puntua336.53 K
(63.38 °C, 1398 °F)
Irakite-puntua1032 K
(759 °C, 1398 °F)
Urtze-entalpia2,334 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 757 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa
Oxidazio-zenbakia(k)1
Elektronegatibotasuna0,82 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 418.8 kJ/mol
2.a: 3052 kJ/mol
3.a: 4420 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)220 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)243 pm
Erradio kobalentea196 pm
Van der Waalsen erradioa275 pm
Isotopo egonkorrenak
Potasioaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
39K %93.26 K egonkorra da 20 neutroirekin
40K Sintetikoa 1.277×109 u β- 1.311 40Ca
ε 1.505 40Ar
β+ 1.505 40Ar
41K %6.73 K egonkorra da 22 neutroirekin

Potasioa elementu kimiko bat da, K ikurra (Kalium, latinezko izena) eta 19 zenbaki atomikoa dituena. Metal alkalinoa da, zilar-zuri kolorekoa eta naturan ugaria, batez ere ur gaziarekin eta beste mineral batzuekin erlazionatutako elementuetan. Airean oso erraz oxidatzen da, eta oso erreaktiboa da, batez ere uretan. Kimikoki sodioaren oso antzekoa da.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potasioa 5. metal arinena da. Metal biguin bat da, laban batekin erraz ebaki daitekeena, urtze puntu oso baxua du, violeta koloreko garrarekin erretzen da, eta airearekin kontaktuan ez dauden gainazaletan zilar kolorea du. Airearekin kontaktuan oso erraz oxidatzen denez olioz inguraturik gorde behar izaten da.

Beste metal alkalino batzuen antzera, urarekin oso erreaktiboa da, hidrogenoa askatzen duelarik. Sua hartu dezake urarekin elkartzean.

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Potasio metala zelula fotoelektrikoetan erabiltzen da.
  • Kloruroa eta nitratoa ongarri bezala erabiltzen dira.
  • Potasio peroxidoa suhiltzaile eta meatzarien arnasketa aparatuetan erabiltzen da.
  • Nitratoa bolboraren fabrikazioan erabiltzen da, eta kromato eta dikromatoa piroteknian.
  • Karbonato potasikoa kristalen fabrikazioan erabiltzen da.
  • NaK aleazioa beroaren transferentzian erabiltzen den materiala da.
  • Potasio kloruroa heriotza zigorrera kondenatutako presoen injekzio hilgarri bidezko exekuzioetan erabiltzen da.

Beste potasio gatz garrantzitsu batzuk bromuroa, zianuroa, hidroxidoa, ioduroa eta sulfatoa dira.

K+ ioia kromosomen muturretan dago (telomeroetan) egitura egonkortuz. Halaber, ioi hexahidratatuak (dagokion magnesio-ioiak bezala) DNAren eta RNAren egitura egonkortzen du, fosfato taldeen karga negatiboa konpentsatuz.

Sodio-ponpa mekanismo bat da, zelularen barruan eta kanpoan behar diren K+ eta Na+ ioien kontzentrazioak — zelularen barruan kanpoan baino K+ ioi kontzentrazio altuagoak — lortzen dituena, nerbio-bulkadaren transmisioa ahalbidetzeko.

Barazkiak (brokolia, erremolatxa, berenjena eta azalorea) babarrunak eta frutak (bananak eta hezurrekoak, hala nola aguakatea, albarikokea, melokotoia, gerezia, arana) potasioan aberatsak diren elikagaiak dira.

Odoleko potasio maila jaisteak hipopotasemia eragiten du.

Landareen hazkunderako funtsezko elementuetako bat da — kantitate handienean kontsumitzen diren hiruretako bat da —, potasio ionak, lur mota gehienetan dagoena, arnasketan esku hartzen baitu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Potasioa (latinezko potassium zientifikotik, eta alemanierazko pottasche, poteko errautsetik) Humphry Davyk 1807an aurkitu zuenean ezarri zuen izena, elektrolisiaren bidez isolatutako lehen elementu metalikoa izan zen, bere kasuan potasio hidroxidoa (KOH), bere latinezko izenaz osatua dagoena, Kalium, potasioaren sinbolo kimikoa.

Davyk berak 1807ko azaroaren 19an Royal Society of Londonen egindako aurkikuntzaren kontakizun hau egiten zuen: "Potasa zati txiki bat jarri nuen platinozko disko isolatu baten gainean, 250 kobre eta zink plakako bateria elektriko baten alde negatiboarekin komunikatzen zuena aktibitate betean. Alde positiboarekin komunikatzen zuen platinozko hari bat, potasaren goiko aurpegiarekin harremanetan jarri zen. Aparatu osoa aire zabalean zebilen. Egoera honetan, oso jarduera bizia azaldu zen; potasioa bere bi elektrizazio puntuetan urtzen hasi zen. Goiko aurpegian (positiboa) eferbeszentzia bizi bat egon zen, fluido elastiko baten jariakinak eragina; beheko aurpegian (negatiboa) ez zen fluido elastikorik askatzen, baina distira metaliko biziko globulu txikiak, merkuriozko globuluen oso antzekoak. Globulu hauetako batzuk, sortu ahala, leherketa eta sugar distiratsuz erretzen ziren, beste batzuk, apurka-apurka, euren distira galtzen zuten, eta, azkenik, zolda zuri batez estaltzen ziren. Globulu hauek nik bilatzen nuen substantzia osatzen zuten; printzipio erregai partikular bat zen, potasioaren oinarria zen: potasioa.

Aurkikuntzaren garrantzia, Antoine Lavoisierren hipotesia berrestean datza, sosak eta potasak azidoekin berun eta zilar oxidoak bezala erreakzionatzen bazuten, metal baten eta oxigenoaren konbinaziotik eratuak zeudelako zela, potasioa isolatzean baieztatu zena, eta, soilik astebete beranduago, sodaren elektrolisia. Gainera, potasioa lortzeak, beste elementu batzuk aurkitzea ahalbidetu zuen, bere erreaktibotasun handiaren ondorioz, oxidoak deskonposatzeko gai baita, konbinatu eta oxigenoarekin geratzeko; honela, silizioa, boroa eta aluminioa isolatu ahal izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]