Lankide:Lorena Arozarena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pinu gorria (Pinus sylvestris), Pinaceae familian (hosto iraunkorrak eta erretxinadunak ditu eta konotan elkartuta dauden loreak ditu) kokatzen den zuhaitz-erako espeziea da. Beste pinu espezie batzuetatik desberdintzeko erraza da, bere hosto motz urdin-berdexka eta enbor-azal laranja direla eta. Zuhaitz hau, 30 metro neurtzera iritsi daiteke eta pinu gehienak bezala hazkuntza azkarrekoa da, beraz, urtean bataz beste 60 cm hazten da. Eurasiako iparraldean hazi ohi da.

Bizi-zikloa

NOLA SORTZEN DA? (Bizi-zikloa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu gorria landatzeko udazken eta udaberrian haziak jarri ohi dira. Pinu gorriaren loreak udaberri erdialdera agertzen dira eta polinizazioa udaberri bukaeran ematen da. Polinizazioa aurrera eramateko beste zuhaitzen polenaren beharra du eta polen hori, haizeari esker lortzen dute. Pinaburuak udazkenean agertzen dira baina pinaziek bi urte behar izaten dituzte heltzeko.


NON AURKI DEZAKEGU?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu gorria, iparraldeko lurralde hotzetako zuhaitz komun bat da. Eskozia, Espainia (Sierra Nevadan eta Gredosko mendilerroan), Siberia, Kaukaso mendietan eta Laponian zehar hedatuta dago. Hala ere, frogatu izan da Gales, Ingalaterra, Irlanda, Danimarka eta Herbehereetan ere noizbait egon izan dela, desagertze bat eman den arren.

Banaketa mapa

Lur txiroetan ondo hazten da eta eguzki asko, ura eta tenperatura hotzak behar ditu. Ondo hazten da elurtutako guneetan.


HOSTOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz helduetan hosto hauek kolore urdin-berdekoak dira (hori ilun edo berde ilunak neguan). Zuhaitz indartsu eta gazteak helduenak baino bi aldiz handiagoak izan daitezke. Hosto hauek, klima epeletan 2-4 urte eta klima hotzetan 9 urte iraun dezakete. Pinu gorriaren hostoen adaxkak (adar txikiak) aldiz,  kolore marroi argikoak dira eta kiribilean hazten dira.

Hostoak


LOREAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinuek lore eme eta arrak izaten dituzte zuhaitz berdinaren baitan eta pinu gorria gaztain kolorekoa da (berdea gaztetan eta gorria polinizazio garaian). Lehen urteetan txikiak izan ohi dira eta bigarren urtean handitzen hasten dira. Kono forma dute eta oso erorkorrak dira. Kono arrak zuhaitzaren oinarrian egoten dira eta kono emeak zuhaitzaren goialdean.



FRUITUAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu gorriek pinaburuak eta pinaziak izan ohi dituzte. Pinaburuek kono forma dute eta distiratsuak dira. Pinaziak aldiz, oso txikiak eta kolore marroi argikoak dira.

Pinaziak


Pinaburua




ERABILERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pinu gorriaren egurra marroi-gorrixka da eta eraikuntza lanetan erabiltzen da. Hori dela eta, pinu honen landaketa handiak egin dira.

Egurra