Bego Alabazan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide:Lurdeswiki/Proba orria» orritik birbideratua)
Bego Alabazan

Bizitza
JaiotzaBilbo1966ko otsailaren 19a (58 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakipuin-kontalaria, irakaslea eta aktorea

Facebook: Bego Alabazan Twitter: begoalabazan Instagram: begoalabazan Edit the value on Wikidata

Begoña Gómez Abrisketa (Bilbo, Bizkaia, 1966ko otsailaren 19a) Bego Alabazan izen artistikoa duena, ipuin-kontalaria da. Ahozko narrazioan egindako lanagatik da ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bego Alabazan Bilbon jaio zen 1966an. Euskal Filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Irakurketa eta Haur Literatura Sustatzeko III. Masterra eta hainbat ikastaro egin ditu ahozko narrazioarekin lotuta.[1] Urteak eman zituen helduei euskara irakasten eta ipuinak kontatzen, eta azkenean barrutik gehien betetzen zuena aukeratu zuen: ipuinak kontatzea, hain zuzen ere.[2]

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alabazani txikitatik gustatzen zitzaion kontatzen zitzaizkion istorioekin jolastea. Horrela, besteak beste, txotxongiloak, marrazkiak eta muralak erabiltzen zituen lagungarri berak gero beste pertsona batzuei kontatzeko. Hori horrela, 1996. urtean “Kandelen argipean” izeneko ahozko narrazioko taldea sortu zuen beste hiru kiderekin batera, eta harrezkero ipuinen munduan murgildu zen.[2]

1997tik 2012ra bitartean Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak antolaturiko ACEX izeneko egitarauan parte hartu zuen Euskal Herriko eskoletako liburutegiak sustatzen; eta baita ere Algortako liburutegian oso errotuta dagoen “Kontularien Kluba” eta Bilboko Topalekuko “Cuarto de Contadores”  martxan jartzen lagundu zuen 2003-2007 bitartean.[3]

1998tik 2009ra arte “Kandelen Argipean” taldean Bilboko BilboRocken helduentzako ipuin-saioen egitaraua bideratzen lagundu zuen, eta 2006ko lehen ediziotik 2012ra arte, urtero hartu zuen parte Euskal Herriko Elkarteak antolatutako “Bazen behin…” festan.[3]

Pedro Alabazan (Pedro Ruiz) taldekidearekin batera “Elkarrekin liburu bat sortuko dugu?” tailerra bideratzen du, eta horrela neska-mutilak ipuinak sortzen lagundu eta beraiek egindako irudiekin batera ipuin-liburuak argitaratzen dituzte. Tailer hau Barakaldoko Udalaren  HitzBatu izeneko egitarauaren barruan 2006tik aurrera bideratzen dute, baita Bilboko eta Gasteizko hainbat ikastetxetan ere.[3]

2011an “Alabazan” izeneko konpainia txikia sortu zuen Pedro Ruizekin batera, eta bestelako lanen artean, 2013tik 2019ra, Bilboko Udaleko “Istorio BIziak-Cuentos encadenaDOS”, narrazioaren inguruko hainbat jarduerekin osatutako jaialdia ere kudeatu zuen.[2]

2017an Bilboko Aminata Ipuin Jaialdia antolatzen lagundu zuen. Lan desinteresatu horri lotuta, 2019ko azaroan Senegalgo Aminata Kultur Zentrora gonbidatu zuten, prestakuntza-ikastaroak emateko eta ipuin-saioak egiteko.[4]

2020an, “La Nobleza de Bereterretxe”/"Bereterretxeren Noblezia" liburua autoargitaratu zuen, gaztelaniaz eta euskaraz, publiko helduari zuzendutako “Bereterretxeren Kanthoria”  ahozko narrazio saioan oinarritua.[4][5]

2018tik aurrera, Lope García de Salazar banderizoaren bizitzari buruzko “Muñatoneseko Azpi Jokuak” obran antzezten du, ahaide nagusi honen bizitzan garrantzitsuak izan ziren hiru emakumeri ahotsa eta bizitza ematen, Pobaleko Burdinola-Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta.[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bego Alabazan Iurretako liburutegian ipuinak kontatzen

Ipuin-saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Egunik garrantzitsuena.[6]
  • Munduko familiarik onena.[7]
  • Sagu txiki, sagu maite.[8]
  • Nire burua maite dut.
  • Kutxa txiki magikoak.
  • Euskal mitologia.
  • Beldurrari beldurrik ez.[9]
  • Nolako neskak!!!.[10]
  • Ipuin hegalariak.
  • Barre egiteko ipuinak.
  • Auzotik atera gabe.
  • Naturaren magia.[11]

Helduentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ipuin ilunak.
  • Azken bisitaria.
  • Txirulari kontalari.
  • Kontako banizu…[12]
  • Arrazoien bila.
  • Ipuin BEROtikoak.[13]
  • Bereterretxeren kanthoria.[14]

Itzal itzelak- itzal txinatarren teknikaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hansel eta Gretel.
  • Johnny Cold Feet.
  • Titiritesa.

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tolosaldean ospatzen den Ahoz-aho jaialdiak 2019an Urrezko Kalabaza eman zion Alabazan taldeari ahozko narrazioaren alde egindako lanagatik.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bego Alabazan. .
  2. a b c «Bego Alabazan ipuin-kontalariaren saioa izango da ostegunean, Bilbon» El Correo 2022-12-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  3. a b c d Bego Alabazan – Alabazan. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  4. a b c «Bego Alabazán - Maratón de los Cuentos» www.maratondeloscuentos.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  5. (Gaztelaniaz) «bereterretxeren noblezia. Bego Alabazan. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  6. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Inicio, Ipuin kontaketa. Istorio Biziak. Egunik Garrantzitsuena. Bego Alabazan.» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Agenda, Agenda Municipal de Bilbao, Ipuin kontaketa / Cuentacuentos. #BilbaoGabonak. Munduko familiarik onena. Bego Alabazan.» bilbao.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  8. (Gaztelaniaz) «La cuentacuentos Bego Alabazan llega con su 'Sagu txiki, sagu maite'» El Diario Vasco 2021-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  9. (Gaztelaniaz) León, Junta de Castilla y. «Contando cuentos : Combatiendo el miedo ; Historias para noches frías / Bego Alabazan» bibliotecas.jcyl.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  10. «Bego Alabazan ipuin kontalaria - Elorrio - 2015-03-13» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  11. (Gaztelaniaz) «Bego Alabazan: 'Naturaren magia'» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-04-15 (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  12. (Gaztelaniaz) «Bego Alabazan, cuentacuentos "Kontatuko banizu..."» Bilbo Zaharra Euskaltegia (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  13. «BEGO ALABAZAN» Munt de mots (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).
  14. Bego Alabazan | Bilbo Hiria irratia. (Noiz kontsultatua: 2022-12-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]