Lankide:Markel basilio/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaskabeltz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txori mota hau ikustea nahiko arrunta da, gizakiarengandik hurbil ibiltzen baita. Europa eta Asian zehar hedaturik daude espezie ezberdinetan, baina Euskal Herrian 3 dira arruntenak :

Kaskabeltz handiari erreparatuz, kasu beltz, bular horia eta masail horia duen txori txikitxoa da. Kaskabeltz gazteak, ordea, masail zuriak baino horixkak dituzte. Arrak emeengandik errez bereizten dira, haien gorputza eztarritik isatsaren oinarriraino zeharkatzen duen lerro beltz nabarmena baitute.


   Ba al dakizu   

Nahiz eta animaliengandik mehatxatuta ez egon, gizakiok natura zaintzen ez duen bitartean, ekosistemak suntsitzen doaz eta beraz, kaskabeltz handia janari gabe geratu edo bizilekua alda dezake.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoetan bizi den animalia da baina ez ditu behar baso zabal edo handiak bizirauteko. Horregatik, zuhaitzak sakabanatuta dauden tokietan ere aurki daitezke. Animali hau bizi den toki ohikoenak honako hauek dira: artadiak, pinudiak; sabinarrak, landaketak, baratzeak, parkeak, ibaiertzeko basoak, eta abar. Txori hauek haien habitata zehaztuta ez dutenez, ez daude ageriko mehatxurik espeziarentzat.

      Entzun!

Kaskabeltz handia





Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektuetaz elikatzen diren animaliak dira eta animali hauek jaten dituzte adibidez: kakalardoak, marigorringoak...


Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoan hasten du ugalketa. Emeak 8-13 arrautza jartzen ditu, baina kopurua aldatuz joaten da. Zuriak dira, orban arre-gorrixkekin eta emeak bakarrik inkubatzen ditu 12-14 egunez. Hiru astera hegan egiten dute eta sei-zazpietan amaren besoetatik joaten dira. Emeak enbor eta motzetako zulo naturaletan eta hutsune artifizialetan egiten du habia eta habia eraikitzeko normalean sustrai meheak, goroldioak, likenak erabiltzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.seo.org/ave/carbonero-comun-2/