Lankide:Miguelin20/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zentro hau Errapel Ibarloza Arrizabalagak zuzentzen du eta Fernando de la Caba Valdivielso da administratzailea gaur egun.[1]

Liburutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako campuseko liburutegiak Carlos Santamaria izena jasotzen du eta 8000m²-ko azalera du. Zentroaren beheko solairuan liburutegia aurkitzen da eta ikerketa errektorearen menpe dago. Liburutegi zerbitzua eskaintzen da zentroan, Erizaintza unibertsitate eskolan eta Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate eskolan. Liburutegi honek 530.000 liburu ditu gordeta, horietako 375.000 monografiak dira eta 4.500 aldizkariak. Horrez gain, talde lanera zuzendutako 19 gela eta ikerketarako zuzenduta dauden 11 kabina.[2]

Antonio Beristain Zentroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Beristain Ipiña (Medina de Rioseco, 1924ko apirilaren 4a - Donostia, 2009ko abenduaren 29a) kriminologo eta katedraduna izan zen.

Irakaskuntza munduan aritutakoa: Deustuko Unibertsitatean (1958-1967), Valladolideko Unibertsitatean (1967-1968), Madrilgo Unibertsitatean (1968-1970), Oviedoko Unibertsitatean (1970-1973) eta Euskal Herriko Unibertsitatean.

1976an Kriminologiaren Euskal Institutua sortu zuen eta 2000. urtera arte bertako zuzendaria izan zen. 1995eko Espainiako Zigor Kode berrian lan egin zuen.[3]

Bere lanari eskainitako esfortzu guztiagatik zentroan aurki dezakegun auditorioak bere izena hartu zuen. Auditorioa zentroaren lehenengo solairuan (Beheko solairuan) kokatuta dago eta 202 pertsonentzako lekua dago bertan.[4]


Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sarrera txundigarria da, egurrezko habe eta leiho erraldoiak baitauzka. Dena bat dela dirudien arren, eraikina bi zatitan banatua dago. Egurrez forratuta dago eta argi naturala sartzea ahalbidetzen duten leihoak daude. Argi hori patio baten bitartez sartzen da.
  • Sotoa: 353 plazako parking-a, 95 aparkaleku kanpoaldean eta 542m²-ko biltegi trinkoa dauka. Dokumentu zaharrak, gutxi kontsultatzen direnak eta material bereziak gortzen dira bertan.
  • Beheko solairua: ikasketetan laguntzeko zona dago bertan, eta honako zerbitzuak eskaintzen ditu: mediateka,  erabiltzaileen prestakuntzarako eta talde lanerako gelak. Zona honetan kokatzen da Antonio Beristain entzunaretoa, 202 eserlekurekin.
  • Lehenengo solairua: Liburutegia, talde lanerako aretoak, ikertzaileentzako kabinak, institutuen egoitza (Kriminologiaren Euskal Institutua, Logikaren Unibertsitate Institutua, besteak beste), katedrak (Kalitate Katedra) eta ikerketa taldeak daude.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Carlos Santamaria Zentroa» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. «Carlos Santamaría zentroak, EHUren Donostiako azken bitxiak, ateak zabaldu ditu Ibaetan - Estrategia Donostia» www.donostiafutura.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. Antonio Beristain. 2016-12-28 (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  4. «Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentro berria inauguratu dute. Moyua» www.moyua.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  5. «Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako campuseko Carlos Santamaria zentro berria inauguratu dute. Moyua» www.moyua.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).