Lankide:NORAERRO/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zikloaren fase nagusiak[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1-Fotosintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono zikloaren fase nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «fotosintesi»

Landareek eta zianobakterioek burutzen duten fotosintesiak karbono inorganikoa (CO2) karbono organiko (gluzidoak) bihurtzen du:

6 H2O + 6 CO2 + eguzki-energia => C6H12O6 + 6 O2
ura + karbono dioxidoa + eguzki-energia => glukosa + oxigenoa

Sortutako glukosatik karbono organikoa lipido eta aminoazidoetara pasatzen da.

Landareek ekoiztutako karbono organikoa animalia belarjaleek hartzen dute, eta hauetatik haragijaleengana pasatzen da gero.

Fotosintesia ezinbesteko prozesua da Lur gaineko biziak iraun dezan. Bizidunek duten karbonoa, azken finean, atmosferatik eta hidrosferatik dator, eta fotosintesiaren bidez pasatzen da bizidunengana. "Landarerik gabe, bizitzarik ez" esaldiak, beraz, prozesu horren garrantzia isladatzen du.

2-Baso-soiltzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basoetako zuhaitz eta landareek karbono kantitate haundiak edukitzen dituzte. Hauek usteldu edo gizakiek basoak garbitzen dituztenean beste erabilpen batzuetarako, artzai lanetarako edo nekazitzarako adibidez, CO2 -a atmosferara itzultzen da.

3-Errekuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko zein itsasoko animalien eta landareen hondakinak, mendeetan zehar, ikatz, petrolio eta gas naturala bihurtzen dira. Giza-jardueraren ondorioz erragai fosil horiek erretzen dira kopuru handitan, eta errekuntza horrek CO2 sortzen du, atmosferara joaten dena.

Industrializazioaren ondorioz azken 100 urteotan erregai fosilen errekuntza asko areagotu da, eta horrek eragin nabarmena izan du Lurraren beroketa prozesuan. Fotosintesi eta arnasketaren arteko oreka ekologikoa apurtu du errekuntza industrialak, eta atmosferako CO2-ren kontzentrazioa handitu da. Berotegi-efektuaren ondorio ezagunak ekarri ditu prozesu honek.

4-Animali tea landareen arnasketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaliek, bakterioek eta landareek egiten duten arnasketak CO2 sortzen du, atmosferara itzultzen dena:

C6H12O6 + 6 O2 => 6 H20 + 6 CO2 + energia
glukosa + oxigenoa => ura + karbono dioxidoa + energia (ATP eran).

Prozesu honetan glukosa oxidatzen da. Esan liteke prozesu hau fotosintesiaren kontrako norabidean gertatzen dela (konparatu bi ekuazio kimikoak)

Materia organikoaren hartzidurak, bestalde, CO2 ere sortzen du, prozesu honen bitartez:

C6H12O6 => 6 CO2 + energia + beste metabolito batzuk
glukosa =====> karbono dioxidoa + energia (ATP eran) + beste metabolito batzuk (metano, etanol etab.)

Hartzidura gehienak bakterioek burutzen dituzte.

Zenbait mikrobiok (archaea metanogenoak) oxigenorik gabeko arnasketa osa dezakete (arnasketa anaerobioa), metano gasa ekoiztuz (CH4). Metano hori atmosferara pasa daiteke, eta honek eragina handia du berotegi-efektuaren garapenean.

5-Ozeanoetan aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[1]

  1. a b (Ingelesez) «Search Results» Climate Change: Vital Signs of the Planet (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).