Aminoazido

Aminoazidoa amino taldeaz (NH2) eta karboxilo taldeaz (-COOH) osaturiko gai elkartua da eta proteinak osatzen dituzten monomeroei deritze.
Inguru zelularrean, pH=7 egoeran, aminoazidoek ionizazio dipolarra dute Egoera ioniko hori aldatu egiten da pH-aren arabera. Gluzidoak bezalaxe L (cis) eta D (trans) motakoak daude NH2 taldearen kokapenaren araberakoa, eskuinean egonez gero D eta ezkerrean L. Naturan aurki daitezkeen 20 aminoazidoak L motakoak dira.
Gai elkartu hauek solido, kristalino eta hidrosolugarriak dira. Aktibitate optikoa ere badute, hau da, argi polarizatua desbideratzeko gai dira (estereoisomeria) . Propietate kimiko bereziak dituzte, adibidez, disoluzio basikoetan azidoak bailira jokatzen dute, eta azidoetan alderantziz.
Egitura kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() (+) Alanina (Ala, A) |
![]() (+) Arginina (Arg, R) |
![]() (—) Asparagina (Asn, N) |
![]() (+) Azido aspartikoa (Asp, D) |
![]() (—) Zisteina (Cys, C) |
![]() Glizina (Gly, G) |
![]() (+) Azido glutamikoa (Glu, E) |
![]() (+) Glutamina (Gln, Q) |
![]() (—) Histidina (His, H) |
![]() (+) Isoleuzina (Ile, I) |
![]() (—) Leuzina (Leu, L) |
![]() (+) Lisina (Lys, K) |
![]() (—) Metionina (Met, M) |
![]() (—) Fenilalanina (Phe, F) |
![]() (—) Prolina (Pro, P) |
![]() (—) Serina (Ser, S) |
![]() (—) Treonina (Thr, T) |
![]() (—) Triptofanoa (Trp, W) |
![]() (—) Tirosina (Tyr, Y) |
![]() (+) Balina (Val, V) |
Jokabide kimikoa /anfoteroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aminoazidoak anfoteroak dira, hots, inguruneko pH-aren arabera azido edo base bezala jardun dezakete.
Inguruneko pH-a azido denean, aminoazidoak base bezala jarduten du, protoi-hartzaile baita. Karga positiboa du, eta katioia da.
Inguruneko pH-a basikoa bada, aminoazidoak azido moduan jarduten du, protoi-emailea baita. Karga negatiboa du, eta anioia da.
Aminoazido bakoitzak pH espezifikoa du (puntu isoelektriko) non karga positiboak eta negatiboak neutralizatzen diren, aminoazidoa neutroa izanik (zwitterion).

Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egitura kimikoaren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]R erradikalaren arabera bi taldetan sailka ditzakete:
- alifatikoak: erradikala kate lineala da (glizina, alanina, serina, treonina, metionina, balina, leuzina, isoleuzina, azido aspartikoa, azido glutamikoa, asparagina, glutamina, lisina eta arginina)
- aromatikoak: erradikala kate ziklikoa da (Fenilalanina, tirosina, triptofano, prolina eta histidina)
Polaritatearen arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aminoazidoek R erradikal polarra ala ez-polarra eduki dezakete:
- R polarra: serina, treonina, zisteina, asparagina, glutamina eta tirosina
- R ez-polarra: alanina, balina, leuzina, isoleuzina, prolina, fenilalanina, triptofano eta glizina.
Haien beharraren arabera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakiak aminoazido batzuk dietaren bitartez hartu behar ditu, ez baita gai horiek sintetizatzeko. Aminoazido horiek esentzialak edo funtsezko aminoazidoak dira, eta gizakiaren kasuan hauek ditugu: balina, leuzina, treonina, lisina, triptofano, histidina, fenilalanina, isoleuzina eta metionina.
Landareek ez dute aminoazido esentzialik, denak sintetizatzen baitituzte. Bakterioek eta animaliek, ordea, aminoazido batzuk dietaren bidez berenganatu behar dituzte.