Lankide:Naia Garcia Latxiondo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Naia Garcia Latxiondo/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Bernhard Laurits Frederik Bang (Søro, Danimarka, 1848 ko ekainaren 7a - Kopenhage, Danimarka, 1932 ko ekainaren 22an), Danimarkako albaitaririk garrantzitsuenetariko bat izan zan. Kopenhage Albaitari Errege Eskolan lan egin zuen, behien tuberkulosia sakon aztertu zuen, tuberkulosiarako prebentzio-metodoak asmatuz eta abereen abortu infekziosoa eragiten duen baziloa aurkitu zuen 1896.urtean, Brucella Abortus izenekoa.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bang, Danimarkako fisikari eta politikarien familia garrantzitsu batetik etorran. Anna Elisabeth Caroline Kleerekin ezkondu egin zan, ez ebazan seme-alabarik izan.[2]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza ikasi eban, Kopenhageko Unibertsitatean inbestigazio zientifikoan haritu zen. Hasiera baten, anatomia praktikoari ekitea pentsatu zuen baina azkenean, albaitaritza zientzia aukeratu zuen. 1873.urtean ikasketak amaitu ebazan.

Hainbat urtez Kopenhageko Kommunehospital zentroan aritu zen fisikari laguntzaile bezela. 1880.urtean, doktoretza egin ondoren, Albaitarien Errege Eskolan albaitari burua bihurtu zen.[3]

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ikerketa lana oso zabala izan arren, ario batzuetan gehiago zentratu egin zan. Anatomia praktikoan egin eban ikerketa garrantzitsuena, 1883.urtean argitaratu ebana, Aktinomikosiari buruz aritu zan, oso ohikoa ez dan gaixotasun infekziosoa.

1884 eta 1887 urteetan tuberkulosian asko sakondu eban, bere bizitzaren zati handi bat emon eban ikerketa honetan. Behi-esnean bazilo tuberkulosoa zegoela frogatzen lehenengo albaitaria izan zan.

Bruzelosis gaixotasuna eragiten duen bakteria mota aurkitu eban, behien abortuak eta gizakietan gripearen antzeko sintomak eragin ditzakeen bakteria.

Bakteriak deuseztatzeko behi-esnea berotzea beharrezkoa zela frogatu eban lehenengo albaitaria izan zan.[4]

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giza eta animalien osasunari egindako ekarpenengatik eta aurkikuntzengatik, Bang ohorezko tituluak jaso zituen bere bizitzaren zehar. 1932.urtean, Nazioarteko Albaitaritza Biltzarreko kide bihurtu zen.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Biografia de Bernhard Laurits Frederik Bang» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  2. (Ingelesez) Bernhard Bang. 2021-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  3. «Biografia de Bernhard Laurits Frederik Bang» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  4. «Biografia de Bernhard Laurits Frederik Bang» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
  5. (Gaztelaniaz) Fernández, Alejandro. (2022-02-14). «Veterinarios Importantes en la Historia» Curso de Auxiliar Veterinaria Online (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).