Lankide:Olatzli/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Botticelliren Udaberrian (1482), italieraz La Primavera deiturikoan, Kupidok begiak estalita ditu gezia jaurtitzen duenean eta Venusen irudi zentralaren gainean kokatuta agertzen da.[1]

Antzinako Erromako artean bereziki, fruituak, animaliak, Urtaroen ikur diren jakiak edo Dioniso ardoaren jainkoaren osagaiak besoetan dituztela edo, bestela, horietaz inguratuta agertzen dira kupidoak, lurraren gaitasun sortzailea sinbolizatzeko.[2]

Kupidoren geziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amodioaren jainkoak (Kupidok) gezi bat jaurtitzen dio maitaleari. XIV. mendeko Roman de la Roseren testu batekoa.

Kupidok bi gezi edo dardo mota daramatza, urrezko punta zorrotza duen bat eta berunezko punta duen beste bat. Urrezko geziaz kolpatutako pertsona desira menderaezinaz beteko da, baina berunezko geziak kolpatzen duenak gorrotoa sentituko du, eta ihes egitea desiratuko du soilik. Gezi horien erabilera azaltzen da Ovidio olerkari latindarraren Metamorfosiak lanaren lehenengo liburuan. Apolok Kupidori iseka egiten dionean arkulari txarragoa dela esanez, Kupidok urrezko gezia jaurtitzen dio, baina berunezkoarekin Dafne ninfa kolpatzen du, Apolok desiratzen duena. Dafnek bere burua ihesbiderik gabe ikustean, aitari, ibaiaren jainko Peneori, erregutzen dio bihur dezala ereinotz, Apoloren zuhaitz sakratu. Hori izango da Apoloren hainbat amodiozko porrot edo tragedietan lehenengoa.[3]

Bariazio bat agertzen da The Kingis Quairren, Jakue I.a Estuardori esleitzen zaion XV. mendeko poema batean, non Kupidok hiru gezi dituen: urrezkoa, erraz sendatzen den «zauri» bat gauzatzen duena; zilarrezkoa, sendoagoa dena; eta altzairuzkoa, maitasun zauri sendaezin bat eragiten duena.[4]

Kupido eta erleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venus mit Amor als Honigdieb (Venus eta Kupido, ezti lapurra), Lucas Cranach Zaharra

Kupido ezti lapurraren ipuinean, erleek ume-jainkoa ziztatzen dute hark erlauntzetik eztia lapurtzen dienean. Kupidok negar egiten du eta amarengana, Venusengana,[5] doa korrika, izaki ñimiñoek zauri hain mingarriak sor dezaketela kexaka. Venusek barre egin eta justizia poetikoa azpimarratzen du: bera ere txikia da, eta, hala ere, maitasunaren ziztada ematen du.

Istorioa Erosi buruz lehen aldiz Teokritoren Idilioetan (K.a. III. mendean)[6] kontatu zen. Pizkundean hainbat alditan kontatu zen berriro ere, artean zein olerkigintzan. Gaiak Edmund Spenserren Amoretti olerkigintza zikloari (1595) amaiera eman zion,[7] eta Lucas Cranach Zaharraren gutxienez hogei artelan hornitu zituen.[8] Karl Philipp Conz (1762-1827) olerkari eta klasizista alemanak ipuina Schadenfraude («beste norbaiten oinazearekin plazera sentitzea») hitzarekin azaltzen du olerki homonimo batean.[9] Alemaniako Ilustrazioko Gotthold Ephraim Lessing idazlearen bertsio batean, gertakariak Kupidok bere burua erle bihurtzea eragiten du:

  1. Jennifer Speake and Thomas G. Bergin, entry on "Cupid," Encyclopedia of the Renaissance and the Reformation (Market House Books, rev. ed. 2004), p. 129.
  2. Jean Sorabella, "A Roman Sarcophagus and Its Patron," Metropolitan Museum Journal 36 (2001), p. 75.
  3. Ovid, Metamorphoses 1.463–473.
  4. The Kingis Quair, lines 92–99; Walter W. Skeat, Chaucerian and Other Pieces (Oxford University Press, 1897, 1935), sup. vol., note 1315, p. 551.
  5. Susan Youens, Hugo Wolf and His Mörike Songs (Cambridge University Press, 2004), p. 118: "When he runs crying to his mother Venus".
  6. Theocritus, Idyll 19. It also appears in Anacreontic poetry.
  7. Jane Kingsley-Smith, Cupid in Early Modern Literature and Culture (Cambridge University Press, 2010), p. 12.
  8. Charles Sterling et al., Fifteenth- to Eighteenth-Century European Paintings in the Robert Lehman Collection: France, Central Europe, The Netherlands, Spain, and Great Britain (Metropolitan Museum of Art, 1998), pp. 43–44.
  9. Youens, Hugo Wolf and His Mörike Songs, p. 119.