Gotthold Ephraim Lessing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gotthold Ephraim Lessing
Gotthold Ephraim Lessing
Datu pertsonalak
Jaio 1729ko urtarrilak 22
Kamenz
(Saxoniako hauteslerria)
Hil 1781eko otsailak 15
Brunswick
(Brunswick-Lüneburgeko dukerria)
Sinadura Lessing Unterschrift.gif


Gotthold Ephraim Lessing (Kamenz, Saxoniako hauteslerria, 1729ko urtarrilaren 22a - Brunswick, 1781eko otsailaren 15a) alemaniar idazlea, kritikaria eta filosofoa izan zen.

Frantses klasizismoaren joera eten zuen, eta alemaniar antzerkigintza klasikoari eman zion hasiera. Hala, bere garaiko joera estetikoa aldatu zuen eta Alemaniako estilista ospetsuenetakoa izan zen. Laokoon, oder über die Grenzen der Malerei und Poesie (1766, «Laokoon, edo margolaritzaren eta poesiaren mugak») saiakera ospetsuagatik da, batez ere, ezaguna. Antzerki-lan aipagarriak ditu, besteak beste: Miss Sara Sampson (1755), lehen alemaniar tragedia burgesa) tragedia; Emilia Galotti (1772) tragedia; Minna von Barnhelm (1767), komedia. Nathan der Weise (1779, «Natham jakintsua») draman, erlijio-ikuspegi zabal baten aldeko agertu zen. Bestelako filosofia-lanak Das Christentum der Vernunft (1753, «Arrazoiaren kristautasuna») eta Die Erziehung des Menschengeschlechts (1780, «Gizakien hezkuntza») dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gotthold Ephraim Lessing Aldatu lotura Wikidatan