Schadenfreude

Schadenfreude (alemanez [ˈʃaːdənˌfʁɔʏ̯də] ahoskatua) giza esperientzia ohikoa da: gertukoen zoritxarra ikustean edo gertukoak pairatutako irain, kalte, arazo edo porroten berri jakitean, horrekin plazera, alaitasuna, poza edo gogobetetasuna sentitzean datza.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Schadenfreude alemanetiko maileguzko hitza da, hainbat hizkuntzatan kulturazko termino gisa erabilia, ez baitute sinonimo garbirik. Hitz konposatua da, osagai hauekin: Schaden, 'kalteak, kalte' eta Freude, 'poza'.
Euskarazko ordainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]EHUko Euskara Institutuak egindako lan batek[1], euskarazko testuetan hamar agerpen zenbatu zituen, eta ordain zerrenda hau emanː
- (voll Schadenfreude sein) zoritxarraz poztu
- (Schadenfreude empfinden) maltzur sentitu
- bozkario
- gozatze modu bat
- poz txiki bat
- alaitasun maltzur
- besteak umiliatzeko poza
- poz gaizto
- (aus Schadenfreude) besteren gaitzaz poztu
- kalte poz
Euskaldunen schadenfreude linguistikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko diglosia egoeran, ohikoa da testu eleanitzetan (iragarkietan, eskuarki) erdarazko bertsio zuzenen ondoan euskarazko ordain txarra aurkitzea, ezjakintasunak edo txukuntasun faltak eraginda.[2] Horregatik, kontrakoa gertatzen den aldi bakanetan,[3] euskaldunek sentitzen dutena schadenfreude adibide garbitzat har daiteke.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lindemann, David. (2015). Hiztegigintza elebiduna: Euskara-Alemana. EHU, Euskara Institutua.
- ↑ Euzkal Errian Euzkaras. (kontsulta data: 2018-II-13).
- ↑ Fernandez, Luistxo. Twitter.