Edukira joan

Lankide:Saioalazaro/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Estatu liberala, XVIII. mendearen bukaeran eman ziren hainbat iraultzaren ondorioz (Iparramerikako zein mugimendu hispanoamerikarren iraultza independentistak eta Frantziar iraultza esaterako, azken honek garrantzia handiagoa duelarik) sortutako estatu-mota edo botere-antolaketarako forma da. Iraultza hauen ondorioz, Antzinako Erregimeneko Estatu absolutistarekin betirako bukatzea lortu zen. Horren ordez, Estatu liberala ezarri zen, oinarria doktrina liberala delarik. Gizartea eta Estatuaren arteko harremana legearen bitartez kudeatuko zen eta sufragioaren bitartez izango zuten aukera gizabanakoek estatura heltzeko. Estatuaren kudeaketa eta legegintza berri honetan, askatasuna eta berdintasunaren alde egin zuten.[1]

Estatu liberala

Gaur egun arte iraun duela uler daiteke, edo bi mundu-gerren artekora tartean amaitu zela uler daiteke, 1918 eta 1939 bitartean, alegia, non krisialdian sartu zen.

Liberalismoa hasten da gizabanakoa jarduera politikoaren muina dela pentsatzen hasten denean. Gobernuak bermatu behar du gizabanakoak gauzak egiteko askatasuna behar duela, eta horretarako, legedi bat jarri behar du zein bere eskubideak babesten dituena. Horrela interes propioak lortzeko saiakera eta ahaleginak egingo dituzte.* Botere politikoan daudenak ezingo dute inolaz ere ez askatasun horiek kendu. Oinarri guzti horiek kontuan hartuta esan daiteke politikaren helburua besteen interesak orekatzea dela eta ez ongia bilatzea.[2]


Hiru dira liberalismo politikoaren printzipio oinarrizkoenak. Lehena, monarkia absolutuetako “mendeko” kontzeptuaren ordez, “hiritarra” erabiltzea, hiritarra baita eskubide besterenezinen subjektua, eskubideen deklarazioetan onartuta dagoenaren arabera. Beste printzipio bat da gremio eta korporazioen askatasun partikularrak indargabetzea, askatasunaren kontzeptu unibertsalaren alde ; eta hori arlo askotan aplikatzen da: politika, ekonomian, eta jabetza-eskubideen defentsan, kode zibil guztietan adierazitakoaren arabera. Azkenik, subiranotasunaren jatorria ez du jainkoarengan kokatzen, herrian edo nazioan baino, bertsiorik erradikalenean eta demokratikoenean. Funtsezko printzipio batean biltzen da esandako guztia: botere politikoa legearen nagusitasunaren arabera erabili behar da, hots, konstituzio baten arabera. Eta boterearen erabilera hori ez da posible botere-banaketa egokirik gabe, banaketa horri esker lortuko baita boterearen beraren kontrola eta oreka.[3]


Alabaina, ezinezkoa da eredu bakar bat balitz bezala azaltzea, zeren eta urteak igaro ahala ezaugarri komuneko hainbat estatu sortu baitira, eta guztien artean itxuratu dute estatu liberalaren eredua. Lehen liberalismoaren oinarria Amerikako Estatu Batuetan egindako Gizakiaren eskubideen Deklarazioan jasota geratu zen (1776), baita Frantzian egindako Hiritarraren Eskubideen Deklarazioan ere (1789).[4]

Aflilazio marxisten idazleen arabera, sistema politiko berri honen ezaugarririk nagusiena Estatu liberalaren papera prozesu hirukoitza bezala da: Iraultza Burgesa, Iraultza Industriala eta Iraultza Liberala deituriko prozesuak. Prozesu hauek eraldaketa sozial, ekonomikoa eta politikoa suposatzen dute klase “burges” berri baten onurapean eta kapitalismoa produkzio modu bezala hartuz, liberalismoaren ideologia menderatzailea izanez. Interpretazio Marxistak liberalek ez dituzte onartzen. Halaber, baieztatu daiteke estatu liberalaren ezaugarriak hurrengo hauek direla.

Politikoki Estatu liberalal demokraziaren ordezkaritza gizonezkoen sufragio unibertsalaren bitartez, botere administratibo eta legislatiboen integraziorako; Botere judizialerako konstituzioa Administrazio justiziatik guztiz independiente izanda; pluripartidismoa hautazko karguen promoziorako hauteskunde erregularretan, eta hauek modu berdinean txandakatzea bermatzea boterearen jardueran.[5]

Liberalismoa


Sozialki aldiz guztizko baliozkotasun eta mugarik gabeko errespetua askatasun indibidualarekiko Giza Eskubide Unibertsalak lortuz.

Eta azkenik ekonomikoki jabetza pribatuarekiko eta komunitatearekiko errespetu osoa, baita produkzio moduan ere. Merkatu askearen ekonomia sistemaren ezarpena, eskari eta eskaintza librearen bitartez. Iturrien pribatizazioa joera nagusi bezala hartuz eta produkzio bideak estatuaren esku-hartze gutxiarekin.

Estatu liberala, garaiko erregimen absolutistarekiko inkonformismoarekin sortzen da. Azaldu behar da,  Frantzian Estatu liberalaren ezarpenaren lehenengo pausuetan hainbat modu totalitario errepresiboak hartu zituela beldurraren bitartez Antzinako Erregimena defendatzen zuten funtzionarioak indar fisikoaren bidez kanporatuz, Gizonezkoen eskubideen deklarazioa apurtuz.[5]

Estatu liberala  subiranotasun popularraren printzipioen gainean eraikita dago, funtsesko eskubideen babesa, botere publikoaren banaketa eta berdintasun formalaren betebeharraren gainean eraikita dago.

Lehenik eta behin estatu liberal batek erraztu eta baimendu behar du gizon aske, arrazional eta berdintsuaren garapena, zeinen elkarbizitza gizartearen garapena bultzatzen dituen jardueren bidez. Modu honetan, ezinbestekoa da publikoa dena eta pribatua dena bereiztea, indibiduo bakoitzak askatasun guztia duelako bere bizitza proiektua aukeratzeko eta gauzatzeko.[6]

Estatu liberala nahi duen askatasuna Adam Smith ekonomia kapitalistan oinarrituta zegoen. Non Aintzinako Erregimenean deituriko merkantilismoa, hor deitutako estatu liberala. Hemen norbanakoaren askatasuna eta estatua parte hartze ez dau holan mugarik gabeko merkatu aske bat non jabe pribatuak errespetatuko dira.

Oso garrantzitsua izan zan lehen neurriak non desamortizazioa, desbinkulazioa edota gremioak ezabatu ziran, langile-sindikatuak debekatzeko eta soliki gizabanako bakoitzaren askatasuaren erabilera bermatzen du.[5]

Berdintasun printzipioa, sistemaren oinarrizko printzipioetako bat da eta printzipio honen arabera mendeko guztiak berdinak dira, hau da, lege horiek betetzen dituzten indibiduo denak berdinak dira eta horrek bermatuko du sortu berria den ekonomia-sistema. Berdintasuna, sistema liberal honetan askatasunarekin lotuta doa eta ez norbanakoaren eskubideekin. Azken hori kontuan izanda, batera joan dira askatasunaren aldeko borroka eta berdintasunaren aldekoa. Borroka bikoitz horren ondorioa izan zen hiritartasun kontzeptua sortzea. Hiru fasetan erdietsi ziren hiritartasunaren arloan egindako lorpenak, betiere berdintasuna lortzearekin lotuta. Lehenengo eta behin, berdintasun zibila; norbanakoaren eskubideak bermatzen ditu horrek. Bigarrenez, berdintasun politikoa; hiritarren eskubide politikoak dira horren isla, bereziki hauteskunde-eskubideak. Eta, hirugarrenez, berdintasun soziala.[7]

Gizartearentzako nahi den baldintza-berdintasunak esan nahi du pribilegioak eta estamentuak desagertzen direla aberastasunean oinarrituriko klase-banaketa argi bat egon dadin, erroldan oinarritutako sufragioaren hauteskunde-sisteman onartzen dena[8]. Gutxika-gutxika boto-eskubidea zabaldu zen, inolako zalantzarik gabe,lehenengo adierazlea. Toki batzuetan sufragio unibertsala (gizonezkoena) goiz onartu bazen ere, hirurogeita hamarreko hamarkadatik aurrera zabaldu ziren hauteskunde-eskubideak. Horrez gain, emakumeen eskubide politikoen aldarrikapenak bazituen aitzindariak (Mary Wollstonecraft) Frantziako Iraultzaren garaitik, baina XIX. mendearen bukaeran lortu zuen benetako garrantzia.[7]Lurralde-pribilegio edo foruak ezabatzeak merkatu nazional bateratu baterako neurri egokia duen estatu-nazio bat sortzea ahalbidetzen du, barne-aduanarik gabe, eta diru-, pisu- eta neurri-sistema eta merkataritza-legedia banatzen dituena. Trenak ekarri zuen garraiobideen iraultza funtsezkoa izan zen eraikuntza nazional horretarako, ideologikoki, mugimendu nazionalistek justifikatua dagoena, adibidez, Italia eta Alemaniaren bateraketetan bezala, bateraketa nazionaleko beste ezaugarri batzuei ere garrantzia eman diezaiekeena, hizkuntza kasu.

Botere-banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Montesquieuren botere-banaketa herritarren askatasunaren erabileraren berme gisa aplikatzen da: hauteskundeetan aukeratutako legebiltzar baten, gobernu baten eta kode napoleonikoan oinarritutako legediaren printzipioak aplikatzen dituen sistema judizial baten arteko harreman orekatu bat dago.[9]

Estatu liberalaren oinarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iusnaturalistek diotenez, gizaki orok, berez, hainbat oinarrizko eskubide du. Hau da, eskubide horiek gizaki izate hutsez dagozkio gizabanakoari; eskubide horien artean dira, besteak beste, bizitzeko eskubidea, aske izatekoa, eta segurtasuna izatekoa; Estatuak eskubide horiek bermatu egin behar ditu, inoiz ez, ordea, esparru horietan sartu.[10] Doktrina iusnaturalistak dioenez, badira lege naturalak, inongo giza taldek sortu ez dituenak, eta arrazoiaren bidez bilatuz gero aurki daitezke lege horiek. Gero, legeotatik ondorioztatzen dira eskubide naturalak, eta eskubide horiek ezarritako mugez jardun behar dute gobernariek, botere publikoa erabiltzen dutenean.[11]

Geroago, John Stuart Mill-ek oinarri teoriko berri bat paratu zuen, Jeremy Bentham-en filosofia utilitaristatik abiatuta; hala, euskarri berri bat izan zuen liberalismoak aurrerantzean, eta botereari mugak jartzea arrazoizkotu egin zuen berriro. Benthamek formulatu zuen utilitarismoaren printzipioaren arabera, legegileak gogoan izan behar duen irizpide bakarra hau da: legeen ondorioz ahalik eta jende-kopuru handienari zoriona ekartzea.[11] Beste modu batez esanda, eragile objektibo bat bada gobernarien botereari mugak jartzeko, gizabanakoek plazera nahi izatea hain zuzen. Ondorioz, bere barnean kide kopuru handienari zoriontasuna eskaintzen dion gizartea izango da onena. Halaz, filosofia utilitarista izan zen estatu liberalaren osagarri teorikorik sendoena, eta ordu arteko formula teorikoa bazterrean geratu zen.


Estatu liberalaren sorburua sistema absolutistaren ahulezian aurkitu behar da, baina kontuan hartu behar dira, orobat, lehen aipatutako pentsamolde iusnaturalistaren korronteak, eta ilustrazioa, arrazionaltasuna ekarri baitzuen, eta protestantismoa, haren ekarpenez heldu baitzen indibidualismoa.[12]

Gainera, kapitalismoa produkzio-modu nagusitzat finkatu zen une historikoan fortunatu zen liberalismoa, iraultza burgesen eskutik. Horregatik oso-oso interesgarria da liberalismo ekonomikoaren euskarri diren oinarrien deskripzioa egitea, zeren eta horrek erraztu egiten baitu estatu liberalak, esparru publikoaren eta pribatuaren arteko harremanen antolatzaile gisa, betetzen duen eginkizuna ulertzea.[10]

Liberalismo ekonomikoaren ezaugarrietako bat indibidualismoa da; horren eraikuntza jabetza kontzeptuan datza, hau da, gizakiaren izaeran bertan, zeren eta jabetzak esan nahi baitu nor bere buruaren jabe izatea, bere gaitasunena alegia, eta bide batez gaitasun horietaz baliatuz, bere lanaz lortutako fruituena. Jabetzatik abiatuta sortzen dira giza indibidualtasunaren bestelako ezaugarri guztiak, hala nola askatasuna, berdintasuna, elkarren arteko harremanak eta gizartean parte hartzea. Askatasuna jabetzarekin lotuta dago, ezen jabe garen neurrian izaten gara aske. Berdintasunari dagokionez, hasieran gizabanako guztiak berdinak dira, denak baitira bere buruaren jabe, eta horrek ematen die berdintasuna hasierako askatasun-maila horretan. Hiru elementu horiek, jabetza, askatasuna eta berdintasuna hain zuzen, elkarren arteko harreman estuan dira, zeren eta jabetza egiazkoa izateko, jabetza hori baliatu ahal izateko modua behar baita, trukatzeko modua, eta, hori hala izan dadin, ezinbestekoak baitira askatasuna eta berdintasuna. Halatan, kontratua oso garrantzitsua den gizarte bat dago, eta gizarte horrek, bere oinarrizko printzipioen artean, herritarrek elkarrekin harremanak izateko askatasuna izango du.[10]

Liberalismoko intelektualak


Gizarte berri hori esparru pribatuan sar eta molda dadin, behar-beharrezkoa da estatuak aintzat hartzea askatasun- eta berdintasun-eskubideak, estatuaren boterea mugatua izatea, eta estatuak gizartean nahitaezkoa denean baizik parte ez hartzea; elementu horiek guztiek osatzen dute liberalismo politikoa.

Estatu liberalaren lehen ale garbia Ingalaterran agertu zen, XVII. mendean, iraultza puritanoaren bidetik; iraultza horrek askatasun-ideia batzuk ekarri zituen, askatasun pertsonalaren eta, prentsa-, erlijio- eta iritzi-askatasunarenak, esate baterako.

Estatuaren antolaketaren esparruan, ingelesek lortu zuten formulan parlamentuaren mendean zegoen monarka, eta instituzio bakoitzak bere eginkizuna zuen (legegilea, exekutiboa edo judiziala). Beraz, absolutismoaren zeharo beste muturrean dagoen estatu-forma bat da, hartan monarkak berak baitzituen bere eskuan botere guztiak, eta gobernuan inongo mugarik gabe aritzen baitzen.[11]

Antolaketa-forma berri honek eman zion oinarria Montesquieuri, botereen banaketaren doktrina lantzeko; doktrina hori da estatu liberalaren ezaugarri garbienetako bat.

Instituzioen ikuspegitik, bide ingelesaren alderdirik garrantzitsuena etenik ez gertatu izana izan zen, estatu-eredu batetik bestera igarotzean monarkia mantendu baitzuten, eta Estatuaren zentraltasuna. Estatu liberala abian jartzeko beharrezko eraldaketak pixkanaka-pixkanaka gauzatu zituzten, partaidetza politikorako ildoak jorratuz; monarkaren boterea parlamentuaren bi ganberetara eskualdatzea izan zen bilakaera historiko horren emaitza.

Frantzian, aitzitik, iraultza behar-beharrezkoa izan zen monarkaren botere absolutua eteteko eta burgesiak bere interesak ordezkaturik ikusiko zituen gizarte berri baten oinarriak finkatzeko. Estatu liberal alemaniarren kasua ez dator aipatu beste bion bidetik, zeren eta burgesia alemaniarra ez baitzen besteak bezain indartsua; halaz, erregimen berria ezartzeko unean zailtasun handiagoak izango ziren, eta estatu liberala, herrialde horretan, autoritarioagoa izango zen, koroaren ahalmen handiagoak izango baitzituen, parlamentuaren boterearen kalterako.

Estatu liberalaren eraketa, batzuetan, bat dator krisialdi historikoekin, esaterako XVII. mendean Ingalaterran edo XVIII.ean Frantzian gertatuekin; edonola ere, ezin da bereizi gizabanakoaren askatasun-esparruaren etengabeko hazkundetik, eta gizartearen mailaz mailako emantzipaziotik. Azken krisialdia erlijioaren alorrean izan zen batetik, eta ekonomiarenean bestetik. Estatu liberala sortu zen unean, amaiera iritsi zitzaion estatu konfesionalari, eta estatu laiko edo neutrala agertu zen. Era berean, garai horretan bukatu ziren pribilejio feudalak, eta Erdi Aroaren ezaugarri zen gizarte estamentala desagertu zen; haren tokia merkatu-gizarte burgesak, bere ezaugarri nagusiak gizarte-klaseen banaketa eta produkzio-modu kapitalista zituenak, hartu zuen.[11]

Hasierako teorialari liberalek kontsensuaren teorian oinarrituz azaldu zuten estatu liberalaren agerpena. Autore horiek gizartearen kontzepzio indibidualista zuten, eta horren arabera, gizabanakoa da guztietan lehena, bere berezko eskubideez; gizabanako horrek hitzarmena egingo du beste batzuekin, eta horrela sortuko da gizartea.

Beraz, gizabanakoek propio adierazitako borondatea da gizartearen sortzailea, eta gizabanakoen interesak eta beharrak ase behar ditu gizarteak. Estatua bide beretik agertu da, gizabanakoek sorrarazi baitute hura ere, elkarrekin bat hartuz; estatua sortzeko, gizabanakoak uko egin die bere eskubideetako batzuei, eta estatuari utzi dizkio, elkarbizitza aske, baketsu eta ordenatua izateko. Lockek adierazi zuen bezala, Estatu berriaren botere politikoaren legitimazioa, zilegizkotasuna, boterea egikaritzen den pertsonen arteko kontsensuak dakar, pertsona horiexengandik heldu baita boterea bera.

Gizarte liberala antolatzen duten printzipio politikoei dagokienez, askatasuna, berdintasuna, Estatuaren eta gizartearen arteko bereizketa eta, azkenik, estatua ordezkaritza moduan itxuratzea aipatu behar dira.

Estatua herritarren ordezkari bihurtzean, gizabanakoaren askatasuna ezinbesteko elementua da, sistemak ongi funtzionatuko badu. Aldi berean, askatasunak halako berme bikoitz bat izango du, Zuzenbidezko estatuaren tresna konstituzionalek ematen diotena batetik, eta barne zein nazioarteko ordena mantentzeko eginkizunean estatuari ezartzen zaizkion mugek emana bestetik.[13]

Ordezkaritzazko estatu honen agerpenak berekin ekarri zituen alderdi politikoak.

Esparru politikoan iritzi-joera desberdinak azaltzean, parlamentariek taldeak osatuko dituzte, kidetasun politikoaren arabera.

Alabaina, hasieran alderdi politikoak ez ziren gaur egungo masa-alderdien antzekoak; oso bestela, talde txikiak ziren, aristokraziako edo burgesiako zenbait pertsonaz osatuak, bakoitza bere gizarte-klasearen interesen aldeko borrokan.

Berdintasuna behar-beharrezko printzipio politikoa da lotura feudalak eteteko eta gizarte berriaren oinarriak finkatzeko. Gizarte berrian, gizabanako guztien eskubide zibilak berberak izango dira, eta horrek bermatuko du, gainera, ekonomia-sistema sortu berria. Baina kontua ez da berdintasun politikoa, zeren estatu liberalean gizabanako guztiek ez baitituzte eskubide berberak politikan parte hartzeko. Berdintasuna, doktrina liberalaren arabera, askatasunari lotutako gauza bat da: gizabanakoa askea da; beste gizabanakoen askatasunak ezarritako muga baizik ez du, hau da, besteen askatasuna hasten den tokian amaitzen da norberarena, eta maila horretan pertsona guztiak berdinak dira. Konstituzio liberaletako funtsezko bi printzipiok berdintasun-kontzeptu horretan dute sorburua, legearen aurrean berdin izatearen printzipioak batetik, eta eskubide-berdintasunaren printzipioak bestetik. Legearen aurrean berdinak izatearen printzipioa estatu absolutistan gertatzen zenaren kontrakotzat behar da ulertu; izan ere, lehengo estatu hartan, gizabanakoa zein estamentutakoa zen, halaxe aldatzen zen legeen aplikazioa. Estatu liberalean erabat aldatuko zen egoera hori, eta legeak denentzat berdinak izango ziren, eta auzitegi berberak, inondik ere, guzti-guztientzat.

Eskubide-berdintasunaren printzipioaren arabera, funtsezko eskubide berberak dituzte gizabanako guztiek, konstituzio-testuetan jasotakoak alegia, eta modu berean gozatu behar dituzte eskubideok.

Sekularizazioak eta esparru politikoan izandako aldaketek bideratu zuten estatuaren eta gizartearen arteko bereizketa. Azaldu dugun bezala, estatuak ez du gizartean sartu behar, eskubideak eta askatasunak bermatzeko izan ezean.[14]




Estatu liberalaren antolaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatu liberalaren barnean, parlamentua da alderdi juridiko-instituzionalaren parterik edo gune nagusia, non sistemaren tokia deitzen jako, zeren eta botere betearazlea hor bertan ezartzen da. Legegintzako aginpideak toki nagusia duenez, legeak ere, arau abstraktu eta orokortzat harturik, toki nagusia du sisteman, zeren eta legea baita legegintzako aginpidea eta botere beterazlea elkarrekin lotzen zituena.

Era berean, estatu liberaletan daude ordezkaritzazko lehenbiziko instituzioak; edonola ere, ezin esan instituzio demokratikoak direnik, herritar guztiek ez baitute prozesu politikoetan parte hartzerik.[15]


Estatu honen ezaugarri juridikoen artean, eskubide zibil eta politiko sorta bat onartu izana aipatu behar da; eskubide horiek esparru pribatukoak direnez, aginpide publikoak ezin izango du sartu horrelako eskubideei dagozkienetan. Eskubide zibilak ondare-eskubideak dira, edo haiei lotuak behintzat; gizabanakoei dagokie haien titularitatea, eta eskubide horien erpin-erpinean jabetza-eskubidea dago. Doktrina liberalak finkatu zuen eskubide-sorta hori guztia. Eskubide politikoei dagokienez, berriz, erroldan oinarritutako sufragiora mugatzen ziren funtsean, horixe baitzen sistema politikoan parte hartzeko modu bakarra.

Estatu liberalaren antolaketa  juridiko-instituzionalean, zuzenbidezko estatu gisa ageri da estatua. Izan ere, era horretako estatua bat dator liberalismoarekin, hainbat elementu liberalek ongi erakusten duten bezala, esaterako gizabanakoen arteko harreman berrien bermeak, eta burgesiari gora jotzeko aukera eman zion boterearen antolaketa berriak. Estatu absolutuan zenaz oso bestela, zuzenbidezko estatuan forma-elementu berriak ageri dira, eta, demokratikoak ez izan arren, estatu liberalak hobeto funtziona dezan laguntzen dute. Zuzenbidezko estatuak estatu liberalaren elementu juridiko-instituzionalak beste era batera antolatzen ditu, bost elementutan oinarri hartuz.[16]

1 Legearen inperioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haietako lehena legearen inperioa da, non sistema juridiko-politikoan legeari zentraltasuna ematen diona.

Ingalaterran agertu eta geroago zuzenbidezko estatuaren eraketan ezarri zan.

2 Botere-banaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren elementua botere-banaketa da, Montesquieu-k landua.

3 Subiranotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rousseau-ren eskutik heldu zen hirugarrena, herri edo nazioaren subiranotasuna alegia. Azken bi elementu hauek dira frantziar tradizioak zuzenbidezko Estatuari eginiko ekarpenak.

4 Gizabanakoaren askatasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren tokian, gizabanakoaren botere eta askatasunak aintzat hartzea dago. Ekarpen anglosaxoniarra zein frantziarra da, bi herriotan gertatutako iraultzen ondotik ailegatu baitziren eskubideei buruzko deklarazioetara.[17]

5 Legezkotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenik, legezkotasunaren printzipioa, alemaniar tradiziotik hartua; tradizio horrek, bide batez, zuzenbidezko estatuaren kontzeptua bera ere landu zuen.

Elementu hauek guztiek osatzen dute Zuzenbidezko Estatua, baina guztiak ez daude garrantzi maila berean. Estatu liberalak bi ideia nagusi ditu: batetik boterearen mugak, eta bestetik zuzenbidezko estatua, hau da, aginpide publikoak lege-arauaren mendean egon behar duela. Testuinguru horretan, legezkotasunaren printzipioak aparteko garrantzia du, botere publikoen ekintza guztiak legearen barruan, eta legeak ezarritako mugez, bideratu behar baitira. Halatan, zuzenbidezko estatuaren beste elementuek eginkizun bikoitza izango dute, politikoa batetik, sistema liberalaren euskarri eta aginpidea legitimatzeko bide gisa, eta funtzionala bestetik, legezkotasunaren printzipioa maila teknikoan egituratzen lagunduko dutelako.[13]

Halaz, esate baterako, legearen nagusitasun edo inperioaren printzipioari eginkizun biak atxikitzen zaizkio; batetik legitimazio politikoa eskaintzen du, eta bestetik funtzionaltasuna ematen dio sistema juridiko-politikoari, zeren eta printzipio horren bidez antolatzen baita boterearen muga, eta estatua bera zuzenbidearen mendean geratzea.

Legearen nagusitasun honen arabera, estatuaren jarduera guzti-guztiak legearen mendean egongo dira, ikuspegi liberalaren arabera legea bera baita zuzenbidearen adierazpen gorena. Estatua legearen mendean geratzean, boterea erabiltzean arbitrariotasuna galarazten da, estatu absolutistak jokatu zuen ildotik zeharo kanpora joz. Tradizio ingelesaren ekarpena da kontzeptu hori, hartan subiranotasuna parlamentuan baitzetzan; horregatik deitzen zen, deitu ere, parlamentu-subiranotasuna; parlamentua zen nagusia sistema juridiko-politikoan, eta ondorioz, handik ateratako lege-arauak nagusiak ziren. Azken batean, legearen inperioa legearen gailentasuna adierazteko baliabide bat da.[18]

Estatu absolutistan inolako murriztapenik eta mugarik gabe erabiltzen zuen monarkak boterea; estatu liberalean, berriz, botere-banaketa dogma bat da, boterea mugatzeko.


Hasieran, printzipio hori banaketarako irizpidetzat erabili zuten, baina burgesia aginpidera heldu zelarik, eta hartan finkatu, banaketa hutsa izateari utzi eta printzipio tekniko gisa itxuratu zen. Aginpidea banatzeko sistemak Frantziar Iraultza igaroz geroztik izan zuen indarra; edonola ere, tokian tokiko mugimendu liberalek zeinek bere erara erabili zuten.


Badu alderdi etiko bat: boterea demokratizatzea eskatzen du, boterea herriaren eskuetara igarotzea hain zuzen. Eta badu alderdi funtzional bat ere: hain zuzen ere argiro planteatzen baitu nazio-subiranotasunaren ideia baliagarria dela estatuaren antolaketa berrirako, boterea legean oinarritu dadin laguntzen duelako hain justu. Errepresentazio- edo ordezkaritza-ganberetan adierazten da nazio-subiranotasuna, eta ganbera horiek izango dira, gainera, legea egingo dutenak. Beraz, nazioaren borondatearen produktua da legea, eta legea, bide batez, boterea da. Ikusi bezala, printzipio horrek harreman juridiko-politikoak antolatzen ditu.

Beste alde batetik, kontuan izan behar da nazio-subiranotasunaren printzipioa ez zela ageri estatu liberala sortu zen herrialde guztietan; esate baterako, Alemanian bideratu zen formulan ez da horrelakorik, hartan estatuarena baita subiranotasuna, ezen ez nazioarena.[18]

Gizabanakoaren eskubide eta betekizunek ere badute alderdi etiko eta alderdi funtzional bat. Alderdi etikoari dagokionez, gizarte liberalean gizabanakoak lehenbiziko aldiz du zenbait eskubide, eta estatuaren botereak mugatu edo murriztu ezin duen jarduera esparru bat aitortzen zaio. Eskubide horiek esparru pribatuan dute batez ere indarra, trukea gertatzen den horretan alegia, eta beste era bateko harremanak ezarrazariko ditu estatuaren eta estatu hori osatzen duten gizabanakoen artean.

Alderdi funtzionalari dagokionez, eskubide eta askatasun indibidual berriak harreman politiko berrietara egokituko dira; produkzio-sistema kapitalistak eragin zituen harreman berri horiek, Estatuaren eta ekonomiaren antolaketan ezarri zuen eredu berriaren bidez. Eskubide eta askatasun berriek jarriko dute arrastoa, monarkiaren eta parlamentuaren arteko botere-banaketa egiteko, zeren eta haietako bakoitzari zeini bere jarduera-esparru berezia zehazten baitiote.

Ingalaterran, subiranotasuna parlamentuan datza. Eta halaz, legea errespetatu egin behar da, subiranotasunaren adierazpena zelako.

Frantzian, berriz, subiranotasunaren eta botere-banaketaren printzipioak dira abiapuntuak.

Nazioan datza boterea, eta haren ordezkaria parlamentua da, hau da, parlamentua bihurtzen da boterearen ordezkari nagusi. Parlamentua da erakunde gorena, hark adierazten duelako borondate orokorra.

Horrenbestez, estatuko beste organo zein erakunde guztiak haren mendean daude, eta legearen mendean geratu beharko dute betiere.

Alemanian landu zuten subiranotasunaren kontzeptua eta Frantziakoa ez zetozen bat, herrialde bakoitzean nobleziak eta burgesiak zuten indarra ezin baitzen parekatu.

Alemanian, aristokraziaren eta koroaren indar politikoa askoz handiagoa zen, Frantzian zutena baino. Gauzak horrela, printzipio monarkiko bat ezarri zuten, eta horren arabera, aurrez parlamentuari esleitu gabeko kontu guztietan jardun zezakeen monarkak; bide batez, parlamentuak monarkaren laguntza beharko zuen, zerbaitetan jardun nahi zuenean. Boterea banatzeko beste modu bat lege-erreserba da. Horren arabera, hainbat kontutan legea da arauemaile bakarra, askatasun- eta jabetza-kontuetan, adibidez. Alemaniako kasuan, aipatu azken bi kontu hauetan du indarra legezkotasunaren printzipioak. Beraz, aurreko kasuan baino esparru murritzagoa hartzen du, inondik ere.[19]


Printzipio hori herrialde bakoitzean nola gauzatzen den alde batera utzita, legearen eta botere legegilearen nagusitasuna da funtsezko ideia; eta nagusitasun hori parlamentuaren bidez adieraztea. Printzipio horrek, azken batean, legeak aurrez finkatu gabeko ezer egitea galarazten dio boterearen eragile edo betearazleari. Administrazioaren jarduera legegintzara mugatuko da, eta “a posteriori” jardungo du botere eragileak, hau da, horretarako gaitasuna ematen diotenean.

Meategi batean lanean ziharduten haurrak, XIX. mendearen amaieran. Doktrina liberalari ez zitzaion jarri estatuaren aldetik inolako legezko mugarik, eta horrek kapitalismoaren bilakaera neurrigabea eta gizarte-klase apalenen esplotazioa ekarri zuen.

Parlamentuak du ekimen-boterea, eta parlamentuak azter dezake nahi duen gaia; eta parlamentuak berariaz eman behar dio baimena botere betearazleari, hark bere eginkizunak bete ditzan.[20]

Legezkotasunaren printzipioa bete dadin, hainbat baliabide eta bermez osatutako sistema bat jartzen da; izan ere, sistema horrek aukera ematen dio gizabanakoari, bere eskubideen kontrako zerbait egiten zaionean haien defentsan auzitara jotzeko.

Konstituzio liberalek berariaz jaso zituzten orain arte aipatutako printzipio juridiko-politiko guztiak, hala nola parlamentu-ganberei dagozkienak, boterearen mugei eta banaketari buruzkoak, eta zuzenbidezko estatuaren mekanismoak sartzekoak; XIX. mendeko hogeita hamarreko hamarraldiaren inguruan agertu ziren konstituzio horiek.

Produkzio-modu kapitalista gero eta garrantzitsuagoa zelarik, estatu-antolaketa berriak suspertzaile-eginkizuna beteko zuen gizarte liberalean, dagoeneko abian zen industrializazio-prozesuarekin batera gertatzen ari ziren eraldaketa ekonomikoen mailan inondik ere. Hala eta guztiz ere, Estatuaren eginkizunek muga bat zuten oraindik ere, zeren eta gizabanakoaren askatasuna subiranoaren boterearen gainetik baitzegoen, hots, subiranoaren betekizunak gizabanakoen eskubideen azpitik ziren.[12]

Azkenean, edonola ere, argi pixka bat egin behar da liberalismoaren eta demokraziaren arteko harremanen inguruan, sarritan nahasten diren kontzeptuak dira eta.

Lehenbiziko liberalek ez zuten oso-oso ongi ikusten inolako herri-gobernurik, eta beraz, demokraziarik. Halaz, estatu liberalaren lehenengo saioetan partaidetza politikoak muga zehatzak zituen, klase ahaltsuak baitziren partaide bakarrak, eta emakumezkoak ere kanpoan ziren. Beraz, ezin inolaz ere pareka daitezke liberalismo eta demokrazia ideiak. Geroago, alabaina, egoera hori aldatuz joan zen, eta estatu liberalean alderdi demokratizatzaile zenbait sartuz; prozesu horren azken fruitua, estatu liberalaren ordez estatu soziala ezartzea izan zen.


Gai hau landu zuen klasiko esanguratsuenetariko bat Maximilian Weber izan zen.

Maximilian Weber soziologo eta ekonomialari alemaniarra izan zen, soziologia moderno antipositibistaren sortzailetzat hartzen dena. Marx-en ideia batzuk (hala nola historiari buruzko ikuspegi materialista eta klase arteko borrokaren garrantzia) zorrotz kritikatu zituen.

Puritanismo protestantearen eta kapitalismoaren sorreraren arteko harremana aztertu baitzuen[20]. Weber-ek klase sozialei buruzko ikuspegi pluralista defendatu zuen. Ikuspegi horren oinarrian bereizketa garrantzitsu bat dago, jabetzako klaseen eta "lorpen" (erdiespen) klaseen artekoa hain zuzen.

Jakina, gizarte kapitalista batean jabetzak garrantzia handia du klase posizioa definitzeko, Marx-ek erakutsi zuenez. Baina jabetzarik ez dutenen artean desberdintasun nabarmenak daude, pertsona horiek merkatuan eskain ditzaketen zerbitzuei begira (kualifikazioak, eta kualifikazioak monopolizatzeko ahalmena). Kapitalismo modernoan, hezkuntza-sisteman lortutako kualifikazioek garrantzia handia hartzen dute.[20]

Max Weber







Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Del Pozo Andrés, María del Mar. (2018-06-27). «Los colores de la patria. Símbolos nacionales en la España contemporánea» Historia y Memoria de la Educación (8): 815.  doi:10.5944/hme.8.2018.22088. ISSN 2444-0043. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. Galston, William A.. (1991-08-30). Liberal Purposes. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-41036-6. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. Miguelena Torrado, Joana; Dávila Balsera, Paulí; Naya Garmendia, Luis María. (2018). «Éxito universitario en el País Vasco: el programa Arrakasta» Educación e Inclusión Aportes y perspectivas de la Educación Comparada para la Equidad (Universidad de La Laguna. Servicio de Publicaciones)  doi:10.25145/c.educomp.2018.16.054. ISBN 978-84-16471-19-5. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. Miguelena Torrado, Joana; Dávila Balsera, Paulí; Naya Garmendia, Luis María. (2018). «Éxito universitario en el País Vasco: el programa Arrakasta» Educación e Inclusión Aportes y perspectivas de la Educación Comparada para la Equidad (Universidad de La Laguna. Servicio de Publicaciones)  doi:10.25145/c.educomp.2018.16.054. ISBN 978-84-16471-19-5. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. a b c «Reseñas del volumen 2016-2017» Analecta Malacitana, Revista de la sección de Filología de la Facultad de Filosofía y Letras 2017-12-02  doi:10.24310/analecta.2017.v39i1.5632. ISSN 1697-4239. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  6. Rincón García, Wifredo. (2008-06-30). «La CECEL en el CSIC» Arbor CLXXXIV (A1): 11–18.  doi:10.3989/arbor.2008.ia1.298. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  7. a b Miguelena Torrado, Joana; Dávila Balsera, Paulí; Naya Garmendia, Luis María. (2018). «Éxito universitario en el País Vasco: el programa Arrakasta» Educación e Inclusión Aportes y perspectivas de la Educación Comparada para la Equidad (Universidad de La Laguna. Servicio de Publicaciones)  doi:10.25145/c.educomp.2018.16.054. ISBN 978-84-16471-19-5. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  8. Galston, William A. (William Arthur), 1946-. (1991). Liberal purposes : goods, virtues, and diversity in the liberal state. Cambridge University Press ISBN 0-521-41036-3. PMC 22862418. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  9. «Cambridge Studies in the History and Theory of Politics» Democracy and Religion: 505–506. 1986-11-27  doi:10.1017/cbo9780511560750.014. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  10. a b c Grande Yáñez, Miguel. (2014-10-01). «La Filosofía Hermenéutica como Fundamento del Derecho» Revista Portuguesa de Filosofia 70 (2-3): 383–396.  doi:10.17990/rpf/2014_70_2_0383. ISSN 0870-5283. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  11. a b c d Skocpol, Theda. (1980-03). «Political Response to Capitalist Crisis: Neo-Marxist Theories of the State and the Case of the New Deal» Politics & Society 10 (2): 155–201.  doi:10.1177/003232928001000202. ISSN 0032-3292. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  12. a b Etxezarraga Ortuondo, Nere. (2019-05-24). «Lazarraga eskuizkribuko Aitac ezcondu ezpanagui poemaren iturriak eta ereduak» Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (109): 75–113.  doi:10.26876/uztaro.109.2019.4. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  13. a b Forero, Eduardo Andrés Sandoval; Figueroa, José Javier Capera. (2018). «Un acercamiento analítico sobre la concepción del estado a través del pensamiento de Theda Skocpol, Michael Manne, Inmanuel Wallerstein: Divergencias y convergencias epistémicas» Nuevo Pensamiento 8 (11): 46–66. ISSN 1853-7596. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  14. «LA SECTA EN EL PODER.» Ensayo sobre el espíritu de las sectas (El Colegio de México): 43–54. 1945-01-01 ISBN 978-607-628-482-7. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  15. Rincón García, Wifredo. (2008-06-30). «La CECEL en el CSIC» Arbor CLXXXIV (A1): 11–18.  doi:10.3989/arbor.2008.ia1.298. ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  16. Sedláček, Jan. (2018-01-12). «Max Weber: Metodologie, sociologie a politika» AUC PHILOSOPHICA ET HISTORICA 1997 (4): 166–168.  doi:10.14712/24647055.2018.57. ISSN 2464-7055. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  17. Mosteiro García, María Josefa. (2016-01-14). Modelos del desarrollo académico-profesional de las mujeres.  doi:10.15304/9788416533534. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  18. a b Grunstein Dickter, Arturo.. (2003). Hacia un analisis estado-centrico comparativo de las politicas del Cardenismo : las bases politico-institucionales del keynesianismo social.. Universidad Autonoma Metropolitana, Departamento de Sociologia PMC 820100830. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  19. Del Pozo Andrés, María del Mar. (2018-06-27). «Los colores de la patria. Símbolos nacionales en la España contemporánea» Historia y Memoria de la Educación (8): 815.  doi:10.5944/hme.8.2018.22088. ISSN 2444-0043. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  20. a b c https://global.oup.com/ushe/product/econometric-theory-and-methods-9780195123722?cc=es&lang=en&