Lankide:Txikillana/GLI-F4 granada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/GLI-F4 granada
Zerbitzua
Produkzioa
Zehaztasunak

GLI-F4 granada (beste izenez SAE 810) negarra eragiten eta gortzen duen granada da, Frantziako poliziak 2011tik erabilia. Frantzia Europan granada hau istiluen aurka erabiltzen duen herrialde bakarra da. Zauri eta mutilazio kasu ugari egozten zaizkio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu teknikoak:

  • Granadaren negar-gasa hamar gramo CS (2-klorobenzilideno malonitriloz) hautsez osatua dago.
  • Lehergai bezala 26 g.TNT eta 4 g. hexoargizari (hexogeno lehergai militarraren eta argizariaren nahasketa) daramatza.[1]
  • Alsetex armamentu eta diseinu konpainiak (Étienne Lacroix enpresaren filiala) ekoizten du Précigné-ko ( Sarthe ) Malpaire lantegian.[2]
  • GLI-F4 granadak gerra arma bezala klasifikatuak daude Barne Segurtasun Kodean.[3]

Efektuak:

  • GLI-F4 granadak, aire konprimatuaren bitartez, berehalako negarra eta gorreria sortzen du.[4]
  • Ekoizlearen arabera, bere eragina psikologikoa da, 165 dezibeliotako (dB) zarata sortuz 5 metrotako erradioan, eta 165 dB 10 mtara; txoke-uhina ere sortzen du[5] (minaren muga 120 dBtan dago).[6]
  • Gendarmeria Nazionaleko Ikuskaritza Nagusiaren (IGGN) eta Polizia Nazionaleko Ikuskaritza Nagusiaren (IGPN) arabera, granada hauen "lehergai batek sorturiko aire konprimatuzko dispositiboek mutilazioa edo heriotza eragin diezaiokete pertsona bati". Gendarmeriaren barne-gutun batean tinpanoan lesioak ere eragin ditzakeela onartu da. Granada honek mutilazio larriak sortu izan ditu, hala nola hausturak edo anputazioak.[7]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko urtarrila, jaka horien mobilizazioa.

Frantzia da legea betearazteko operazioetan munizio leherkorraren erabilera baimentzen duen Europako herrialde bakarra.[5] Granada hau 2011tik erabiltzen da Frantzian: 2011-795 dekretuak (2011ko ekainaren 30) istiluen aurkako operazioetan erabiltzeko baimena eman zuen, OF-F1 granadarekin batera.[8] Gero GLI-F4ak OF-F1a guztiz ordezkatu du, azken honi 2014an erabiltzeari laga zitzaionean: urte horretan Sivens presaren aurka manifestatzen ari zen Rémi Fraisse-ren hil zen, OF-F1 baten eraginez.[9][10] [11] [12] Halere, Bernard Cazeneuve Herrizaingo ministroak nahiago izan zuen GLI-F4 ez debekatu, baizik eta bere erabilpenaren protokoloa gogortu.[13]

2018ko urriaren 22a: bost zaurituk (tartean bi kazetari) Nanteseko auzi administratiboan bost helegite aurkeztu zituzten, GLI-F4en erabilerak zauri larriekin duen lotura frogatuz, eta Estatuaren erantzukizuna onartaraziz -Barne Saileko ministroaren eta Prefektuaren ahotik-.[14]

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abokatu talde baten debeku eskea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroaren 30eko gutun batean, abokatu talde batek Emmanuel Macron presidenteari granada hauek debekatzeko eskatu zion, azaroaren 24ko Jaka Horien manifestazioan hainbat pertsonei eragindako zauriengatik.[15] Abenduaren 6ean, abokatuok Édouard Philippe lehen ministroa jakinaren gainean jarri zuten, eta GLI-F4 erabiltzeko baimena ematen zuen dekretua berehala bertan behera uzteko eskatu zuten. Gogorarazten dute, halaber, Frantzia dela Europan arma mota hau istiluen aurka erabiltzen duen Europako herrialde bakarra, baina ez duela inguruko herrialdeak baino eraginkortasun handiagorik lortu helburu honetan (Alemaniak eta Italiak emaitza hobeak lortzen dituzte, arma mota hau gabe).[16]

Jaka Horien manifestaldia fabrikaren aurrean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko abenduaren 7an, berrogeita hamar jaka horidun manifestatu ziren Alsetex fabrikaren aurrean, bortizkeria salatzeko eta zaurituei babesa emateko. Lantegia "Seveso gune" industrial arriskutsu bezala klasifikatua dagoenez, jaka horidunek hesietan zauritutako pertsonen argazkiak eta marrazki satirikoak ezarri zituzten, eta biharamunean manifestaldia egin zuten GLI-F4 granaden erabilpenaren kontra.[17]

Lesio larrien erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009ko urtarrilaren 29a: Saint Nazaireko kaleetan, pentsio sistemaren aldeko manifestazioa. GLI granada modelo zahar batek jota, gizonezko bati bi behatz anputatu zizkioten, eta %75eraino urritasunarekin gelditu zen.[18]
  • 2013: Pont-de-Buisen, ekotasa-atarien aurkako manifestazioa. Gizonezko bati eskuaren anputazioa.[19]
  • 2017ko abuztuaren 15a: Buren, hondakin nuklearren ehorzketaren aurkako manifestazioa. Hainbat pertsona larri zaurituak GLI-F4en eraginez, haietako bat behatzak galtzeko zorian[13] (oinean 3 zm. sakon eta 15 zm. diametroko zuloa, tartso-metatartso hezurrak hautsiz eta erauziz, eta plastiko urtua itsatsiz).[20]
  • 2018ko udaberria: Notre-Dame-des-Landeseko ZAD-aren hustuketa. Apirilerako jada 3.000 granada negar-gorreria eragile jaurtiak ziren, tartean GLI-F4ak.[21] Maiatzaren 22: gizonezko bati eskuaren anputazioa.[22]
  • 2018ko amaiera: jaka horien manifestazioak. Azaroaren 24a, Parisen, gizonezko bati eskua anputatu zion istiluen aurkako poliziek jaurtitako GLI-F4 batek.[23] [24] Beste bati plastiko zatiek metraila efektua egin zioten, hanka batean zauri larriak eraginez.[25][26] Abenduak 1: Parisen, 10.000 granada jaurti ziren manifestarien aurka, tartean 339 GLI-F4;[27][28] Egun berean, Toursen, horietako baten eraginez ordezkari sindikal baten eskua anputatua.[29] Abenduaren 8a: Bordeleko mobilizazioetan, gizon batek eskua galdu, GLI-F4 granada bat hartu ondoren.[30]
  • 2019ko otsailaren 9: Parisen, jaka horien mobilizazioa Batzar Nazionalaren aurrean. Gizonezko batek 4 hatz anputatuak, ustez GLI-F4 baten eraginez.[31]
  • 2019ko azaroaren 16a: Parisen, jaka horien manifestazioa. Kazetari batek aurpegian GLI-F4 baten kolpea jasotzen du: kaskoaren bisera hautsi eta gero, aurpegian zauriak eragiten dizkio.[32]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Grenade GLI-F4 : révélations sur une arme qui mutile» Libération.fr 2019-01-25 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  2. «Marché public : Acquisition de grenades et de moyens de propulsion pour les besoins de la Gendarmerie et Police Nationales - Paris cedex 08» centraledesmarches.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  3. Rastello, Celine. «"N'est-ce pas inquiétant qu'un gouvernement utilise des armes de guerre contre la population ?"» L'Obs (Noiz kontsultatua: 2019ko azaroaren 20a).
  4. (Frantsesez) «Quelles sont les grenades autorisées pour le maintien de l'ordre ?» Libération.fr 2014-10-28 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  5. a b (Frantsesez) Grenade GLI-F4. 2019-11-17 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  6. «INTENSIDAD DE LOS SONIDOS EN DECIBELES» www.asifunciona.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-18).
  7. (Frantsesez) «Grièvement blessé au pied par les gendarmes à Bure, Robin témoigne» Reporterre, le quotidien de l'écologie (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  8. Décret n° 2011-795 du 30 juin 2011 relatif aux armes à feu susceptibles d'être utilisées pour le maintien de l'ordre public. 30 juin 2011 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  9. (Frantsesez) Joseph, Marion. (2014-10-29). «Les policiers s'inquiètent de la suspension de la grenade offensive» Le Figaro.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  10. «Le retrait de la grenade OF F1. Bonne ou mauvaise idée ?» https://lessor.org/ (Noiz kontsultatua: 2019ko azaroaren 20a).
  11. (Frantsesez) «Les grenades offensives de type F1 interdites après la mort de Rémi Fraisse» www.20minutes.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  12. «Décret n° 2017-1029 du 10 mai 2017 modifiant l'article D. 211-17 du code de la sécurité intérieure | Legifrance» www.legifrance.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  13. a b (Frantsesez) «Forces de l’ordre : pourquoi tant de grenades ?» Libération.fr 2017-09-12 (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  14. (Frantsesez) «Des victimes de la grenade GLI-F4 - dont une journaliste de Reporterre - lancent une procédure judiciaire» Reporterre, le quotidien de l'écologie (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  15. (Frantsesez) ««Monsieur le ministre de l’Intérieur, il faut renoncer à l’usage des grenades GLI-F4»» Libération.fr 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  16. (Frantsesez) «Grenades GLI-F4 : des avocats montent au créneau» Libération.fr 2018-12-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  17. (Frantsesez) SOULA, Léa. (2018-12-07). «Gilets jaunes. Une action en Sarthe devant l’usine de bombes lacrymo» Ouest-France.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  18. «L'ordre et la force | ACAT France» www.acatfrance.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  19. «Mort de Rémi Fraisse: une grenade des gendarmes mobiles en cause - La Voix du Nord» www.lavoixdunord.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  20. (Frantsesez) «Bure: «Juste avant que mon pied saute, j’ai vu une grenade exploser à hauteur de tête»» ATTAC Mâcon 2017-08-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  21. (Frantsesez) «Les gendarmes ont déversé une quantité record de grenades sur la Zad de Notre-Dame-des-Landes» Reporterre, le quotidien de l'écologie (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  22. (Frantsesez) Notre-Dame-des-Landes : un homme grièvement blessé dans la ZAD en ramassant une grenade. 2018-05-22 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  23. ISSN 0335-1793..
  24. Karl Laske, « Deux blessés graves aux Champs-Élysées: l’exécutif en accusation », Mediapart, 27 novembre 2018
  25. (Frantsesez) 24 novembre : les forces de l’ordre mutilent des “gilets jaunes” – Désarmons-les !. (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  26. (Frantsesez) Antonio, 40 ans : « Ils ont retiré la peau brûlée, mais j’ai un trou dans le pied droit ». 2018-12-08 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  27. (Frantsesez) «Pourquoi des "gilets jaunes" veulent-ils l'interdiction des grenades explosives GLI-F4 ?» Franceinfo 2018-12-06 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  28. (Frantsesez) à 14h44, Par Jean-Michel Décugis et Eric PelletierLe 2 décembre 2018; À 14h46, Modifié Le 2 Décembre 2018. (2018-12-02). «Gilets jaunes : près de 10000 grenades lancées samedi par les CRS à Paris» leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  29. (Frantsesez) «Main arrachée par une grenade GLI-F4: décryptage d'une vidéo qui accable la police» Libération.fr 2019-01-28 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  30. (Frantsesez) «"Gilets jaunes" : "Le gouvernement envoie des grenades sur des gamins qui lancent des œufs"» www.franceinter.fr 2018-12-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  31. (Frantsesez) «"Gilets jaunes" : ce que l'on sait du manifestant qui a eu la main arrachée devant l'Assemblée nationale» Franceinfo 2019-02-10 (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).
  32. Berhokoirigoin, Jenofa. (2019-11-18). «Poliziaren granada bat jaso du aurpegian kazetari batek, Parisen» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-21).

Lotutako artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Arma leherkorrak]]
[[Kategoria:Jaurtitzeko armak]]
[[Kategoria:Polizia ekipamendua]]