Metatartso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Metatartso
Xehetasunak
Honen parte Oina
Kokapena Oina
Artikulazioa Tartsoa
proximal phalanx of toea Itzuli
Identifikadoreak
Latinez '
MeSH A01.378.610.250.300.480
TA A02.5.17.001
FMA 24492
Terminologia anatomikoa

Metatartsoa bost hezurrez osatua dago, metatartso-hezurrak izenekoak (Ossa metatarsila), oinaren erdialdeko aurpegitik zenbatzen direnak.

Metatartso-hezurrak, luzeak dira, hiru aurpegidun hiruki formako gorputz prismatiko batez osatuak, goikoak eta albokoak, eta bi muturrekoak, aurrekoa eta atzekoa. Azken honek, bost aurpegi ditu, horietatik hiru artikularrak direnak (1.a eta 5.a salbu, azken honek bi bakarrik baititu).

Lehen metatartso-hezurra, besteak baino labur eta gogorragoa da. Bigarrena, luzeena da. Metatartso-hezur bakoitzak hurbileko oinarri bat, gorputz bat eta urruneko buru bat du. Metatartso-hezur bakoitzaren oinarria, tamaina handieneko hurbileko muturra da. Euren oinarriak hezur kuneiformearekin eta kuboidearekin artikulatzen dira, eta buruak, hurbileko oineko falangeekin.

Atzealdeko muturretik, batzuk besteekin eta tartsoko bigarren ilarako hezurrekin artikulatzen dira: 1a, lehen ziriarekin, 2a bigarren ziriarekin, 3a, hirugarren ziriarekin, eta, 4a eta 5a, kuboidearekin. Aurrealdeko muturrean, berriz, eurei dagokien hezurretako falangeekin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Metatartso Aldatu lotura Wikidatan
Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.