Lankide:Txikillana/Juan Manuel Basurko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txikillana/Juan Manuel Basurko
Bizitza
Jarduerak

Juan Manuel Basurko Ulazia (Mutriku, 1944 - Donostia 2014ko martxoaren 20a )[1] futbolari eta apaiz katolikoa izan zen.

Bere futbol ibilbidea apala izan arren, Ekuadorren oso ezaguna bihurtu zen: apaiza zela, Barcelona Sporting Club taldearen historiako pasarte oso famatuaren protagonista izan baitzen: La Hazaña de La Plata izenez ezagutzen dena.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basurko Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen. Herrian futbolean hasi zen, eta onenetakoen artean zegoen apaiz sartzea erabaki zuenean. Seminarioko ikasketetan zehar Mutriku Futbol Taldean aritu, Espainiako futbol ligako hirugarren mailan jokatuz.

Ikasketak amaitutakoan apaiz bihurtu zenean, Latinoamerikara misiolari joatea erabaki zuen. Bere lehen lana apaiz gisa San Camilo de Quevedo parrokian izan zen, Ekuadorko Los Ríos probintzian; San Cristóbal elizaren kargu hartu zuen 1969an, 25 urte zituela. Han futbolarekin jarraitzeko modua aurkitu zuen: herriko San Camilo Kirol Klubean, hain zuzen ere. Eskualdean laster zabaldu zen euskal apaiz gazte bat futbolean aritzen zela, eta aurrelari ona zela gainera. Horrela, 1970ean, Portoviejoko Unibertsitateko taldean fitxatu zuten, eta Ekuadorko futbol ligan hasi zen, profesionalekin. Basurkok elizari baimena eskatu behar izan zion futbolari eta parrokiako lana bateratu ahal izateko, bigarrenari beti lehentasuna emateko baldintzarekin. Portoviejo taldean izan zuen ibilbide onaren eraginez, Ekuadorko futbol talde ospetsuenen arreta piztu zuen eta horrela, 1971. urtean, Guayaquileko Barcelona Sporting Club- ek fitxatu zuen. Guayaquilera bizitzera joateak apaiz lanak alboratu beharra ekarri zion; halere, irabaziak bere parrokiako haur behartsuei ematen zizkien.

1971ko apirilaren 29an Barcelona taldeak Libertadores Kopa jokatzen ari zen Estudiantes de La Plata taldearen kontra. Denek honen garaipena espero zuten, artean munduko talderik onena baitzen; aurreikuspen guztien kontra Barcelonak -klub apal batek- irabazi zuen, Basurkok sartutako golari esker. Ekuadorrentzat hau garaipen historikoa izan zen, eta izen propioa ematen diote (Hazaña de la Plata); Basurkok ere ezizena irabazi zuen (El Padre de los Botines Benditos).

Halere, Basurkok zortzi partidu baino ez zituen jokatu Barcelonarekin; denboraldia amaitu aurretik Portoviejo taldera itzuli zen, San Cristobal parrokiako lanarekin jarraitu ahal izateko. Gainera urte amaieran futbola uztea erabaki zuen, apaiz lanetan zentratzeko.

Urte batzuk geroago, Basurko Euskal Herrira itzuli zen eta apaizgoa utzi zuen; bertan ezkondu zen, seme bi izan zituen eta urteetan Donostian eta Hondarribian filosofia irakasten jardun zuen, erretiroa hartu arte. 1996ean Ecuadorretik gonbidapena jaso zuen, Hazaña de la Plataren 25 urteurrenean parte hartzeko. Donostian hil zen, 2014ko martxoaren 20an.[3][4]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

club country Urte
Mutriku FT Espainiako link=|border
San Camilo kiroldegia Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1969
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1970
Bartzelonako Sporting Kluba Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971
Portoviejo Unibertsitateko Kirol Liga Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

izenburua club country Urte
Txapelketa Nazionala link= Bartzelona Txantiloi:ECU link=|border Txantiloi:ECU 1971

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Falleció el padre Juan Manuel Bazurko, ídolo de Barcelona» El Universo 2014-03-22 Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  2. Jorge1494. «Barcelona Sporting Club: Hazañas» Barcelona Sporting Club Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  3. (Gaztelaniaz) BARRAZA, Jorge. (2008-06-06). «Los botines benditos del padre Bazurko» www.euskonews.eus Noiz kontsultatua: 2019-03-06.
  4. (Gaztelaniaz) «Mario Canessa: Juan Manuel Bazurko, el cura de los botines benditos» El Universo 2019-03-02 Noiz kontsultatua: 2019-03-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Espainiako apaiz katolikoak]] [[Kategoria:Gipuzkoako futbolariak]] [[Kategoria:Pages with unreviewed translations]]