Azeri gehienak 5 eta 7 urte bitartean bizi ahal dira askatasunean, nahiz eta gatibutasunean 12 urte edo gehiago euki ahal dute. Orokorrean kanide beste kide batzuk baino txikiagoak dira,esaterako; otsoak, txakalak eta etxeko txakurrak. Esaugarri ohikoenak dira, beraien mutur mehea eta bere buztan lodia. Beste ezaugarri fisikoak beraien bizitokiaren arabera da.
Beste kanidoen taldeen aldean, azeriak ez dira taldeko animaliak. Beraiek bakarzaleko ehizariak dira beraien harrapakiak artzeko ( batez ere marrazkariak). Oso txikitatik erabiltzen den salto-teknika bat erabiliz, non lurraren arabera teknika bat edo beste bat erabiltzen dute. Haien dietan sartzen dira mantxinsaltotik, fruituak, baiak…
Zenbait herrialdetan azeriak izurri larri bat dira. Australian esaterako azeri gorriak (Vulpes Vulpes). XIX. mendean barneratu zuten gizakiak. Paradoxitik beste leku batzuetan azeri batzuk gazorian daude.
Azeriak oso erabilgarriak izan daitezke nekazaritza helburuetarako. Fruta-ustiategietako izurriteak kontrolatzeko erabili izan dira, fruitua osorik utziz.
Azeriak normalean oso kontuz ibiltzen dira gizakiekin, beraz ez dira etxeko animali bezala artzen. Hala ere Errusian hainbat hamarkadatan burututako hazkuntza selektiboko programa batean, Nikolai eta Dimitri Belyaev anaiek zuzendutako zientzialari errusiar batzuek, gero Lyudmila Trutek zuzendutakoa. Hamarkada batzuen ondoren hautespen artifizial bat lortu zuten, jendekiko adeitasun handiko aleak ekoitzea, buztana astintzeko, lastanei erantzuteko, beren ugazabak intziriz edo miazkatuz maitasuna adierazteko, baita haiei jarraitzeko eta haien deiei erantzuteko ere. Bederatzigarren belaunalditik aurrera, jokabide-aldaketez gain, aldaketa morfologikoak erregistratu ziren, hala nola belarri zintzilikarioak hiru hilabetera arte, ile orbanak eta isats kizkurtuak. [2]
Honghai Zhang & Lei Chen (2011) "The complete mitochondrial genome of dhole Cuon alpinus: phylogenetic analysis and dating evolutionary divergence within canidae"; Molecular Biology Reports 38 (3): 1651-1660 . Begiratuta 2022ko ekainaren 3a
Evan Ratliff (7 de marzo de 2011). «Domesticar lo salvaje». National Geographic. Begiratuta 2022ko ekainaren 3a. .