Otso

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eukaryota

Otso
Fosilaren garaia: 0,7 Ma-0 Ma

Pleistozeno ertaina – egun
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Canidae
Generoa: Canis
Espeziea: Canis lupus
Linnaeus, 1758[2]
Hedadura mapa

Otsoa (Canis lupus) ugaztun haragijale bat da, karniboroen ordenakoa. Otsoetatik txakurrak etxekotu ziren duela gutxienez 12.000 urte; hala ere, nabaritasun genetiko batzuek duela 150.000 urte arte aurreratzen dute otsoa etxe abere bihurtzea. Gizakiak Euskal Herriko otso guztiak hil zituen 1950. urterako,[3] baina azkeneko hamarkadetan berriro ere Araba-Bizkaietako mendebaldean bizi izatea lortu zuen XXI. mendearen hasieran, Iberiar penintsularen mendebaldetik itzulita; baina euskal herritarrek dagoeneko hil dituzte herri honetan sortu diren otso komunitate guztiak, txakur basatiek hildako ganaduaren errua otsoari leporatzen baitzaio. Gainera, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Arabakoak, otsoa arriskuan den espezietzat babestu beharrean, hiltzeko baimena ematen dute: halaxe, aldundi bakoitzaren baimenarekin, 2010ean hil zuten Arabako azken otso taldea, eta 2016an Bizkaiko (eta Euskal Herriko) azkena. Eusko Jaurlaritzak ez du onartzen bertako espeziea dela eta desagertzeko zorian dagoela.[4][5][6]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoak oso garatuta ditu zentzumenak: usaimen ona eta gauez ikusteko gaitasuna. Belarri zorrotzak, mutur luzea eta hortz indartsuak ditu eta oso animalia buru-argi eta gogorra da. Horregatik bizirauten du munduko leku askotan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoak taldeka bizi dira eta ehizatu ere taldean egiten dute. Horretarako, lana taldekideen artean banatuta dago eta eurak baino animalia handiagoak ehiza ditzakete horri esker. Animalia bat ikusten dutenean, beraren atzetik abiatzen dira korrika. Gero, gainera salto egin eta hortzak eztarrian sartzen dizkiote, itotzeko. Otsoa haragijalea da eta altzeak, untxiak, oreinak edo basurdeak jaten ditu. Baina batzuetan gizakiaren lurretara sartzea beste erremediorik ez du, lur basati gutxi gelditzen delako, eta ganaduari erasotzen dio. Gainera, gosete handia badago, sarraskia eta frutak ere jan ditzake.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsokumea.

Taldeko bikote nagusia izaten da erreproduzitzen dena. Bikote handi eta indartsuena izaten da hau. Otsoak umealdi bakarra izaten du urtean. Sei hilabetez kumeak sabelean eraman ondoren, otsemeak hiru kumetik zortzira izan ditzake. Eta ugaztunak direnez, hilabete batez esnea ematen die. Bi hilabeterako, taldeko edozein otsok ematen die haragia otsokumeei. Lehenengo mastekatu eta ondoren kumeei ematen diete jateko. Gainera talde osoak babesten ditu otsokumeak harraparietatik.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoei ikaragarri gustatzen zaie jolastea. Bata bestearen atzetik korrika eta lurrean bueltaka aritzen dira eta borrokan ari direla ematen du. Baina benetan nagusitarako prestatzeko balio dute jolasok. Garbitzeko, ibaietan bainatzen dira eta logura badira, berdin zaie elur gainean lo egitea. Gainera, oso animalia sozialak dira eta otsoren batek arauak hautsi ezkero, zigortua edo taldetik kanporatua izan daiteke. Nagusiak buztana gorantz eta burua tente eramaten du, nor den aditzera emateko.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoak bere lurrak markatzen ditu bere usainarekin eta ez du inolaz beste talderen bateko otsoak bertan egoterik uzten. Eta gainera egunero zaintzen ditu bere eremuak beste otsoek bertan ehizatu ez dezaten.

Gizakia eta otsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoa antzina-antzinatik ehizatu izan du gizakiak, guztiz galtzeraino ere bai hainbat tokitan. Europan, abeltzaintza hain jarduera garrantzitsua zenez, gizakiak animalia arriskutsutzat ikusi izan du otsoa, bere azienda hitzen ziolako, eta ipuin eta alegia zaharretan gizakiei ere eraso egiten dien animalia gaizto eta zitaltzat azaltzen da. Egiaz, ordea, otsoak ihes egiten du gizakiarengandik, eta janaria falta zaionean baizik ez da hurbiltzen gizakiak bizi diren inguruetara.

Azpiespezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mota askotako otsoak daude: zuriak, beltzak, arraza ezberdinak… eta gainera kanidoen familia barruan ahaide asko ditu: dingoak, txakalak, koioteak eta txakurrak, esate baterako. Gaur egun dauden otso azpiespezie guztiak, beraz, espezie berdina dira eta euren artean kumeak eduki ditzakete. Txakurrak kenduta 15 subespezie daude katalogaturik, euretariko batzuk orain dela gutxi desagertuak:

Horietatik guztietatik Canis lupus signatus da Euskal Herrian bizi dena. Gizakiaren jazarpenaren ondorioz, XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian ez da otso alerik ere bizi ahal izan. XXI. mendearen hasieran Araba-Bizkaietako mendebaldean kumaldiak aurrera ateratzea lortu zuen, baina abeltzainek otsoari leporatu zioten basa txakurrek egindako ganadu hilketak ere, eta ehiztariek laster hil zituzten otso talde guzti-guztiak, Arabako eta Bizkaiko aldundiek mugarik gabeko otso ehizaldiak baimenduta.[5][6] Oraingoz, oso zail du Euskal Herriko beste aldeetara zabaltzea, gizakiak galarazten baitio.[4][7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The IUCN red list of endangered species
  2.   Linnæus, Carl (1758), Systema naturæ per regna tria naturæ, secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis, I (10. argitaraldia), Holmiæ (Stockholm): Laurentius Salvius, 39–40. orrialdea, http://www.biodiversitylibrary.org/item/80764#page/49/mode/1up .
  3.   Aihartza, J. R. (1992ko urtarrila), «Otsoa Euskal Herrira heldu», HABE (211), http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/user/anon/page/artikulua?gid=124644 .
  4. a b «Otsoak eta Euskal Herrian», Norteko Ferrokarrilla, Euskadi Irratia, 2010-01-19. Oihane Lakar biologoari eginiko elkarrizketa, Elhuyar.org webgunean entzungai (iraupena: 4' 42'').
  5. a b Arantxa Elizegi: «Euskal Herriko azken lau otsoak hil dituztela salatu dute talde ekologistek», Berria, 2016-01-24.
  6. a b Pello A. Zuazo: «Isildu egin dira Euskal Herriko uluak», Berria, 2016-01-27.
  7.   Ormaetxea, I. (2008-02-02), «Otsoa Euskal Herrian?», Euskal Jakintza, http://www.euskaljakintza.com/2008/02/02/otsoa-euskal-herrian/ .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otso Aldatu lotura Wikidatan