Edukira joan

Lankide:Zaporta13

Wikipedia, Entziklopedia askea

PS/2 ataka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PS/2 konektoreak edo PS/2 atakak IBM Personal System/2 ordenagailu-serietik hartzen du izena, 1987an IBMk sortua eta teklatuak eta saguak konektatzeko erabiltzen da. Aurkeztutako aurrerapen asko berehala berenganatu zituen PCaren merkatuak, konektore hau lehenengoetako bat izanda.

Bi kasuetan, seriala da (bi noranzkokoa teklatuaren kasuan), eta ama-plakan[1] kokatutako mikrokontrolagailuen bidez kontrolatzen da. Ez dira beroan trukatuak izateko diseinatu, eta hori egitean ez da ezer gertatzen, mikrokontrolagailu modernoak askoz erresistenteagoak baitira sarrera-/irteera-lineetako zirkuitulaburretarekiko.

Nahiz eta elektrikoki AT DIN 5 teklatu-konektorearen berdin-berdina izan (egokigailu sinple batekin bata bestean erabil daiteke), oso txikia denez, AT formatua zuten ordenagailuetan (non teklatu-konektorea soilik sartzen zen) ahalbidetzen du ATX formatua duten ordenagailuetan teklatuak eta saguak egitea, askatzen gainera orduan batez ere saguentzat erabiltzen zen RD-232 ataka, eta horrek eragozpen bezala zuen beste ataka serial batekin etendurak partekatzen zuela (horrek eragotzi egiten zuen COM1-i sagu bat eta COM3-ri modem bat konektatzea, sagua mugitzen zen bakoitzean modem-ari deia.

Aldi berean, PS/2 teklatuaren eta saguaren interfazeak, nahiz eta elektrikoki antzekoak izan, ezberdintzen dira zeren teklatuaren interfazean bi aldeetan bi noranzkoko komunikazioa ahalbitzeko kolektore ireki bat behar da. Mahai gaineko ordenagailu normalek ez dute teklatua eta sagua identifikatzen posizioak trukatzen badira.

Ordenagailu eramangarri batean edo tamaina txikiko ekipo batean, ordea, oso ohikoa zen PS/2 konektore bakar bat ikustea, soberako konektoreetan bi konexioak biltzen zituena, eta kable berezi baten bidez konexio horiek ohiko konektoreetan banatzen zituena

Bestalde, PS/2 sagua serietik oso desberdina da elektrikoki, baina serieko ataka batean egokigailuen bidez erabil daiteke.

Marka-ekipoetan (Dell, Compaq, HP eta beste batzuk) azkar ezartzen dira; 386, 486 eta Pentium klonikoetan, berriz, AT motako kaxak erabiltzen dituztenez, agertzekotan slotetako batean lokailu gisa agertzen dira. ATX estandarraren agertzeak goitik behera aldatu du gaia.

Biak berdin-berdinak direnez, nahasketa asko eta koloreentzako kode eta era askotariko ikonoak sortzen dira (marka desberdinetako erabiltzaileen artean nahasketa handiagoa sortzen ohi dituztenak), Microsoft-ek PC 99 zehaztapenak argitaratzen dituen arte. Zehaztapen horiek kolore estandar morea definitzen dute teklatu-konektorerako eta kolore berdea sagu-konektorerako, bai ama plakako konektoreetan, bai periferiko bakoitzeko kableetan

Konexio mota hauek PC ez diren makinetan erabili dira, hala nola DEC AlphaStation edo Acorn RiscPC / Archimedes makinetan.

Gaur egun, gehiengoak USB Plug and Play gailuek ordezkatu dituzte, aurkitzeko zailak izatea eraginez, konexio-abiadura handiagoa eskaintzen baitute, periferiko bat baino gehiago modu bateragarrian konektatzeko aukera ugari eskaintzea, "beroan" (Plug & PLay) eta sistema eragilea inportatu gabe, dela Windows, dela MacOS edo Linux (hau da, plataforma anitza).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Wayback Machine» web.archive.org 2016-11-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]