Dell
Dell Round Rocken (Texas) sortutako estatubatuar konpainia multinazional bat da, ordenagailu pertsonalak, zerbitzariak, sareko switchak, programa informatikoak, periferikoak eta teknologiarekin lotutako beste produktu batzuk garatu, fabrikatu, saltzen dituena. Michael Dellek 1984an sortu eta lau urtetan merkatu-kapitalizazioa handitzea lortu zuen, 1984an 1,000 US $ izatetik 1988an 85 milioi US $ izatera pasatuz.[1]
Korporazioa 1980ko eta 1990eko hamarkadetan hazi eta hainbat urtez munduko PC eta zerbitzari handiena bihurtu zen. 2008an bigarren postua lortu zuen. 2008an 95.000 langile zituen mundu osoan. 2005ean Fortune aldizkariak Fortune 500 zerrendako munduko lehen enpresarik handientzat jo zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) «Michael Dell, el genio que inició un emporio tecnológico con 19 años y solo US$1.000» Dinero 2017-7-19.