Teklatu (ordenagailua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alphanumeric keyboard.jpg

Teklatua, giltzadia edo klabierra, gailu periferiko bat da, botoi eta teklen moldaketa bat erabiltzen duena, ordenagailura informazioa bidaltzen duten palanka mekanikoen edo etengailu mekanikoen gisa jarduteko. Teklatuak 99 eta 147 tekla bitartean izaten ditu, lau bloketan zatiturik: funtzio blokea, bloke alfanumerikoa, bloke berezia eta bloke numerikoa.

Giltzadi hitza XXI. mendearen hasieran proposatu eta erabili zen teklatu/klabier, Hegoaldeko hitza vs Iparraldeko hitza, dikotomiari aurre egiteko. Zehazki hiztegian, 2005. urtean teklatu hitzari Beh. marka erantsi zitzaion. Baina badirudi hurrengo urteetako erabilpenak hiru aukeren artean teklatu hitza hitzik estandarrena bihurtu duela[1].

Teklatu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonoetan, tabletetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskuko telefono adimentsuetan QWERTY teklatuaren eredua izan da eredurik erabiliena. Telefono marka askok bere teklatua eredu propio erabiltzen dute, hainbat hizkuntzatan, eta, gainera, badaude teklatu aplikazio unibertsalagoak, horietako batzuk software librearen baldintzetan eginak.

Esate baterako, euskarari egokitutako AnySoft Keyboard aplikazioa[2] telefono eta tableta askotan erabil daitekeen software librea da eta euskaraz idazteko prestatuta dago. Hitzak osatzeko eta zuzentzeko sistema badauka.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

QWERTY giltzadia, 102 tekla eta AEB-tako teklen distribuzioarekin

Teklen disposizio desberdinak idazmakinen gainean eraikitzen joan da. Teklatuaren tekla bat sakatzean, mailu mekaniko txiki bat mugitzen zen, paperean kolpatzean tinta jarriz. Azkar idaztean, mailutxoek, giltzek, ez zuten banaka kolpatzeko denborarik eta askotan leku berdinean letra bat baino gehiago agertzen zen.

Karaktereen aldaketari dagokionez oinarrizko eta bigarren mailako bi aldaera desberdin sortu ziren: AZERTY (frantsesa) eta QWERTZ (alemana). Biak hizkuntzen araberako disposizio aldaketan oinarritu ziren. Gaztelania hizkuntza ofizialtzat zituzten teklatuei “Ñ” gehitzeaz gain, bestelako karaktere batzuk gehitu zieten, hala nola: tiletak, c zedila (ç), etab. Nahiz eta karaktere batzuk beste hizkuntza batzuei egokitu (katalana, frantsesa...). Gaztelania hizkuntzatzat dituzten teklatuei QWERTY diseinua dagokie. Beste hizkuntza batzuetarako beste teklatu mota diseinatu dute, erosotasuna helburu.

Idazteko makina elektrikoak agertu zirenean tekletako letren distribuzioa aldatzea erabaki zuten. Tekla edo giltza ohikoenak teklatuaren erdialdean jarriz. Bestalde, ordenagailu modernoenak hainbat hizkuntzatako distribuzioa erabiltzen uzten dute teklatu berberean.

Teklatu asko IBM enpresaren teklatu batean oinarritu ziren. Teklatu horrek “IBM Enhanced 101 KeyBoard” izena zuen, eta 1987. urtean atera zen merkatura. Teklatu hau IBM etxeak sortutako hirugarren teklatua izan zen. Lehenengo IBM teklatuak 83 tekla zituen, eta bere izena “IBM PC and XT KeyBoard” zen. Hurrengo diseinua AT etxeko teklatu originala izan zen. Askoz hobea eta tekla gehiagorekin. Teklatuak asko aldatu dira azken urteetan, eta asko lagundu dute informatikaren unibertsoa handitzen.

IBM Selectric bezalako teletipo eta idazteko makina elektrikoez gain, lehenengo teklatuak ordenagailu terminalak izaten ziren, portu serialaren bitartez komunikatzen zirenak ordenagailuarekin. Teletipo arauez gain, serieko komunikazio estandarra izendatu zuten, erabilera denboraren arabera ANSI karaktereen jokoan oinarrituta zegoena. Gainera, gaur egun, oraindik ere, modem bidezko komunikazioetan erabiltzen dira. Horretarako eskape sekuentzia edo tekla konbinazioa erabiltzen zen.

Etxeko ordenagailuaren iritsierarekin mota askotako teklatu, teknologia eta kalitate etorriko dira, nahiz eta ekipo gehienak ama plaka teklatu azpian erantsi CPU irakurgailu bezala izanda. Kasu gutxi dira erabiltzen dutenak edo serieko komunikazioa onartzen dutenak.

Teklen banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teklatu batean teklen banaketa berezia ikus dezakegu. Teklak lau multzotan bereizita daudela ikus dezakegu:

  • Funtzio teklak: Lehenengo lerroan kokatuak, F1etik F12ra, ordenagailuaren exekuzio programan zuzenean sartzeko sarbide bezala erabiltzen diren teklak daude.
  • Bloke alfanumerikoa: Letrak, zenbakiak eta bestelako karaktere grafikoak ditu. Tekla bakoitzak bi edo hiru karaktere egiten ditu (minuskula, maiuskula eta Alt GR).
  • Editatzeko teklak: Bloke alfanumerikoaren ezkerrean kokatuta, kurtsorea posizioz aldatzea uzten duten teklekin batera editatzeko balio dute.
  • Bloke numerikoa: Teklatu handietan eskuinaldean kokatuta. Teklatu txikietan teklatu numerikoa letren tekletan kokatzen ohi da eta Fn tekla sakatuta aktibatzen da. Zenbaki hamartarren digituak eta zenbait eragiketa aritmetikoetako zeinuak dauzka. Gainera, “Bloq Num” tekla dauka, zenbait teklen balioa aldatzeko erabiltzen dena. Teklatu numerikoa kalkulagailu eta telefonoen teklatuaren antzekoa da, hamar oinarrizko zenbakiez gain, oinarrizko lau eragiketa dauzka: + (batura), - (kenketa), * (biderketak) eta / (zatiketak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ikus, esate baterako, Egungo Testuen Corpusa
  2.   «AnySoft Keyboard euskaraz kalean», Librezale.eus bloga, . Noiz kontsultatua: 2018/04/15 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teklatu (ordenagailua) Aldatu lotura Wikidatan