Lankide eztabaida:AsierTrucios4B

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo. Asier Trucios naiz. Jose Miguel Barandiaran-eko ikaslea. Orain 4DBH-n nago. 4B gelan.

«Irakaskuntza» artikuluko testu ulertezina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Asier. Ikusi dut Gaztelaniazko Wikipediako artikulutik testu zati bat itzuli eta «Irakaskuntza» artikuluan txertatu nahian zabiltzala. Ez da batere lan erraza: gai espezializatua da, hiztegi berezikoa, eta gainera egitura konplexuko esaldiak ditu. Beraz, hori itzultzea lan nekeza da (eta badakit zertaz ari naizen, itzultzailea bainaiz lanbidez).

Beraz, testu hori txukun-txukun egon arte, ezin da artikuluan txertatu. Zure erabiltzaile orriaren azpiorri gisa gorde dizut testua, hemen. Txukun-txukun jartzea lortzen baduzu, artikuluan txertatu ahalko da.

Bestela, beharbada gai errazagoren bat har dezakezu, zure zaletasuna den gairen bat, eta horren inguruko artikuluetan editatzen saiatu. Horrela emaitza hobeak lortuko dituzu, segur aski. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2016-03-02, 14:37 (UTC)

Mila esker ekarpenengatik[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Asier. Mila esker zure ekarpenengatik. Xabier Armendaritzen aholkuei jarraiki "irakaskuntza" baino gai errazagoetan egindako ekarpenak eskertzekoak dira: Cambrils, Aymeric_Laporte, Satira... Ikasle gutxi ikusten dira zuk erakutsi duzun lan egiteko kemenarekin.

Eutsi goiari!-GorkaAzk (eztabaida) 08:21, 11 ekaina 2016 (UTC)