Lankide eztabaida:Assar/2007ko bigarren seihilekoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluak zirriborro bezala sailkatzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar! Duela hilabete batzuk Wikipedia:Zirriborro orrialdean saiatu nintzen zirriborroek zer adierazten duten eta zertarako erabiltzen diren dokumentatzen. Artikulu bat zirriborro bezala markatzeak ez du esan nahi artikulua gaizki dagoenik inolaz ere! Gaizki baldin badago edo akatsak baldin baditu {{wikitu}} edo {{zuzendu}} bezalako txantiloiekin markatzen ditugu. Zirriborro bezala sailkatzeak esan nahi duena da artikulu horren edukia momentuz xumea dela, osatu egin daitekeela, eta zirriborroen kategorian sartzen du norbait osatzera animatu dadin. Beste elementu kimiko batekin alderatuz, Wolframa esate baterako, ikus dezakezu eduki ugari eskaintzen duela, eta ez dela inolaz ere zirriborroa.

Honenbestez, askotan ez da erraza izaten zirriborroa zein den eta zein ez den erabakitzea, guztiz subjektiboa baita, baina osatzeko duen behar hori adierazteko balio du, besterik ez. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:54, 14 Abendua 2007 (UTC)

Bai, printzipioz bere horretan erabili txantiloia. Dena dela, txantiloia hobetu beharko litzatekeela uste baduzu, eztabaida orrialdean proposatu dezakezu. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:18, 15 Abendua 2007 (UTC)

Elementu kimikoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar. Elementu kimikoen artikuluak sortzen eta osatzen lan txukuna egiten ari zara, baina oraindik lan luzea duzu egiteko... Hala ere, idazkera kontutxo bat: niri egokiagoa iruditzen zait artikuluaren hasiera-hasierako esaldia horrela izatea:

Beruna elementu kimiko bat da, Pb ikurra eta 82 zenbaki atomikoa dituena.

Zuk honela ipini duzu:

Beruna Pb ikurra eta 82 zenbaki atomikoa dituen elementu kimiko bat da.

Nik uste, horrela nahasgarri xamar geratzen da. Beruna' eta Pb bata bestearen ondoan daudelako eta garrantzitsuena (elementu kimikoa dela) amaieraraino ez delako agertzen. Horratx nire ustea. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 21:44, 18 Abendua 2007 (UTC)

Nire ustez argiago egongo litzateke horrela. Gainera, ez dut uste gramatikaren aldetik koma hori ondo ipinita dagoenik... --josugoni (erantzun hemen) 22:08, 18 Abendua 2007 (UTC)

Argazkien bozketak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Argazkien bozketan bakarra aukeratu duzu eta berez 4 aukeratu behar dira, bat aste bakoitzeko. Ahal duzunean, mesedez, bozkatu besteak, fale? Aio! (eta urte berri on) -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     01:05, 31 Abendua 2007 (UTC)