Lankide eztabaida:Assar/2008ko lehen seihilekoa

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Taula periodikoa[aldatu iturburu kodea]

Egiten ari zaren artikuluak ikusita, pentsatzen dut hau gustatuko zaizula... XD --Unai Fdz. de Betoño 18:22, 6 Urtarrila 2008 (UTC)

Fungi erreinua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut Fungien inguruan zerbait egin nahi duzula... ni orain Primateekin nabil gora eta behera, baina nahi baduzu nik ere nahiko interesa dut erreinu honetan... lagundu ahal dizut nahi baduzu? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:02, 13 Urtarrila 2008 (UTC)

Ni nahiko abila naiz txantiloiekin, beraz nahi duzunean jar gaitezke horretn lanean. Agian Wikiproiektu bat ere sor dezakegu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     23:24, 13 Urtarrila 2008 (UTC)
Kaixo! Lehen ez dut irakurri eta orain zure bi mezuak jaso ditut. Beno, kategoria bat aldatzea zaila da, ahu da, bertan dauden artikulu guztietan aldatu behar da eta gero kategoria ezabatu edo nahi dena egin. Hala ere hori erraz egin daiteke bot batekin, hoberena Lankide:TXiKiri eskatzea litzateke. Bigarren arazoa, txantiloiarena, aldatu dut. Erabiltzen duguna zuzenean dago ingelesekotik kopiatua eta jartzen duzun moduaren arabera ondo geratzen da. Aldaketa bat egin dut, dibisioak azpian jarriz, beste txantiloietan bezala. Ea zer deritzozun. Postrea hartzera noa, gero jarraituko dugu. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:36, 15 Urtarrila 2008 (UTC)
Ke ba! Kategoriak nahi dituenak sortzen ditu. Egin behar duzun bakarra artikulu batean nahi duzun kategoria jartzea da, adibidez [[Kategoria:Adibidea]] eta orduan behean gorriz agertuko da. Eman klik eta artikulu bat izango balitz bezala jarri hau zein kategoriaren barruan dagoen, adibidez, [[Kategoria:Adibide tontoak]]. Ulertzen duzu? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     15:45, 15 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo! Beno, ez da ideia txarra. Egin behar dena adibidez Lanperna artikuluan [[Kategoria:Perretxikoak]] jartzea litzateke, nahiz eta redirect bat izan funtzionatzen duelako. Bestean, izen zientifikoa duen artikuluan [[Kategoria:Denadelakoa]] jarri beharko zenuke. Modu honetan artikulu bera bi izen ezberdinekin geratzen da sailkatua bi kategoria ezberdinetan, eta denak pozik! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     12:12, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo Assar. Lanperna artikulua sortu berri dut, animalia honi buruzko informazioa eman eta Lanperna izeneko perretxikoak bideratzeko. Eman mesedez begiratu bat, ea zer deritzozun. Eta aldaketak egin nahi badituzu, lasai egin! --josugoni (erantzun hemen) 21:44, 20 Urtarrila 2008 (UTC)

Onddo infotaula![aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Zorionak, horrelako txantiloia itzultzen jartzeagatik... egia esan oso interesgarria izan daiteke eta bere erabilpenak altuak dira. Laguntza behar baduzu, eskatu lasai, fale? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     14:59, 24 Urtarrila 2008 (UTC)

Kaixo Assar![aldatu iturburu kodea]

Zer moduz, Assar? Could you please help me expand the translation of this article for the Euskara wikipedia? Mila esker, Independentzia Deklarazio 00:50, 27 Urtarrila 2008 (UTC)

Perretxiko izenak eta beste[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar: Aspaldiko bozketa baten arabera (hemen), izaki bizidunen izenak euskaraz ematea erabaki zen. Niri ere, ondo iruditzen zait euskaraz dagoenean (ad: Tripaki argi) honela ipintzea artikuluaren izen nagusi gisa, latinezkoa baino (ad: Hydnum repandum). Gero, latinetiko izenetik bideraketa bat egin daiteke. --josugoni (erantzun hemen) 15:21, 28 Urtarrila 2008 (UTC)

Van der Waals-en indar[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar! Oraintxe sortu duzun Van der Waals-en indar artikuluaren inguruan aipamentxo bat baino ez nizun egin nahi, jakinaren gainean egon zaitezen. 2006ko maiatzean egin genuen bozketa batean erabaki genuenez, artikuluen izenetan beste hizkuntza batetako izenak deklinatzean gidoirik ez erabiltzen. Artikulu honi aldatu diot izena. Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:05, 1 Otsaila 2008 (UTC)

Zuk botatako bi zalantza horiek oraindik definitzeke ditugun bi ideia dira, baina garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Gaur egun, bi modutara ikus ditzakegu horrelakoak: AEBko / AEB-ko, eta abar. Nik ahal dudan guztietan saihesten dut gidoia, eta erdi (e) hori epentetikoa edo hitzaren parte den zalantza gelditzen denerako uzten dut gidoia normalean, baina ez da erraza. Hauxe eztabaida eta bozketa egin beharko litzatekeen zerbait dela iruditzen zait. Era berean, eguzki-sistema bezalakoetarako ez dugu irizpiderik definituta, Euskaltzaindiaren arauak eta Berriaren estilo liburua jarraitzen saiatzen gara normalean, baina horrez gain ezer gutxi... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:17, 1 Otsaila 2008 (UTC)


Beno, elkarrizketa honetan musturre sartu eta nire iritzia emango dut, nahiz eta jakin ez nauela inork deitu XD. Marraren erabilera oso egokia da kasu askotan, hor baitago esaterako Villasantek (bera izan zela uste dut) jarritako adibidea:
Emakume sendagilea
Emakume-sendagilea
Gidoiaren asuntua uste dut ondo aztertu beharreko zerbait dela. Ni neu, ez nago batere ados esaterako aitaturiko bozketaren emaitzarekin. Ez baitakigu Gaussen legearekin esaterako, Gauss izeneko tipo batek garatu zuen edota Gaussen izenekoak. Hots, anbiguetate hori (eta beste asko) ekiditeko, beharrezko ikusten dut gidoiaren erabilera.--Janfri; bai esan? 15:25, 1 Otsaila 2008 (UTC)

Elementu kimikoak[aldatu iturburu kodea]

Arrazoi guztia duzu, badakit Helioarekin, Hidrogenoren kasuan bezela, ingeleratik artikulu guztia itzultzea gehiegizkoa dela beste artikulu asko hasi gabe daudenean, hasiko nahiz besteekin bi edo hiru paragrafoko artikuluak egiten hala ere bitartean erdia baino gehiago itzuli dudanez helioarena bukatuko dut. Examinetan nabil eta tira deskantsoetan paragrafotxo bana itzultzen nabil... eskerrikasko iradokizunaengatik. Eren

Iepa Assar!

Lehenik eta behin zoriontzea Copyrightdun materiala hain bizkor atzemateagatik. Dena dela, hurrengorako (jada konturatuko zinen moduan) onena {{copyvio}} txantiloia erabiltzea da, artikuluan bertan (ikusgarriagoa da, copyright bortxaketen kategorian sartzen du artikulua...). Hori esateko besterik ez zen, ondo izan!--Janfri; bai esan? 21:28, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Izarra Erlatiboki wikilari berria izan arren jada ekarpen kopuru polita lortu duzu, lankide beterano bihurtuz. Batez ere, elementu kimikoen alorrean eta oraintsu Gasteizko herriekin hasitako lana aipatu nahiko nituzke, are gehiago ikusita hemen daramazun denbora. Uste dut lan ona saritu beharra dagoela, lan horrek aitorpena ere duela erakusteko, horregatik, izar hau. Animo eta segi ekarpen garrantzitsuak egiten.--Janfri; bai esan? 21:57, 12 Otsaila 2008 (UTC)

Bizantziarrak[aldatu iturburu kodea]

Elhuyar hiztegian begiratu dut eta egia diozu, aurrekoa idatzi beharko nuke, aldatuko dut! Zorionak izarrarengatik! Eren

Fungiak sailkatzen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo majo! Hementxe nabil nire gauzekin... ez duzu uste perretxiko jangarriez gain beste modu batean ere sailkatu beharko litzatekela, adibidez familiaka? Nire ustez ordenaka dira ordenatzeko modu hoberena, baina asko ditugunean agian familiaka egin daiteke. Zer deritzozu? -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     22:20, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Barkatu, ez naiz konturatu! Ondo dago horrela... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     22:59, 18 Otsaila 2008 (UTC)

Zalantza pare bat[aldatu iturburu kodea]

Zergatik agertzen da ordua gaizki??

Ordubete atzeratuta dago.

Euskal Herria UTC+1-ean dago ezda?

Nik mezu hau 2008-02-20 22:54-tan idatzi det.

Xalba 21:58, 22 Otsaila 2008 (UTC)

Gasteizko mendiak[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Asier! Izugarria iruditu zait [[Irudi:Montesvitoria.jpg]] argazkia. Asteko argazkirako proposatu dut, eta animatu nahi zintudan, horrelako gehiago baldin badituzu, commonsera igotzen jarraitzeko! Hirigintza eta lurralde-antolakuntza gustokoak ditugunontzat oso didaktikoak dira. Ondo izan! --Unai (esaidank) 21:15, 7 Martxoa 2008 (UTC)

Izugarri polita dago Beleiaren kokagunea Zadorraren meandro horretan. Ez duzu izango kasualitatez zonalde hori kalitate handiagoan, ezta? --Unai (esaidank) 21:25, 7 Martxoa 2008 (UTC)
Hegazkin batetik benetan aterata zegoela uste nuela aitortu behar dizut :-) Google Earthekin horrelako irudiak egin daitezke, baina zureak askozaz kalitate handiagoa du. Izan ondo! --Unai (esaidank) 09:49, 8 Martxoa 2008 (UTC)

Espainierazko interwikia faltan[aldatu iturburu kodea]

Badakit, batzutan ahaztu egiten dut. Horretarako daude BOTak. Ia guztietan, gaztelaniazko edo ingelesezko wikipediatik hartzen ditut artikuluak eta batzutan copy+paste baino ez dut egiten (hala ere normalean gogoratzen naiz). On egin :-), ni ere banoa bazkaltzera, ordua da eta!! Marklar2007 12:56, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Ah! oraintxe konturatu naiz. Ez dago gaztelaniazko interwikirik, gaztelaniaz artikulu hori ez dutelako idatzi. Batzutan ez dut gogoratzen zein hizkuntzatik itzuli dudan. Aio! Marklar2007 16:39, 16 Martxoa 2008 (UTC)

Birpopulaketaren artea[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko zuzenketagatik. Hemendik era inpertsonalagoan idazten saiatuko naiz. Gaiaren hurbitasunak bideratzen nau gu, ni, gure,.... erabiltzen. Lankide:Agur

Ugaztun artikulua[aldatu iturburu kodea]

Bai bai, "si acavo de empezar" esaten den bezala. Nik orain joan behar naiz, baina segituko dut editatzen artikulua. Taxotaularena ez dizut ulertu ondo, ala ere nik ez dut egin taxotaula. Azalduko al zenidake berriro mesedez? Eskerrik asko. Ondo segi!--EnzaiklopediaNire eztabaida 21:37, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Beno, zuk jarriko baduzu... justu horaintxe bertan jarriko nuen. Jartzen dezu zuk ala neuk?--EnzaiklopediaNire eztabaida 21:42, 22 Martxoa 2008 (UTC)

Assar nola esaten zen "resumido" hitzak euskaraz?--Enzaiklopedia Ah orain gogoratu naiz, laburtu zen. Eskerrik asko!--enzaiklopedia

Eskerrik asko Assar organulu artikuluan taula jartzeagatik, atzo erotu egin nintzen taula jarri nahiean, wikipediako laguntza orriei begira jardun arren! Laida 13:16, 23 Martxoa 2008 (UTC)

Gasteizko herrien kokapen mapa ezabatu?[aldatu iturburu kodea]

Aupa Assar!

Betiko bueltatxoa egiten nabil ezabatu beharreko artikuluen zehar eta ikusi dut zuk jarri duzula Gasteizko herrien kokapen mapa ezabatzeko oharra, zer dela eta? Zerbait txarto dabil ala? Orduan, benetan ezabagarria al da?--Janfri; bai esan? 21:02, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Ondo, ezabatzera noa orduan ba.--Janfri; bai esan? 21:32, 25 Martxoa 2008 (UTC)
Katxis, nik jada behin martxa hartzen dudanean... Enpin, beste artikuluren batek izan beharko du nire ezabatze-gosea asetuko duena XD.--Janfri; bai esan? 21:34, 25 Martxoa 2008 (UTC)
Arazorik ez! Dena den nik ez nuke ezabatuko, nahiz eta desesperatu laga holan eta baliteke hemendik denbora batera lanari berriz ekitea gogotsu, horrela ez duzu zertan zerotik hasi behar hurrengoan. Edo besteren batek ekin dakioke aurrerago. Hala ere, ezabatzea nahi baduzu, badakizu, oharra jarri eta lixto, ezabatuko dogu.--Janfri; bai esan? 21:39, 25 Martxoa 2008 (UTC)

Koordenatuak[aldatu iturburu kodea]

Bai, eskerrak! Ondo geratu da orain :D –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:24, 26 Martxoa 2008 (UTC)

Aupa, Asier! Oso lan polita Arabako planoekin. Eutsi! Gauzatxo bat: El Anglo ez dago Aranbizkarra barnean? (behinik behin, plano honetan) --Unai (esaidank) 20:48, 26 Martxoa 2008 (UTC)

Bada, orain konturatzen naiz hogeitapiku urtez El Angloan bizi izan naizela :-) Nire ustez, Obispo Ballesterretik Valladolid kaleen arteko zona da. Ea nonbaiten aurkitzen dudan lotura argigarriren bat... Uste dut zuk esandako esparrua Aranbide dela. --Unai (esaidank) 21:15, 26 Martxoa 2008 (UTC)
Gasteizko Udalaren banaketa ofiziala hori bada... horrela gera dadin! --Unai (esaidank) 21:45, 26 Martxoa 2008 (UTC)

Eskerrik asko, izartxo bat edukitzea ondo, baina bi... kar kar!. Zeuk ere benetan lan polita egiten ari zara batez ere Kimika aldetik eta Gasteizi buruz. -- Marklar2007 13:59, 30 Martxoa 2008 (UTC)

Asmoz Fundazioa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Asmoz Fundazioaren inguruan idazten dizut. Fundazioko langile bat naiz eta Asmoz-en argibidea idatzi dut nire definizio propioarekin. Hala ere, Asmoz-en webgunetik atera dudala jarri didazute. Esango didazue mesedez nola egin behar dudan ohar hori agertu ez dadin? Barkatu baina berria naiz guzti honetan. Eskerrik asko.(XML) Apirilak 2.

Azken bandalismo ekintza hau[aldatu iturburu kodea]

Juxtu zure lehengo mezuak zur eta lur utzi nau. Gauza bat da institutu bateko nerabeek, edota eskolako umeek egitea horrelako txorradak, baina unibertsitateko ikasle serioak ez ziren nire euskarazko wikipediako bandaloaren perfilean sartzen. Axola ez bazaizu jakin gura nuke zer gertatu den eta azkenean ea benetan eurak izan diren edo, (bidali e-posta bat nahi izatekotan) baina pasada bat da. Imajinatzen dut Oier horrek ez zuela berak bandalizatuko (inteligentzia pixkat izanez gero), baina dena dela, bada arduratzeko kontua, ikastolekin nahikoa izango ez bagenu moduan...--Janfri; bai esan? 17:17, 10 Apirila 2008 (UTC)

Jooo!! Hainbeste komeria ibili dut izenburu akatsdunaren txantiloia gora eta behera eta alperrik!! Halere, hobeto dago horrela, gauzei beren izenez deitzea beti hobe!! Eskerrikasko abixuagatik!! Laida 14:55, 12 Apirila 2008 (UTC)

Arrazoi duzu, pentsatu dut txokoan galdetzea, baina eztut egin azkenean. Eskerrik asko erantzunagatik, a ze xinplea eta etzait burutik pasa! --Laida(Esaidank!!) 21:22, 14 Apirila 2008 (UTC)

Izenburua aldatzea[aldatu iturburu kodea]

Nik idatzitako artikulu baten izenburua aldatu nahi nuke. Sogn Og Fjordane izenburua daramana, hain zuzen. norvegiari buruzko hasierako artikuluan, banaketa administratiboaren artean, Og hori, minuskulaz jartzen du, eta nik konderri horri buruzko artikuluko Og hori ere, minuskulaz egotea nahi nuke, posible baldin bada, artikulu bera bigarren aldiz idatzi beharrean. Posible al da?

Aupa Assar, James Buchanani buruzko artikulua sortu dudanean esan didate ez zegoela ondo eginda. Formatua falta zitzailoa. Ba, ez dakit zergatik? Hau da, ez dakit zein izan den akatsa. Zera, ez dakit hau guzti hau: Txantiloi:Presidente infotaula zuk zeuk egin duzun ala neuk "wikitu" sakatu dudanean. Argibidean (orriak nola sortu) begiratu dut eta ez du ezer horretaz esaten. Edozein iradokizuna onartzen da...Mila esker!


Ez ditut gustuko zeuk egindako hainbat aldaketa. Definizioan "zubi batetik soka batekin" idatzi duzu, eta aspaldian desagertu ziren soka bakar batekin jauzia egiten edo antolatzen zutenak. Gainera, euskara "bat" ez da gazteleraz bezala erabili behar (Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala), eta testu horretan gehiegikeriaz erabili da.

Gomasaltoan egiten den mugimentua oszilatzailea da (zentzu hertsian, zientifikoan) bai, baino terminoa ez dut oso atsegin, pendularrarekin nahas daitekelako, eta kale hizkuntzan hala egiten delako. Eta gomasaltoan egin ahal da pendulua (luze jauzi eginez gero, edota gomapendulua modura eginez gero). Baina hori ez da ezaugarri propioa, are gehiago, gomasaltoa zubisaltoa baino askoz ere bertikalagoa da, eta erabat bertikala egin daiteke gomajauzia.

Bestetik, zubijauzia zubitik egiten dela eta zubitik egiten denean bakarrik dela zubisaltoa azpimarratu nahi nuen artikulua idatzitakoan, tamalez gazteleraz pentsatzen dugulako euskaraz mintzatzean eta idaztean ere, bada garabigomasaltoari "puénting" deitzen dionik, eta, baita, gero, "zubisalto" bezala itzultzen duenik.

Gomasaltoa tartean aipatzea komenigarri ikusten dut (eta horrexegatik tartekatu nuen), bien arteko aldea nabari egiteko (nahasmena baitago). Eta neuri (eta nire bezeroei) kalte handa eragiten digu nhasmen horrek, gauza bat eskatu eta zubira iritsitakoan beste bat aurki dezakelako, terminoa gaizaki erabili duelako.

"Ezin da urik ukitu" okerra da "semaforoa ezin da gorriz pasa" adinakoa. Noski pasa daitekeela semaforoa gorriz, noski ahal dela ura ukitu zubisaltoan, eta egin izan da (eta horrek, eta dakartzen ondorioek, bultzatuta idatzi nuen zati hori). Desberdina dira ezin izatea, debekatuta egotea, zuzengabea izatea, arriskutsua izatea...

Ez dut ulertzen "bizikizuna" eta "motibazioa" sailak zergatik erautsi dituzun. Neuk funtsezko ikusten dut adieraztea hau egiteak baduela funtsa (ez "funts bat" gazteleraren itzulpen zuenean), ez dela zorakeria zubi batetik jauzi egitea. Hori "bizikizuna" eta "motibazioa" izenpeko pasartetan islatu nahi izan dut.

Ordea, "istripuak" saila sortu duzu, lerro bakarra barneratuz. Ez nago ados. Ez baldin badituzu istripu gehiago, hauen zera eta zergatia adierazterik, bederen.

"Arriskuak eta segurtasuna" atalean, haseran kendu duzun testua komenigarri deritzot. Arriskuaren sinbolotzat hartzen den (erabiltzen den) jarduera objektiboki seguruenetakoa dela ezkutatzen duzu horrela.

Gainera, sortu duzun testuan "arrisku" eta bere eratorritako hitzak gehiegikeriaz erabili dituzu. (Hiru aldiz esaldi berean). Ez da beharrezko ezta egoki.

Laburbildu nahi izan dituzu arriskuak, eta hainbat oker eragin:

bizkarra okertzea edo sokekin aurpegia kolpatzea ez dira "jauzi gaizki egitearen ondorioz", "jauzi gaizki egiten uztearen ondorioz" (antolatzailearen hutsa da ez saltariarena) eta "jauzi egiteko gailua eta ekipamentua ondo ez bategitearen ondorioz". Desberdinak dira kasuak, beraz ez bateratu.

Benetan, uste dut kontu gehiago izan beharko genukela wikipedistek menderatzen ez ditugun arloetan (bederen) estiloa, ortografia, sintaxi eta koherentzia hutsezkoak ez diren zuzenketetan hasiz gero. Dakitenei idazten utzi, edukia bederen.

Arriskuak letra lodiz idatzi nituen begirada hutsez topatu ahal izateko hauek, horrela modu laburtuan irakurri ahal izateko, testu osoa. Nahi duenak informazio osatua du, nahi duenak gainetik irakurtzen du. Baino artazia gehiegi erabiltzeak ez batzuk ez besteak ez asetzeko ariskua dakar.

Erabat desberdinak dira "sokek kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" eta "sokak kentoi biziz edo diametro txikiegiko zatiaz inguraturik egon ez daitezela". Hain zuzen kontrakoak dira. Zeinek zein inguratu da kontua. Idatzi izan banu jatorrian "sokak kantoi biziak eta diametro txikiegiko metalkial ez ditzatela ingura" izan zitekeen zeurearen gauza bera. Baino ez dut hori idatzi ez idatzi nahi izan. ALDAKETAK EGIN AURRETIK KONTSULTA EGIZU DAKIENARI, arren. Proposatu.

Prestu nago zuzenketak eta hobekuntzak onartzeko (ba baitakit baditudala hutsak eta hobetzeko, zuzentzeko, moduko gauzak), baino ez egin zentzurik gabeak, otoi, are gutxiago, okerrak. Bestela egunero neuk jatorrian idatzitako testuaz modu sistematikoan eta itsuki ordezkatuko ditut edonork egiten dituen zuzenketa( ahalegina)k. Denen kalterako. Zinez denbora gutxiago kentzen baitit. --Ghettha 09:20, 29 Apirila 2008 (UTC)

Zubisaltoarekin gora eta behera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar!

Zubisalto artikuluan hainbat aldaketa egin ditut zeure iradokizunak eta proposamenak haintzat hartuz. Arriskuen atalean multzoak hobetzen ahalegindu naiz (eta uste dut lortu ere egin dudala).

Istripuen atala, benetan, ez dut argi ikusten, nahiago dut teknikaren edo arriskuen azalpenen zehar gartatu izan diren istripuen aipamen egitea, zerrenda baino. Esaidazu zeuk nola ikusten duzun eta zergatik.

Baina, nagusiki zalantza bat kontsultatu nahiko nizuke. Definizioan hau dago idatzita:

Zubisaltoa edo Zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) pendulu modura egiten den muturreko kirola da.

Definizio honek ez du esaten, izenean baino, jauzi egitea dela. Eta pentsaten dut agian modu honetako zerbait zuzenagoa litzatekela, baino, aldiberean nahasiegi ez ote den susmoa dut:

Zubisaltoa edo Zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) pendulu modura jauzi egitean datzan muturreko kirola da.

edo:

Zubisaltoa edo Zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) pendulu modura jauzi eginez egiten den muturreko kirola da.

Zubisaltoa edo Zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) pendulu modura jauzi eginez gauzatzen den muturreko kirola da.

"egiten" ez errepikatzeagatik.

Beno, uste dut zalantza ulertuko zenuela, eta argi egiten laguntzerik izango didazula.

Mila esker.--Ghettha 08:08, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Indarkeria motak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Assar!

Ba ados egon naiteke indarkeria motak psikikoa, fisikoa, soziala, estrukturala, espirituala...? izan daitezkeela (hauen arteko muga oso argi ez egon arren), baina matxismoa, arrazakeria, inperialeismoa... ez dira jatorriak, baizik eta manifestazioak, agerpideak edo agerpen eremuak... Jatorria bat eta bakarra da, norbere borondatearekiko atxekipena eta besteena ez errespetatzea, norberea inposatu nahi izatearaino.

Eta gogorkeria moten arteko banaketarena... fisikoa ez da ematen psikikorik ez baldin badago, sozialak beste biak (edo bitakoren bat) beharrezkoak ditu (du), estrukturalak eta sozialak alde txikiak ditu (iznez gero), espirituala diot espiritua baloreen munduari erreferentzia eginez, eta horrek psikikoarekin zerikusi zuzena du... Beno, argitzen joango gara.

Ados ia ideologia guztiek ("-ismo"ek), erlijio gehienek (ideologia diren heinean) ere indarkeria eragin dutela, baino berez dira indarkeria? Neuk uste hauen definizioei erreparatu beharko geniokela horretarako.

Eta haintzat hartu behar dugu euskarazko azepzioak eta beste hizkuntzetakoak ez dutela berberak izan beharrik, harri bat "violencia" handiz eror daiteke menditik, "indar" handiz, baino sekula ez "indarkeriaz", ez baitu borondaterik, beraz ez da "-tasunen" eta "-kerien" arloan sartzen, ez du indarra gaizki erabiltzen, norbaiten kalterako izan daitekeen arren. --85.86.88.175 11:21, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Zubisaltoaren definizioa[aldatu iturburu kodea]

Earra Assar!

Oso biribila, irakurterreza eta ulergarria. Mila esker. Berahala barneratuko dut.

Istripuei dagokioenean, "istripu aipagarriak" izeneko zerrenda bat azalpen batzuekin egitea pentsatu dut. Ze istripuak asko gertatu eta gertatzen dira, tamalez, baino txikiak, zerrendan sartzeko modukoak ez direnak. Atzo bertan Unibertsitatearekin jauzi egitera mutil bat etorri zen hainbat urte lehenago beste batekin salto egina, eta haiekin aurrekoz bularraldetik lotuta jauzi egin zuenean sokekin aurpegian jo eta kopetan arraspatu ederra egin zuela esan zidan). Zerrendatxo bat osatuko dut eta, orduan, argitaratuko.--Ghettha 11:32, 11 Maiatza 2008 (UTC) "Zubisaltoa edo zubijauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) lotuta pendulu modura jauzi eginez egiten den muturreko kirola da."

--Patxi lurra 15:18, 11 Maiatza 2008 (UTC)

Mapa eder horiek...[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Egunen bateaz azaldu behar didazu horrelako mapa ederrak copyrighta duten irudiak erabili gabe nola egiten diren... ze sakanako bat egingo nuke gustora! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:58, 13 Maiatza 2008 (UTC)

Bamos, informazioa bilatu behar dela hortik nonbait eta gero mapak eraiki metodoren bat erabiliz. Gauza da nik ez ditudala ezagutzen (Geologian ez nuen hartu GIS ikasgaia), baina mapak egiteko beti nago laguntzeko prest. Beraz laguntzarik behar baduzu esango didazu. ORaingoz nafarroako koordenatuak jartzeari ekingo diot. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:56, 13 Maiatza 2008 (UTC)

Euskarazko Wikipedia komunitate gisa Espainiako Wikimedian[aldatu iturburu kodea]

Iepa, Euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia atalean parte hartuko ala ordezkatua egongo den ala ez zehazteko bozketa ireki bat antolatu da. Etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideren bat proiektu huran parte hartzea erabakitzen badu, titulu pertsonalera egiten duela argi izan eta inolako komunitaterik ez duela ordezkatzen jakin beharko du. Ezezkoa irtengo balitz, etorkizunean Euskal Herriko Wikimedia atala sortu nahiko bazen, erraztasun bat gehiago egongo litzateke.

+ Nahiko zenuke euskarazko Wikipedia Espainiako Wikimedia Fundazioan komunitate gisa ordezkatua egotea?

Bozketan parte hartzera animatzen zaitut, izan ongi. Espainiako Wikimediaren bozketa

Kabri, (erantzunak hemen)  11:57, 4 Ekaina 2008 (UTC)

Arazoak koordenatuekin[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Arazo bat dut koordenatuak jartzerakoan eta uste dut zuk izan dezakezula azken hitza. Gauza da Beasain edo BErastegiko auzoen artikuluak sortzerakoan Google Eartha erabili beharrean Gipuzkoako datu espazialen azpiegituraren data-basea erabiltzen nagoela. Puntu baten koordenatuak eskatzerakoan, adibidez (hemen), bi koordenatu mota ematen dizkidala: geozentrikoak eta UTM30. Badakit bata eta bestearen arteko ezberdintasuna zein den eta ni Mercator maparen aurkakoa naizenez koordenatuak geozentriko motan ematea pentsatu nuen aurrekoan. Arazoa, ordea, beste bat da. Altuera jartzerakoan suposatzen dut UTM30 erabili beharko dudala, eta ez geozentrikoa, bien artean alde ederra baitago. Geologian ikasi nuenez bata lurraren zentrutik neurtzen da eta besteak erreferentzia latitude kontretu bat jartzen du. Ba al duzu irizpiderik zein hartu behar den erabakitzeko? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 11:24, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Ondo... pentsatzen egon naiz eta Mercatorren aurka banago ere uste dut UTM30 dela egokiena... besteak erreferentzia agian esferan duelako eta ez geoidean... -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 14:28, 6 Ekaina 2008 (UTC)
Egia esan hori konprobatzea ere banuen! Baina badakizu, beti da hobe galdetzea. Irakasle batek zioen moduan "Ez da jakintsuagoa asko dakiena, baizik eta asko dakitenen telefonoak dituenak" -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 19:46, 6 Ekaina 2008 (UTC)

Gasteizko historia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Assar! Gauzatxo bat komentatzea baino ez. Ikusi dut Gasteizko historia artikuluan irudi bikain bat egin duzula hedapena azaltzeko. Ez dakit badakizun baina argazkiaren oinean legenda bat jarri dezakezu kolore bakoitzak esaten duenarekin {{legenda}} txantiloia erabilita. Besterik gabe, azalpenak emateko oso ona delako! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:09, 6 Ekaina 2008 (UTC)