Lankide eztabaida:Iker
Ongi etorri, Iker, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Boltxebike[aldatu iturburu kodea]
Artikuluak sortu baino lehen begira ezazu sortuta dauden, izan ere, Boltxebike sortua dago lehendikan. Kabri, (erantzunak hemen) 17:48, 25 Urtarrila 2006 (UTC)
Bi artikulu izen desberdinekin[aldatu iturburu kodea]
Aupa, Val d'Aran eta Araneko haran-ek artikulu berbera dutenez, bietako bati "#REDIRECT [[]]" (artikuluaren izena kortxete barruan) jartzen zaio, kasu honetan jatorrizko izenari jarri diot. - Renato Longo (Bai esan?) 21:40, 30 Urtarrila 2006 (UTC)
Holandarren Antillak[aldatu iturburu kodea]
Kaixo Iker. Holandarren Antillak artikulua Antilla Herbeheretarrak orrialdera berbideratu duzula-eta, nik ez nekin bigarren hau existitzen zenik, eta horregatik jarri nuen sortu beharrekoen zerrenda horretan. Gertatzen dena da Euskaltzaindiaren 70. arauak dioenez, euskarazko izen ofiziala Holandarren Antillak dela, eta nik horregatik jarri nuen hori. Ez genuke izen hau erabili beharko? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:52, 10 Uztaila 2006 (UTC)