Lankide eztabaida:Izarnexka

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Izarnexka, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Edukia ezabatzea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Izarnexka! Ongi etorri Wikipediara! Ikusi dut proba batzuk egiten ibili zarela eztabaida orri batzuetan eta gero ezabatu egin duzula orri horietako edukia. Hurrengoan, horrelako probak egiteko Proba orria erabiltzea gomendatzen dizut.

Kontua da, orria sortzea zuk jarritako edukiekin eta ostean, edukia ezabatzea ez dela aurreko egoerara itzultzea, baizik eta hutsik dagoen orri bat uzten du (lehen orririk ez zegoen lekuan). Orria berez behin sortzen denean administratzaileek bakarrik ezabatu dezakete eta ez da berdina orri bat ezabatzea edota orriko edukia ezabatzea.

Konparazioa egitearren, Fitxategi arrunt ez-elektroniko bat izanez gero (tiraderak dituen horietako bat), lehena orri bat tiradera batetik hartu eta zakarrontzira botatzea modukoa da eta bigarrena, orria hartu, bertan dauden lerroak borragomarekin ezabatu eta berriz fitxategian sartzea modukoa da. Ulertzen? Hurrengorako, edukia besterik gabe ezabatu baino hobe da {{ezabatu}} orrian jartzea eta administratzaileren batek ezabatuko du hortik gutxira.

Agian ez dut nire burua ondoegi azaldu, baina goiko loturetatik eta laguntza orrietatik ibiltzea gomendatzen dizut eta laster ulertuko duzu esan nahi dudana. Edozein zalantza izanez gero, ni edo beste edozein wikilari pozik egongo da erantzuteaz. Ondo izan eta berriz ere, ongi etorri ;-) --Janfri; bai esan? 13:53, 11 urtarrila 2012 (UTC)