Lankide eztabaida:Landalan

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Landalan, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo eta ongietorri! Ikusi dut lehenengo artikulua sortu duzula eta aldaketa batzuk egin dizkiot formatuan. Komeniko litzateke Estilo Gida irakurtzea, bertan agertzen baitira Wikipedian ditugun formatu hitzarmenak. Baita ere Wikipedia:Politikak artikulua, bertan agertzen baitira hainbat gauza (adibidez, artikuluak ezin direla sinatu eta horrelakoak). Hori zen guztia... aurrera! -Theklan 12:47, 28 Uztaila 2006 (UTC)

Ongi da saiatuko naiz baina hau dena tutorial guztia ondo ulertzea zail xamarra da. Dena den eskerrikasko zure laguntzarengatik.

Egunon Landalan. Ikusiko zenuen nola gehitu dizkiedan hizkuntzen arteko loturak (interwikiak) eta kategoria zuk sortutako artikulu batzuei. Theklanek esan bezala, komeniko litzateke estilo gida jarraitzea. Badakit berriontzat ez dela erraza hasieran, neu ere izan bainaiz. Eskertuko genizuke gutxienez interwiki bat idatziko bazenu; ingeleskoa aukera ona da artikulu asko baitituzte. Honez gain, kategorizatzea ere ondo legoke. Ez baduzu ulertzen nola funtzionatzen duten galdetu edonori. Erantzunak idazteko, beste lankidearen eztabaida orria erabili behar duzu mezu bat duela jakin dezan, ni zuri egiten ari natzaizun bezala.. Dena den, lan ona. Segi horrela.—Barrie · (erantzunak hemen) 11:20, 31 Uztaila 2006 (UTC)

Berdinarekin jarraituz, Harry Potterren liburuen argudioa idatzi duzu. Ondo legoke hori baino lehen zenbatgarren liburua den jartzea eta azkenean kategorizatzea ere. Ikusi nola jarri dudan Harry Potter eta Fenixaren Taldea eta jarraitu adibidea. Ondo segi!-Theklan 13:16, 31 Uztaila 2006 (UTC)

Aupa bai. Ez, momentuz ez dago sariturik nik dakidala. Izan ere, denbora gutxi darama honek abian eta egia esan horrenbeste gauza ditugu buruan edo egiteko, hori falta zaigu, denbora. Baina zu izan zaitezke lehena.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:54, 1 Abuztua 2006 (UTC)