Lankide eztabaida:Moxola

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Moxola, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Kaixo, Moxola! Eskerrik asko Euskal Wikipedian parte hartzeagatik. Sortu dituzun artikuluetan aldaketatxo batzuk egin ditut: Hasieran, izenburuaren definizioa egiten denean, izena beltzez jarri ohi dugu; artikuluak kategorietan sailkatzen ditugu, berauek errazago topatzeko; interwikiak jartzen ditugu, artikulu berberak beste hizkuntzetan irakur ahal izateko (ezkerrean behean agertzen diren loturak); eta artikulu berdina izenburu ezberdin batez egin ordez, #REDIRECT [[]] erabili ohi dugu, informazioa ez errepikatzeko. Galdetu egidazu lasai nahi duzuna. Izan ondo, eta animo! --Unai (esan) 08:55, 27 Uztaila 2008 (UTC)

Eskerrik asko unai. Egia esan oraindik ez dakit oso ondo nola funtzionatzen duen honek. Akatsen bat ikusten baduzu edo zerbait gaizki jarri dudala zuzendu lasai.

Laister ikasiko duzu, oso erraza da eta. Beste batean, nire eztabaida-orrian erantzun, horrela wikipedian sartzen naizenean ohar bat jasoko dut eta azkarrago ikusiko. Eta bestalde, artikuluak sinatzen ez badira ere, gure arteko elkarrizketetan hobe egiten baduzu, eguna eta ordua ikus dadin. Horretarako, editatzerakoan agertzen diren botoien arteko azkenaurrekoa sakatu eta listo! Addo! --Unai (esan) 17:30, 27 Uztaila 2008 (UTC)