Lankide eztabaida:OI-B-a.gonzalez01
Ongi etorri, OI-B-a.gonzalez01, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Irudiak[aldatu iturburu kodea]
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
--Unai (esan) 15:45, 15 Martxoa 2010 (UTC)
Irudiak (3. aldiz)[aldatu iturburu kodea]
Irudiak Euskal Wikipediara ezin dira igo, OI-B-a.gonzalez01. Wikimedia Commons proiektura igo behar dira, eta ondoren Wikipediatik lotura egin. Arrazoia zera da: horrela, irudiak behin bakarrik igoz, hizkuntza guztietako Wikipedietatik egin daitezke loturak. Galdetu lasai zer edo zer ulertzen ez baduzu, edo konforme ez bazaude...--Unai (esan) 09:46, 24 Martxoa 2010 (UTC)
- Hemen duzu prozesu osoa azalduta: Laguntza:Irudiak nola igo. Irakur ezazu, eta zerbait ulertzen ez baduzu, esan.--Unai (esan) 10:06, 24 Martxoa 2010 (UTC)
- Hau da irudiak igotzeko lotura zuzena: http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload?uselang=eu --Unai (esan) 10:13, 24 Martxoa 2010 (UTC)
- irudi hau erabili nahi dut http://commons.wikimedia.org/wiki/File:Taklimakanm.jpg nola egin dezaket nire artikuluan txertatzeko?
- Hau da irudiak igotzeko lotura zuzena: http://commons.wikimedia.org/wiki/Special:Upload?uselang=eu --Unai (esan) 10:13, 24 Martxoa 2010 (UTC)
Oso erraza: Jar ezazu nahi duzun lekuan [[Fitxategi:Taklimakanm.jpg|thumb|250px|Taklimakan basamortua.]]. Azken bi aldagaiak aldatu daitezke, noski, lortu nahi den tamainaren arabera, eta eman nahi den azalpenaren arabera. Argibide gehiago hemen: Laguntza:Irudiak.--Unai (esan) 16:51, 24 Martxoa 2010 (UTC)
- mila esker oraingo honetan lagundu didazu
Afrika mendebalde[aldatu iturburu kodea]
Kaixo. Mesedez Afrika mendebalde orrialdea ez ezazu aldatu gehiago. Badago Mendebaldeko Afrika artikulua (berdina dena) eta hori osatu dezakezu Afrika mendebalde ordez. Ondo izan.--An13sa ✎ 18:09, 26 Martxoa 2010 (UTC)
- mila esker
Wikiztegia[aldatu iturburu kodea]
Kliskagai bezalakoak gehitzeko Wikiztegia dago:
http://eu.wiktionary.org/wiki/Azala
Zariquiegui 21:24, 26 Martxoa 2010 (UTC)