Lankide eztabaida:OI-B-i.fernandez02
Ongi etorri, OI-B-i.fernandez02, euskarazko Wikipediara! Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke. Lagungarriak izan daitezkeen loturak
Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu. Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak. Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.
|
Argazkiak[aldatu iturburu kodea]
Fitxategi guztiak (irudiak eta beste) Commons proiektura igo behar dira, dagokien lizentzia askearekin. Horretarako, erabili fitxategiak Commonsera igotzeko orri nagusia edo morroia. Administratzaileen ardura da Euskarazko Wikipediara igotako fitxategi guztiak ezabatzea. Azalpen zehatzagoetarako, irakurri hemen: «Irudien erabilerari buruzko politikak». Mila esker. |
Gura baduzu, gisa horretako argazki mordoa dituzu Commonsen bilatu eta jarri gustukoen duzuna, edo bestela, zurea irudi librea bada, ba igo bertara. Ondo izan. --09:49, 19 Martxoa 2010 (UTC)
Argazki hau zuk egin duzu?[aldatu iturburu kodea]
Aizu OI-B-i.fernandez02 (Ixone), Commons-era argazki hau igo duzula ikusi dut. Benetan zuk atera duzu argazkia, ala beste nonbaitetik hartu duzu? Kontuan izan Wikipedian oso zorrotzak garela argazkien lizentziaren kontuarekin. Argazkia zuk egin ez baduzu, ezin duzu jarri zuk egin duzula eta ezin duzu Wikipedian erabili. Zuk egin baduzu, barkatu zalantza. --Assar; (erantzun hemen) 20:49, 25 Martxoa 2010 (UTC)
- Ikusi dut zure argazkiaren jatorria beste hau dela. Commons-en dagoen beste argazki bat erabiltzen duzunean, jatorria zein den adierazi behar duzu zure bertsioan. Kontuan izan hurrengorako. Gero arte.--Assar; (erantzun hemen) 20:57, 25 Martxoa 2010 (UTC)