Lankide eztabaida:Theklan/2017ko apirila

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluak batu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Theklan! Aizu, Medikuntza Fakultateko ikasleek sortu zituzten artikuluen artean, bat bikoiztuta zegoen: Osteoporosi eta Osteoporosia. Zuk batzeko txantiloia jarri zenuen. Nik Osteoporosia arikulutik informaziorik esanguratsuena pasatu dut Osteoporosi artikulura eta, beraz, azken hau da mantendu behar dena eta Osteoporosia artikulua kendu edo ezabatu. Nola egiten da hori? Mila esker.-Josu (eztabaida) 13:33, 9 apirila 2017 (UTC)

Aupa Josu! Nik birzuzenketa bat egingo nuke... horretarako osteoporosia artikuluan #BIRZUZENDU [[Osteoporosi]] jarri behar da. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:35, 9 apirila 2017 (UTC)

Wikimintegia Gasteizen[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Xabier Armendaritzek esanda, zuregana jotzen dut (eta X. Cañasengana ere), badugulako aukera on bat EHUren Gasteizeko campusean Wikipediari buruzko mintegi bat eta editatoi bat ere antolatzeko, Unibertsitateak horretarako emango didan laguntza bati esker. Xabierrek esan dit zuek baduzuela esperientziarik holakoen antolaketan, eta, hala izanik, zuekin nahi nuke hitz egin honetaz. Oraingoz, denbora dugu, urrian egitekoa baita. Esango didazue. --Koldo Biguri (eztabaida) 17:36, 15 apirila 2017 (UTC)

Kaixo Koldo Biguri eta Xabier Cañas. Badugu eskarmentu txikia horretan bai... agian sar liteke aurrekoan hitz egin genuen proiektu erraldoiaren baitan? Hala balitz aukera ederra izango genuke lanak batzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:46, 15 apirila 2017 (UTC)
Kaixo, Galder: Ba, interesatuta bazaudete, serio hitz egin behar dugu, nola antolatu ikusteko. Zuen esperientziatik ikasi nahiko nuke, jakiteko nola inplikatu irakasleak eta, haien bidez, ikasleak. Dirulaguntza polit bat lortu dut eta zerbait itxurosoa antola dezakegu. Jarrai harremanetan. --Koldo Biguri (eztabaida) 09:05, 17 apirila 2017 (UTC)