Lanpo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarda sarda atuntxikia

Lanpoa edo atuntxikia Scombridae familiako eta Euthynnus, Katsuwonus eta Sarda generoetako itsas arrainen izen arrunta da. Atunen antz handia dute eta batzuk jangarriak dira.[1].

Euskal Herriko uretan hiru espezie bizi dira:

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atuntxikien silueta beste tunidoena baino luzangagoa da, burua luzekara eta aho handiagoa, arrailduagoa edo irekiagoa. 70-80cm baino luzeagoak ez dira izaten, 3-4 kg ingurukoak, baina 10 kg izatera irits daitezke. Mediterraneokoak, Pazifikokoekin eta Atlantikokoekin alderatuak, hegatsak eta marren itxura desberdinak dituzte.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere Pazifikoan aurkitzen dira, eta baita ere Mediterraneoan, Atlantikoan baino ugariago. Arrain migratzaileak dira eta ur azaletik gertu igeri egiten dute.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batez ere sardinak, korrokoiak eta arrain hegalariak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Lanpo. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]