Laodize I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Laodize I.a, Antioko II.a Theos seleuzidar erregearen lehen emaztea, eta, ziuraski, lehengusina izan zen.

Antiokok, Laodize eta honekin zuen semea arbuiatu zuen, Egiptoko Ptolomeo II.arekin K. a. 250ean lortutako adostasun baten ondorioz, Antioko, Egiptoko printzesa zen Berenize Syrarekin ezkondu zenean. Harreman honen ondorioz, seme bat izan zuen, tronurako oinordekoa zena. Honek, inongo zalantzarik gabe, Laodizegan gorrotoa eta mendeku gosea piztu zuen, handik urte batzuetara bete zuena.

Ptolomeo II.a K. a. 246an hil zenean, Antioko II.a, berriz Laodizerekin ezkondu zen. Antioko, ezarri den bezala, Laodizek pozoitua hil zen; eta beste hainbeste gertatu zitzaien Berenizeri eta honen semeari, garai hartan 4 urte baino ez zituena, baita Berenizerekin iritsi zen gainontzeko egiptoar gortetarrei ere.

Laodizeren semea, matxinatu egin zen, Laodizear gerra edo Hirugarren gerra Siriarra deritzonean. Esaten denez, Laodizek, tropak altxatu zituen Anatolian gerra honetarako.

Ptolomeo III.ak, Berenizeren neba, Siria inbaditu eta Antiokia hartzen du, non Laodize eta bere semea, mendeku batean hilak diren.

Laodizeren semeak, Seleuko II.a Kaliniko bezala gobernatu zuen, soilik Seleuko II.a bezala ere ezaguna.