Antioko Hierax

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antioko Hierax

Seleukotar agintaria

Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaSeleukotar Inperioa
HeriotzaK.a. 226 ( urte)
Familia
AitaAntioko II.a Theos
AmaLaodize I.a
Anai-arrebak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Antioko Hierax (antzinako grezieraz: Aντιoχoς Ιεραξ; K.a. 226an hilda) seleukotar gobernari separatista bat izan zen, Antioko II.a Theos eta honen bigarren emazte Berenizeren semea.

Bere ezizena (Hierax = "belatza") bere izaera anbiziotsuagatik du. Bere aita K.a. 246an hil zenean, seleukotar erresuma bere anaia Seleuko II.arentzat izan zen, Berenize eta bere semeak, Hierax ezik, hiltzea agindu zuena. Seleukok Anatolia iparraldearen gobernua eman zion, bere ama Laodizeak eskatuta, baina laster hasi zen subirano independente bat bezala gobernatzen, seleukotar erregea, Ptolomeo II.aren aurkako Bigarren Siriar Gerran murgilduta zegoen bitartean.

Behin bakea lortu ondoren, Seleuko II.ari, Hieraxek gobernaturiko lurraldeak berreskuratzea otu zitzaion, eta, beraz, Anaien Gerra delakoa piztu zen K.a. 241etik K.a. 235era arte iraun zuena. Anaien arteko gerra hau, askoz gatazka zabalago bat izatera pasa zen, galaziarrak eta Pontoko Mitridates I.a ere hartu baitzituen, hauek, Hieraxen alde jarri zirelarik. K.a. 235ean Seleuko garaitua izan zen, eta Asia Txikia utzi zuen. Baina, une horretan, Pergamoko Atalo I.a agertu zen, galaziar basailutzaz askatu eta eraso egin ziena, Antioko Hieraxi bezalaxe. K.a. 230 eta K.a. 228 bitartean, Hierax hiru aldiz garaitua izan zen eta Anatoliatik bota zuten.

Baldintza horietan, Goi Eufratesera abiatu zen, erresuma berri bat sortzeko asmoz, Seleuko II.a partiarren aurka borrokan ari zela probestuz, baina honek Partia utzi eta garaitu egin zuen, handik gutxira hila izan zelarik.