Larrosen Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Larrosen Iraultzako momentu bat

Larrosen Iraultza (georgieraz: ვარდების რევოლუცია - vardebis revolutsia) Georgian 2003an gertatutako estatu-kolpe itxurako mugimendua izan zen. Garaian lehendakaria zen Eduard Shevardnadze boteretik kendu zuen eta gerora presidente izango zen Mikheil Saakaxvilik gidatu zuen, besteak beste.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Georgiako agintari 1992tik aurrera Eduard Shevardnadze izan zen, 1995tik aurrera lehendakari gisa. Bere gobernua eta bere familia lotuta zeuden aurretik egondako hainbat iruzur eta ustelkeri kasurekin. Herrialdea oraindik nahiko pobrea zen, Europako estandarren arabera. Aldi berean Abkhazia eta Hego Osetia eskualdeak independizatu nahi ziren, Errusiaren laguntzarekin, eta Tbilisiren kontroletik kanpo zeuden. Adjariako errepublika autonomoaren gobernuan Aslan Abashide independentista moderatuaren esku zegoen.

Krisi politikoa eta ekonomikoa handia zen 2003ko azaroaren 2rako hauteskundeen aurretik. Shevernadzeren aliantza politikoa eta Abashidzerenak alboratuak geratu ziren Saakaxviliren alderdiagatik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Larrosen Iraultza Aldatu lotura Wikidatan