Las Labradas kastroa

Koordenatuak: 42°06′00″N 5°54′11″W / 42.10008°N 5.90319°W / 42.10008; -5.90319
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Labradas kastroa
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaZamorako probintzia
Koordenatuak42°06′00″N 5°54′11″W / 42.10008°N 5.90319°W / 42.10008; -5.90319
Map
Ondarea
BICRI-55-0000211

Las Labradas kastroa (gaztelaniaz: Castro de las Labradas) Zamorako probintzian dagoen Arrabalde eta Villaferrueña herrien lurretan dagoen Astur jatorriko herri gotortu garrantzitsua da. Bertan Arrabaldeko altxorra izeneko objektu multzo historikoa aurkitu zen. Aztarnategia La Tène kulturan kokatu izan da eta eskualdean erromatarrei aurre egiteko azkenetariko gunea izan zen.[1] Carpurias mendatearen goiko partean dago eta handik inguruko Eria ibaiaren lautada kontrola daiteke.

Historia eta ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza, Astureek Erromatarrei aurre egiteko indartu zuten herria; antza denez inguruko herri txikietako biztaleak kastro horretan bildu ziren. Oso gertu, Rosinos de Vidriales herrian, Petavonium erromatar kanpamendua zegoen.[2]

Brontze Arotik okupatuta egon zen, baina bere unerik garrantzitsuena Burdin Aroaren amaieran (K.a. I. mendearen amaieran) eta erromatarren garaian izan zen. Bertan bi altxor aurkitu ziren (1980 eta 1987an), eta ikerketa arkeologikoen gune garrantzitsua da. Bere berezitasuna bere dimentsioen handiagatik da, 2.500 metroko perimetroarekin eta 23 hektareako azalerarekin, baita bere defentsa-egituren tamainuagatik ere. Elkarren ondoan dauden bi esparru definitzen dituzten hainbat harresi-lerrok perimetratzen dute. Esparru horietako ate bat zulatu eta garbitu egin da, eta bi alboetan lau angeluko bi bastioi ikus daitezke.[3]

Barrualdean, XVII. mendeko ermita baten erorkinez gain, etxe-eraikuntzen hondar batzuk, zisterna artifizial batzuk, iturriak eta zabortegi-eremuak daude. Kanpoaldean, hegoaldeko hegalean, meatze-indusketa zaharren aztarnak daude.

Arrabalde herrian kastroaren historia eta egitura eta erakusteko arkeologia-gela bat dago.[4]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]