Las Llanas Udal Zelaia
Las Llanas Udal Zelaia | |
---|---|
[[Fitxategi:|285px]] | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Sestao |
Koordenatuak | 43°19′N 3°01′W / 43.31°N 3.01°W |
Historia eta erabilera | |
Inaugurazioa | 1923 |
Jabea | Sestao |
Kirola | futbola |
Erabiltzailea | Sestao River Club San Pedro Kirol Elkartea Sestao Sport Club |
Edukiera | 4.367 |
Las Llanas Udal Zelaia, Sestao herriko udal futbol zelaia da. 1923an eraikia, zutikako eta eseritako 8.905 ikusle gutxi-gorabehera hartzeko tokia du. Bertan, desagerturiko Sestao Sport Club futbol talde historikoa jokatu zuen eta egun Sestao River Club eta San Pedro Kirol Elkartearen ohiko futbol zelaia da.
Datuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Izena: Las Llanas Udal Zelaia.
- Irekiera: 1923an.
- Edukiera: 8.905 ikusle.
- Neurriak: 103 x 65 metro.
- Berdegunea: belar naturalekoa.
- Helbidea: Las Llanas zumarkalea, z/g, Sestao, Bizkaia, Euskal Herria.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Las Llanas futbol zelaia 1923ko irailaren 9an ireki zen Sestao Sport Club eta Kaiku Kirol Elkartearen arteko partida jokatzeko (Kaiku garai hartan Sestao Sport Club-en eskumendekoa zen, baina, geroago, arraun elkarte independente bilakatu zen). XX. mendearen erdira arte familia sestaoar batek zuen zelaiaren jabetza, baina River eta aipatu familiaren arteko zenbait arazo zirela tarte, udalak, garai hartan herriko talde bakarra zen Sestao Sport Clubaren alde egin eta 1956an desjabetu zuen, Las Llanas udal-estadioa bihurtuz. Egungo jabea Sestaoko Udala bada ere, bi aldeen arteko hitzarmenaren ondorioz Sestao River Club taldeak zaindu behar du estadioa eta, honenbestez, lehentasunezko jabea bilakatu da herriko futbol talde zamarra orlegi-belazduna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estadioak bi sarrera ditu; lehenengoak tribuna nagusian sartzea ahalbidetzen du eta bigarrenak aldiz hiru harmailetarako sarbidea da. Tribuna nagusia Sestao herriaren eta River-aren kolore orlegi eta beltzeko jesarlekuak ditu eta erabat estalita dago. Harzolazko hiru harmailetatik bik, mendebalde eta eguzkialdean kokaturikoak hain justu ere, estaldura bakoak badira ere, hiruretan ikusle gehien hartzeko ahalmena daukan harmaila guztiz estalita dago. Palkoa, frontoirako sarbidea, bi taberna, prentsa-aretoa, markagailua eta lau argi-dorre dauzka. Sartaldean zenbait pinu eta lertxun hostotsu daude landatuta. Elbarrituentzako egokituta dago.