Edukira joan

Las Ubiñas-La Mesa natura parkea

Koordenatuak: 43°06′59″N 5°57′44″W / 43.1164°N 5.9621°W / 43.1164; -5.9621
Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Ubiñas-La Mesa natura parkea
VI. maila: baliabideen kudeaketa jasangarrirako babesturiko gune
Datu orokorrak
MotaBiosfera erreserba, naturagune babestua eta parke natural
Azalera45.049,88405 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′59″N 5°57′44″W / 43.1164°N 5.9621°W / 43.1164; -5.9621
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria

Las Ubiñas-La Mesa natura parkea (gaztelaniaz: Parque natural de Las Ubiñas-La Mesa eta asturieraz: Parque natural de Les Ubiñes-La Mesa) Asturiasko natura parkea da, Kantauriar mendikatearen erdialdean kokatuta dagoena, Printzerria eta Leongo probintziaren artean. Zehazki, barne hartzen ditu Teverga, Quirós eta Ḷḷenako udalerri asturiarrak.

2006ko maiatzean natura parke izendatu zuten, eta 2012ko uztailaren 11an UNESCOk Biosfera erreserbatzat hartu zuen.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dira irispide nagusiak Parkera sartzekoak:

Ubiñako mendigunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako mendiak eta gero hauxe da Asturiasko bigarren mendigune nagusia, 2.000 metrotik gorako tontorrekin. Taja, Valdecarzana eta Páramo ibaiek sortutako ibarrek osatzen dute ingurunea. Azken horretan, Val de Sampedro izenekoan, Cueva Huertako monumentu naturala dago.

Hauek dira tontor nagusiak:

  • Peña Ubiña (2414 m)
  • Fontán Norte (2417 m)
  • Fontán Sur (2417 m)
  • El Crestón del Pasu Malu (2377 m)
  • Prau Fontán (2357 m)
  • El Siete (2356 m)
  • Peña Ubiña Pequeña (2197 m)
  • Fariñentu (2168 m)
  • Peña Rueda (2152 m)
  • El Tapinón (2108 m).

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balio ekologiko handia duten antzinako basoak ditu Parkeak, bereziki pagadiak (%75a). Halaber, haritzak, urkiak, aginak, lizarrak eta astigarrak daude.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauriko hartz arre batzuk hemen bizi dira, basurde (Sus scrofa), orkatz (Capreolus capreolus), orein (Cervus elaphus) eta sarrioekin batera (Rupicapra rupicapra). Hegaztien artean Kantauriko basoilarra, putreak eta arrano beltzak aipatzekoak dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adrados, Miguel Angel. Cordillera Cantábrica, Macizo de Peña Ubiña. Mapa topográfico excursionista 1:25.000 (Oviedo, Adrados Ediciones 1998).
  • Fernández Ortega, Angel. Peña Ubiña "Macizo de Ubiña (Lena)" (Oviedo, Nobel Ediciones 2005).
  • Huerta, Toño. Rutas en el Macizo de Ubiña (Madril, Ediciones Desnivel 2014).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]