Kantauriar mendikatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kantauriar mendikatea
Cordillera Cantabrica.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuena Torre Cerredo
Garaiera 2.648 m
Luzera 480 km
Zabalera 65 km
120 km
Geografia
Koordenatuak 43° 11′ 51″ N, 4° 51′ 06″ W / 43.1975°N,4.8516666666667°W / 43.1975; -4.8516666666667Koordenatuak: 43° 11′ 51″ N, 4° 51′ 06″ W / 43.1975°N,4.8516666666667°W / 43.1975; -4.8516666666667
Honen parte da Alpetar gerrikoa
Herrialdea Espainia
Leku geografikoa Iberiar penintsula
Europako medietako paisaia, urrunean Urriellu (Naranjo de Bulnes) tontor ezaguna.

Kantauriar mendikatea[1] Espainiako iparraldean eta Euskal Herriko mendebaldean dagoen mendikatearen izena da. Kantauri itsasoarekiko paralelo doa eta 480 kilometroko luzera du.

Kokapen geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizia (Lugoko probintzia), Asturias, Gaztela eta León (León, Burgos eta Palentziako probintziak), Kantabria, Euskal Herria eta Errioxa hartzen ditu. Azken hauetan Pirinioekin trantsizio eremua eratzen du eta Euskal Herriko arkua deitzen zaio[2].

Hiru atal nagusi ditu[3]:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erliebea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi asimetrikoak dira, hegoaldean ordokia dagoenez altuera gutxi hartzen dute eta higadurak ergin txikiagoa du. Iparraldean itsasoarekin topo egiten du azkar eta malda handia denez ibaiek V itxurako haran sakonak eratzen dituzte eta itsasoak ere kostaldea higatzen du. Asturias, León eta Palentzian 2.000 metroko altuera hartzen duten mendiak daude. Torre de Cerredo mendiak 2.648 metroko altuera du.

Klimatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foehn efektuaren eragina nabarmena da. Kantauri itsasotik datozen aire masa hezeek mendilerroarekin topo egiten dute eta haizealdean prezipitazioak ugariak izaten dira. Hainbat puntutan 2.500 mm-taraino iristen da urteko prezipitazio maila. Hegoaldera igarotzen diren aire masek hezetasun handia bidean utz dute eta haizebean klima kontinentala da, legorra eta udan beroa eta neguan oso hotza.

Orogenia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantauriar mendikatea orogeno Alpetarrak altxatu zuen paleozoikoan eta mesozoikoan sorturiko materialak tolesterakoan. Arroka sedimentarioez osaturik dago, ekialdean material detritikoen proportzioa handiagoa da eta mendebaldean (Europako mendiak) material karbonatatuak nagusitzen dira. Material geruzak oso tolestuak aurkitzen dira eta zamalkadurak oso ohikoak dira. Antzinako glaziarren zantzuak aurkitzen dira eta eremu oso karstikoa da.

Mendirik altuenen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendirik garaienak Europako mendietan daude.

Mendia Altuera
(m)
Probintzia
Torre Cerredo / La Torre Cerredu[4] 2.650 León eta Asturias artean
Torre del Llambrión[5] 2.647 León eta Asturias artean
Torre del Tiro Tirso[6] 2.639 León
Torre Sin Nombre 2.638 León
Torre Blanca 2.619 León eta Kantabria artean

Bizidunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baso hostozabalek estaltzen dute Kantauriar mendikatea, pagadiak eta hariztiak batez ere[7]. Espezie nagusiak Fagus sylvatica (pagoa), Quercus robur (haritza), Quercus petrea (haritz kandugabea), Quercus pyrenaica (ametza) dira.

Jatorrizko konifera basorik ez dago, baina hegoaldean pinu gorriaren baso txiki batzuk aurkitzen dira.

Garaiera altuko eremuetan urkiak, sasiak eta graminea belardiak aurkitzen dira, abeltzantzarako oso aproposak direnak. Kareharrietan haginak ere azaltzen dira tarteka.

Fauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia espezie ugari aurkitzen dira, baina mendilerroko ikurra hartz arrea da. 300 ale inguru aurkitzen dira, ia bereizita dauden bi eremu zabaletan. Mendebaldean ugariagoak dira ekialdean baino[8]. Ugaztun aipagarri ugari ere badaude; Pirinioetako sarrioa, oreina, orkatza, basurdea, otsoa, igaraba, lepahoria, azkonarra, muturluzea... Hegaztien artean aipatzekoak dira sai arrea eta basoilarra.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2010-10-21.
  2. Barnolas, A. eta Pujalte, V. (2004) La Cordillera Pirenaica Vera Torres, J. A. (ed.), ed. Geología de España. Sociedad Geológica de España e Instituto Geológico y Minero de España 231-343. or. ISBN 84-7840-546-1.
  3. (Gaztelaniaz) «Cordillera Cantábrica» Entrecumbres . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
  4. Urrutia, Javi «Torre Cerredo (2.650 m)» https://www.mendikat.net . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
  5. Urrutia, Javi «Llambrión (2.647 m)» https://www.mendikat.net . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
  6. Urrutia, Javi «Tiro Tirso (2.639 m)» https://www.mendikat.net . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
  7. (Gaztelaniaz) Cordillera Cantábrica | El Rincón del Trotamundos . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
  8. «El Oso Pardo en la Cordillera Cántábrica» www.verdenorte.com . Noiz kontsultatua: 2019-11-12.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kantauriar mendikatea Aldatu lotura Wikidatan