Lau Zutoiak (Ávila)

Koordenatuak: 40°39′36″N 4°42′40″W / 40.659938°N 4.711086°W / 40.659938; -4.711086
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lau Zutoiak
Los Cuatro Postes
Guruztokia.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaÁvila
Koordenatuak40°39′36″N 4°42′40″W / 40.659938°N 4.711086°W / 40.659938; -4.711086
Map
Arkitektura

Lau Zutoiak (gaztelaniaz Los Cuatro Postes) Gaztela eta Leongo Ávila hirian dagoen guruztokia da. XVI. mendekoa izanik, kondairaren arabera, zaharrago zen beste baten gainean eraiki zen. Gaur egungo eraikina Rodrigo Dávila korrejidoreak egiteko agindu zuen, 1566an. Egilea Francisco de Arellano maisu-hargina izan zen. Teilatupeko guruztokia egin behar zen eta barruan San Sebastianen eskultura egokitu behar zen. Gurutzea 1995ko apirilean erabat txikituta agertu zen eta urte berean berreraikia izan zen.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo guruztokia 1566koa da. Bost metroko lau zutabe doriarrak ditu. Kapitelen gainean bestehainbeste arkitrabe daude hiriko harmarriarekin.. Lau zutabeek sortzen duten karratu erdian, idulki baten gainean, granitozko gurutzea dago.

Kondairak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau Zutoiak gauez.

Asko dira monumentu honen inguruan esaten diren kondairak.

Tradizioaren arabera 1157, behin izurri bubonikoaren izurritea gainditu ondoren, avilarrek eskertzeko San Leonardo baselizaraino (gaur egun desagertuta) erromerian joan ziren. Baseliza Narrillos herrian zegoen, hiru kilometrotara, eta bitarte horretan, jende gehiena hiritik kanpo egonda, musulmanek eraso egin zioten, balio zuen guztia eramanez. Gobernatzaileek, Nuño Rabia eta Gómez Acedo, haien atzetik joateko asmoz, talde bat antolatu zuten; gainontzekoak Ávilara itzuli ziren. Atzetik joan zirenek musulmanak garaitu zituzten eta hirira joan ziren ere bai baina han, ezustean, lehenengo taldeak harresiak itxita zituztela ikusi zuten eta, irekitzeko, musulmanei kendutako harrapakinetik zati bat eskatzen zutela. Hau Antso III.a Gaztelakoa erregeak jakin zuenean, Ávilara joan zen, barruan zeudenei kanporatu eta hiritik kanpo bizitzera kondenatu zien. Geroztik, gertaera gogorarazteko, erromeria urtero egitea eta, bide luzea zenez, bidean Lau Zutoien atsedenleku egitea erabaki zuten.[2]

Beste kondaira batek hemen kokatzen ditu Teresa Ávilakoa eta haren Rodrigo anaia, etxetik ihes eginda musulmeanen lurren bidean. Kondairaren arabera guruztoki horretan harrapatu zituen haien osabak. Orduan, neskak, sandaliak kenduz, zera bota omen zuen: "De Ávila, ni el polvo" (Avilatik ezta hautsa ere).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lau Zutoiak (Ávila) Aldatu lotura Wikidatan