Ávilako harresiak
Ávilako harresiak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ávilako harresiaren irudia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 348bis |
Kokalekua | Espainia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1985 (IX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Ávilako harresiak Espainiako Gaztela eta Leon autonomia erkidegoko Ávila hirian dagoen harresi erromaniko bat da. Gaur egun hiriko alde zaharra, harresia eta harresiz kanpoko elizak Gizateriaren Ondare izendatuak daude. Espainiar Estatuaren jabetzakoak dira eta Ávilako udalak ustiatzen ditu.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2.516 metroko perimetroa, 2.500 almena, 88 dorre eta 9 ate edo atari ditu. 33 hektareatako azalera du eta ekialdetik mendebalderako norantza duen laukizuzen batean hedatua dago. Harresiek batez besteko 3 metroko lodiera eta 12 metroko garaiera dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar nekropoli baten hondakinen materiala erabiliz eraikitzen hasi zen, bai eta erromatar eta bisigodoen harresietako materialak ere. Erabilitako harria granito zuria eta grisa da, betiere jatorriaren araberakoa. Adreilua, morteroa eta karea ere erabili ziren.
Gaur egun ikus daitekeen harresia XII. mendearen bigarren erdialdean eraikitakoa da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ávilako harresia Ávila hiriko turismo bulegoaren webgunean ikusgai (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)