Edukira joan

Laura Hermo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura Hermo
Bizitza
JaiotzaBoiro1990eko ekainaren 20a (34 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Laura Hermo Rioboo (Boiro, 1990eko ekainaren 20a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa izan da, Kontxako 4 Bandera eta 2 Liga irabazi ditu besteak beste.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boirokoa izanik Cabo da Cruz arraun taldeko arraunlaria da[1]. Hainbat trainerilla eta batel txapelketa irabazi ondoren 2008an Galiziako traineruaren patroia izan zen Kontxako Banderan. Hainbat elkarteren arteko selekzioa izanik tripulazio bikaina osatu zuten eta 5 Kontxa jarraian irabazi zituzten, hauetatik lehenengo lauetan Laura Hermo izan zen patroia.

Kontxako Bandera ezezik lehenengo bi ligak ere eskuratu zituen eta baita Espainiako bi Txapelketa ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Laura Hermo: «Galicia puede, Galicia es especial y Galicia siempre va a estar ahí»» La Voz de Galicia 2010-09-14 (Noiz kontsultatua: 2018-09-13).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]