Sociedad Deportiva Rias Baixas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sociedad Deportiva Rias Baixas
Sorrera 2009
Herria Galizia Galizia
Lehendakaria -
Entrenatzailea Galizia Benigno Silva
Patroia(k) Galizia Laura Hermo
Kantabria Maria Gil
Kolorea(k)           urdin argia eta zuria
Trainerua      Galicia (Cabo)
     A Terca (Meira)
Palmaresa 5 Kontxako Bandera
2 Euskotren Liga
1 Espainiako Txapelketa
1 Galiziako Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga ez
2019 ez

Sociedad Deportivo Rías Baixas taldea emakumezkoen arraun elkartea da, traineruan aritzeko sortua eta traineru guztien artean palmaresik onena eskuratu duena, Emakumezkoen Kontxako Bandera guztiak eta bi Liga irabaziz. 2013ko apirilean taldearen disoluzioaren berri eman zuten, Kontxako Banderan aritzeko aukera airean utzi duten arren.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoan Galiziako banderaren koloreak daramatzate, zuria eta urdin argia. Lehenengo erabili zuten trainerua Samertolameuren berdea izan zen Galicia izenarekin, baina 2009tik aurrera Cabo da Cruzen gorria daramate, hau ere Galicia izena duena. 2012ko Kontxako Banderan Samertolameuren A Terca traineru berdea erabili zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Emakumezkoen Kontxako Bandera jokatuko zela eta, Galiziako hiru elkartek (Chapela, Samertolameu eta Cabo da Cruz) bat egin zuten Donostian aritzeko. Galicia izenarenpean aritu ziren Samertolameuren traineru berdean eta irabazle izan ziren. Laura Hermo zen patroia.

2009 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urteko Kontxako Banderan izandako arrakasta ikusita eta Emakumezkoen Traineru Liga sortuko zela jakinda, ofizialki sortu zuten S.D. Rías Baixas Kluba, aurrez aipaturiko hiru klubek adostuta. Ligan Galicia izenaz aritu ziren, selekzioak baitziren parte hartuko zutenak, eta azkenean garaile atera ziren Gipuzkoarren aurretik. Kataluniako selekzioari ere laguntza handia eman ziotela aipatu behar da trainerua eta patroia utziz. Kontxako Banderan ere garaile atera ziren.

Rias Baixasi jarraiki, beste bi traineru ere osatu ziren Galizian, Mecos (C.M.Bueu eta Nautico de Vigoko arraunlariz osatua) eta Artabria (A Cabana, San Felipe, Ares eta Perillok sortua) eta Galiziako Emakumezkoen Traineru Ligaren irabazleak ere izan ziren.

2010 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan aldaketak izan ziren Rías Baixas taldean, Chapelak elkartea utzi baitzuen eta bere ordez Club de Mar Bueu sartu baitzen. Maila pixka bat jeitsi zen arren taldeak Liga eta Kontxa eskuratzea lortu zuen berriz ere. Ligan Gipuzkoarekin berdinduta amaitu zuten baina helegitea jarriz epaileek garaipena eman zieten galiziarrei. Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Galiziako Txapelketa irabazi baitzuten, baina hiru traineru soilik zeudenez Federazio Trofeoa jokatu eta irabazi egin zuten.

Galiziako liga bigarren aldiz ere irabazi zuten, oraingoan Artabria eta Club de Remo Do Grove (Amegrove eta Vilaxoan) atzean utziz.

2011 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan ere maila bikaina eman zuen traineruak, Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa irabazi baitzituen eta Ligan bigarren gelditu baitzen.

2012 denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samertolameu, Cabo Cruz, A Guarda, Tirán eta Robaleirako arraunalriek osatu zuten trainerua. Emaitzei dagokienez 2012ko ligan ere bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, zumaiarrengandik puntu bakarrera gelditu zen eta. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuen bosgarren aldiz Kontxako Bandera irabaziz.

2013an disoluzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko apirilaren bukaeran taldearen disoluzioaren berri eman zuten eta beraz ez ziren Emakumezkoen Traineru Ligan aritu. Arrazoi nagusia Euskotren Ligak 2013an Galiziako uretan estropadarik antolatu ez izana izan zela adierazi zuten. Honetaz gain barne arazoak ere izan zituzten entrenatzaileak eta arraunlariek.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskotren Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]