Club de Remo Cabo da Cruz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Club de Remo Cabo da Cruz
Sorrera 1979
Herria Galizia Boiro, Coruña
Lehendakaria Galizia Mario Vidal
Entrenatzailea Galizia Benigno Silva
Patroia(k) Galizia Oscar Hermo
Galizia Alfonso Díaz
Kolorea(k)           gorria eta beltza
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 Galiziako Liga
0 Espainiako Txapelketa
7 Galiziako Txapelketa
2018: Kontxa 5.a
2018: Liga 6.a
Webgunea www.cabodecruz.org
Cabo da Cruz, 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Club de Remo Cabo da Cruz (euskaraz: Cabo da Cruz Arraun Elkartea) Boiroko (A Coruña) arraun taldea da. TKE Ligan ibili zen 2008 arte. eta 2014an itzuli da.

Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen du parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan. Tosta mugikorrean ere aritutakoa, bertako Esmeralda Santos Maceiras edo Marcos García Treus Espainiako selekzioarekin aritu izan ziren Munduko Txapelketetan.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elastikoak eta trainerua gorriak dira. Traineruaren izena Cabo da Cruz da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batel estropadak Boiron.

1979ko irailaren 9an sortua, 1990eko hamarkada arte Galiziako lehiaketetan hartu zuen parte, A Coruñako probintziako traineru nagusia izan zelarik, honen adierazgarri 1980 eta 1985 arteko txapelketa probintzial guztiak irabazi izana. 1992 eta 1993an ezin zuen trainerua atera baina azken urte honetan Udal Arraun Eskola eraiki eta kluba berpiztu zen.

2003an TKE Liga sortu zenean, Cabo de Cruz bertan hasi zen lehiatzen eta 2004an Hondarribiako Bandera ere lortu zuen. 2009 urtean TKE Ligan parte hartzeari uko egin zion arazo ekonomikoak zirela eta, baina kirol maila mantendu zuen Galiziako Liga irabaziz. 2010 eta 2011ean hirugarrena izan zen Ligan.

2013an Galiziako Ligan bigarren egin ondoren play offak jokatu eta berriz ere TKE Ligara igotzea lortu zuen. Harrobiarekin lan handia egiten duen taldea da eta urte honetan bigarren taldea osatu zuen, Náutico de Boiro izenarekin, Galiziako B Ligan bigarren postuan gelditu zena.

2014ko denboraldia bikaina osatu zuen. Galiziako Txapelketa irabazi zuen berriz, TKE Ligako ohorezko txandan aritu zen eta laugarren postua eskuratu zuen bukaeran. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen bosgarren aldiz, azkenean 7. postua eskuratu zuen. Hurrengo urteetan Ligan postu lasaietan ibili ondoren 2018an berriz sailkatu zen Kontxako Banderarako eta aurrenekoz ohorezko txandan aritu zen.

Harrobi lanetan ari den kluba da. Bigarren trainerua Galiziako B Ligako onenetakoa izan zen eta nesketan Liga nagusian sartzea lortu zuen 2016an.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (0)
  • Bosgarrena 2004, 2005 eta 2018an.
  • Sailkatua (6): 2003, 2004, 2005, 2006, 2014 eta 2018.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0):
  • Laugarrena 2014an.
  • Irabazitako estropadak (2018 barne): 2
  • Parte hartzeak (9): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2014, 2015, 2016.
  • Galiziako Traineruen Liga (1): 2009.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 2004.

Galiziako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (7): 2005, 2006, 2008, 2014, 2015, 2016 eta 2018.
  • Iparraldeko Galiziako Txapelketa (1977-1986) (6): 1980, 1981, 1982, 1984, 1985 eta 1986.

Gainontzeko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galiziatik kanpora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 TKE Liga, 6.a 7.a
2004 TKE Liga, 6.a 5.a
2005 TKE Liga, 7.a 5.a
2006 TKE Liga, 5.a 7.a
2007 TKE Liga, 10.a -
2008 TKE Liga, 9.a -
2009 Galiziako A Liga, 1.a -
2010 Galiziako A Liga, 3.a -
2011 Galiziako A Liga, 3.a -
2012 Galiziako A Liga, 4.a -
2013 Galiziako A Liga, 2.a -
2014 TKE Liga, 4.a 7.a
2015 TKE Liga, 6.a -
2016 TKE Liga, 8.a -
2017 TKE Liga, 10.a -
2018 TKE Liga, 6.a 5.a

B trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Club Náutico Boiro
Entrenatzailea Galizia Daniel Vázquez
Patroia(k) Galizia Martín Leborán
Galizia Oscar Hermo
Kolorea(k)      gorria
Trainerua      Cabo da Cruz
2018: Liga 1.a (Galiziako B Liga)


2013an bigarren trainerua atera zuten Club Náutico Boiro izenarekin Galiziako Traineruen B Ligan aritzeko. Lehen urtean B mailako bigarren postua eskuratu zuen. Harrobi lan horri esker talde nagusiak TKE mailara igo eta 2014an denboraldi bikaina egin zuen. 2015ean lehorrean egon ondoren 2016an berriz atera zuen bigarren trainerua eta bi estropada irabazita bigarren egin zuen.

Urtea Liga
2013 Galiziako B maila, 2.a
2014 Galiziako B maila, 6.a
2015 -
2016 Galiziako B maila, 2.a
2017 -
2018 Galiziako B maila, 1.a

Emakumezkoen trainerua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A Pobra - Cabo da Cruz
Entrenatzailea Galizia José Parada
Patroia(k) Galizia Alba Domínguez
Galizia María González
Kolorea(k)                gorria, zuria eta berdea
Trainerua      Cabo da Cruz
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
2 Galiziako Liga
2 Galiziako Txapelketa
2018: Kontxa ez
2018: Liga 2.a (Galiziako Liga)
Cabo da Cruz taldeko arraunlaria 2016ko Kontxako sailkapen estropadan.
A Pobra-Cabo, 2018ko trainerua.

Inoiz jokatu den aurreneko emakumezkoen traineru estropada irabazi zuen Cabo da Cruzek, Hondarribian 2005ean jokatu zen Txingudi Bandera hain zuzen ere. Ordutik ez du trainerurik atera 2014an berriz animatu diren arte. Galiziako ligan hartu du parte eta Euskotren Ligarako sailkapen estropadan ere aritu zen baina ez zuen sailkatzerik lortu.

2015ean trainerua uretaratu zuen berriz baina Traineru Ligarako sailkapen estropadan laugarren egin zuenez ez zen artu. Kontxako sailkapen estropadan ere bosgarrena izan zenez ez zen sailkatu. Galizian ordea nagusi izan zen, txapelketa irabazi zuen eta baita galiziar ligako estropada guztiak ere. 2016an berriz saiatu eta lortu zuen Emakumezkoen Traineru Ligan sartzea. Ligan zein Kontxan laugarren egin zuen.

2018an Pueblarekin bat egin du A Pobra-Cabo izena hartuz.

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laugarrena (1): 2016.

Emakumezkoen Traineru Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banderak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txingudi Bandera (1): 2005.
  • Teresa Herrera Bandera (1): 2016.
  • Bueu-Presentación (1): 2015.
  • Virxe do Carme (O Grove) (1): 2015.
  • Cocello Rianxo (1): 2015.
  • Parquistas de Carril (1): 2015.
  • Concello de Cangas (1); 2015.
  • Cidade de Ferrol (1): 2016.

SD Rias Baixas[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012 artean beste klub batzuekin batera S.D. Rias Baixas taldea osatu zuen. Patroi nagusia izan zen Laura Hermo bera ere Boirokoa da. Hauek dira lorturiko emaitza nagusiak:

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa Txapelketa
2014 Galiziako Liga, 2.a - 2.a
2015 Galiziako Liga, 1.a - 1.a
2016 Emakumezkoen Liga, 4.a 4.a 1.a
2017 Galiziako Liga, 4.a - 2.a
2018 Galiziako Liga, 2.a - 2.a

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]